2026(e)ko urtarrilaren 13(a), asteartea

2026 urte berri on guztioi!

Eguberriko argiek
etxea eta bihotzak pizten dituzte,
familia elkartzen den une hauetan.

2025eko Gabonetan
maitasuna izan bedi opari nagusia,
barreak mahai inguruan,
eta besarkadak hitzik gabe.re

Eta 2026a iristean,
ekar ditzala osasuna, bakea eta amets berriak,
elkarrekin jarraitzeko
zorionaren bidean.

Eguberri zoriontsuak eta Urte Berri on!

Talde honetako bazkaria egin genuen Euban 2025eko urrian Oier Saratsuari esker, eta urte berri hau hark niri oparitutako egutegiarekin hasi dut; jadanik urte berrian sartu gara, amets berriak buruan edo lehengo ametsei tinko eusten eskuekin, eta egutegi eder hori JHM taldekide guztiekin partekatu nahi nuke, Oierren baimenarekin (berea baita egutegiaren egiletza).