2020(e)ko abuztuaren 30(a), igandea

Izenen solasa

  Aspaldi baten, oso ohikoak ziren izen konposatuak, Maria del Carmen, Maria Isabel, Juan Carlos, Pedro Juan, Juan Jose eta abar, baita gizonezkoen eta emakumezkoen izenak nahasten dituzten izen konposatuak ere, Jesus Maria, Maria Jose, Luis Maria  eta Maria Jesus bezalakoak; azken hauek kristau katolikoen artean emandako joeraz. Inoiz, azken kasu hauetan batez ere, umaroan eta gaztaroan, besteen txantxak jasan behar zituzten izen horiek zeramatzatenek.

 Badirudi pertsonei izen ezberdinak jartzea bolada kontua dela, eta inguruan ematen diren baldintzek ere zeresana dutela. Esate baterako, Francoren diktaduraren sasoian, ama birjinaren eta doneen izenak jartzea arrunta zen, edo hauen izen konposatuak, baina espainol grafiarekin. Beste era batetakoak ez ziren onartzen. Ezta atzerriko hizkuntza batekoak ere. Gogoratu dezagun, sasoi haietan, Athletic de Bilbao Futbol taldea, Atletico de Bilbao bilakatu zela.

 Hego Amerikan ere, oraintsu arte, izen konposatuak jartzeko ohitura egon da, baina joera hori aldatzen  ari dela dirudi. Azken belaunaldiko familiek ohitura hori aldatu egin dute.

 Hemen, Euskal Herrian, epizenoak jartzearen ohituran sartuta gaude, hau da, emakumeei eta gizonezkoei izen berbera jartzearen ohituran. Amets, Aiurri, Amaiur, Maren, Bihotz, Alai, Izar, Kemen, Atxa, Gure, Elai epizenoen adibideak dira. Epizenoak gehien bat izen toponimikoetatik eratorriak dira (toki-izenek ez dute generorik), baina baita zuhaitzen izenetatik ere, edo txorien izenetatik, ... Beste kultura batzuetan ere, epizenoak oso ohikoak dira, herri askotan ematen dira. Guretzako ezagunenak anglisaxoienak dira; batzuk aipatzearren: Dylan, Cameron, Drew, Jamie, Jordan, Morgan, Noah, Sidney, Taylor, Tracy, .... Honi dagokionez, epizenoak izentzat dituzten pertsonek, herri askotan, nolabaiteko jazarpena jasan behar izan dutela aipatu  behar da, eta sarritan alboratu egiten dira. Espainiako legedian, printzipioz, izenak izendatzen duen pertsonaren generoa adierazi behar du.

 Kultura ezberdinetako bikoteek, umeren bat badute, kultura bietan onartuta dagoen izen bat aukeratzen ahalegintzen dira, bai izen horrek izan dezakeen esanahiagatik, bai sortzen duen doinuagatik.

Oier Zorrontza.


2020(e)ko abuztuaren 28(a), ostirala

GURI BURUZ


Jalgi Hadi Mundura

euskara elkarte birtuala 


AURKEZPENA 

Euskararen eta euskal kulturaren lurralde naturala Euskal Herria da. 

Hala ere, arrazoi historiko ugari direla bitarteko, Euskal Diaspora indartsu dago Munduan zehar, eta zorionez gure hizkuntzaren eta kulturaren biziberritzean interesaturik dauden Euskal Etxe eta pertsona ugari dago hainbat eta hainbat lurraldetan.  

Argi dugu euskararen eta euskal kulturaren etorkizuna Euskal Herrian erabakiko dela, baina oso garrantzitsua iruditzen zaigu lurralde desberdinetako jendea elkarrekin euskaraz komunikatzea, eta foro birtualak sortzea eta zabaltzea. Horrek gure hizkuntzari eta kulturari prestigio soziala ematen dio, bai Euskal Herri mailan eta bai Mundu mailan, bide batez gure euskaltzaletasuna sendotuz. 

Euskara altxor unibertsala da, eta euskarekiko gure maitasuna eta konpromisoa adieraziz, horretan lagun gehiago ere kutsatzeko prest gaude. Jon Sarasuak dioen bezala: "espazioak euskaraz betetzen..." saiatuko gara. 

 

HELBURUAK 

1- Elkarte honetako partaideok elkarrekin euskaraz komunikatzea ahoz nahiz idatziz, aurrez aurre nahiz sare sozialen bidez. 

2- Euskara eta euskal kultura indartzeko asmoz burutzen diren ekimenen berri ematea elkarri eta zabaltzea ahal dugun neurrian. 

3- Euskal Herrian zein Diasporan euskararekin eta euskal kulturarekin lotuta dauden ekimen garrantzitsuen (Euskaraldia, Korrika, Euskararen eguna, Diasporaren eguna…) oihartzuna zabaltzea. 

4- Euskara elkarte hau edo antzekoak hedatzen eta indartzen saiatzea. 

5- Euskararen eta euskal identitatearen ezagupena munduan zehar aldarrikatzea. 

6- Euskara ikastera eta erabiltzera animatzea jendea espazio fisikoetan nahiz sare sozialetan, bai Euskal Herrian eta bai Mundu osoan zehar. 

 

EKINTZAK 

- Berba saioak edo foroak egin online, non euskaraz hitz egiten duen edonork parte har dezakeen. 

Facebook-eko profila sortu eta garatu, honelako edo antzeko gaiak erabiliz: gu geu, saioetako kronikak, partaideon zaletasunak, gomendioak eta abar. 

- Lagunen artean informazioa zabaldu eta gonbidapenak luzatu. 

- Tailer desberdinak eskaini online: idazmena, bertsolaritza, musika eta abestiak, marrazkiak, astronomia, gai sozialak, txoriak, eskulanak, besteak beste.  

- Euskarazko baliabideen berri eman eta gomendatu, euskarazko produktuen kontsumoa areagotzeko asmoz: filmak, liburuak, Youtube bideoak,

telebista/irrati saioak, jolasak, bertso saiok eta bertso sortak …. 

- Elkarte honen identifikagarri izango den eta aipatutako gaiak edo antzekoak jorratuko dituen bloga sortu eta osotu. 

 

Komunikazio bideak 

Elkarrekin komunikatzeko bitarteko garrantzitsuenak 

sare sozialak izango dira: 

- ZOOM 

WhatsApp 

Facebook 

Drive

Email: jalgihadimundura@gmail.com

Bloga: jalgihadimundura.blogspot.com

Instagram: jalgihadimundura 

- Twiter: @jalgi_hadi 



PAUSUZ PAUSU EKINGO DIOGU 

EUSKARA ZABALTZEARI, 

BIZI POZA EMATEN DIGULAKO, 

ETA BATZEN GAITUEN HIZKUNTZA DELAKO 



Honela hasi ginen:

https://olarra.de/askomaitezaitut/blog/page/7/ 

https://uruguaikoazkenberriak.blogspot.com/2020/04/konfinamendua-eta-euskara.html 

https://uruguaikoazkenberriak.blogspot.com/2020/05/aurrera-goaz.html



Ani Bizkaia eta Andrea Uruguai

40. saioa

Abuztuaren 15ean  40.SAIOA izan  genuen eta oso ederra  izan  zen. 15 lagun bildu ginen larunbat batean. Lehendabiziko saioan parte hartu zuten 8 partaideak ere han izan ziren. Ziurrenik, ez zuten esperoko taldeak horrela jarraitzea, baina sortzen ari dena zoragarria da eta garbi dago taldeak indartsu jarraitzen duela.

Gure zaletasunez aritu ginen giro onean, beti  bezala, eta GOZATU egin  genuen.

Lehendabiziko atalean MUSIKAZ hitz egin  genuen. Partaide bakoitzak bere talde eta  kantarik kutunenak aipatu behar izan zituen.  Mota ezberdinetako erantzunak izan  genituen eta   euskarazko musika nagusi izan  zen: 

Taldeak: Barricada, Su ta gar, Gatibu, Ken 7, Amaia Montero, Oskorri, Itoitz,  Ezpalak, LPR, Benito  Lertxundi, Zea Mays, Zarama, Pantxo eta Peio, Izaro, M.Urdangarin, No te va a gustar, Charly  GarcĂ­a, Ez dok amairu, Kalakan…                                                                  

Kantak: Baldorba, Mendian  gora, Koilarak, Behin  batean  Loiolan, Katedral  bat, Satisfaction, Ilargia, Txoria txori, Lepoan  hartu, Lau  teilatu…

Bigarren atalean LITERATURAZ aritu  ginen. Gure libururik kutunenez hitz egin  genuen eta   han azaldu  ziren gustuak ere  anitzak  izan  ziren: Kutsidazu bidea Ixabel, Koaderno handia, Otto  Pette, El señor  de  los  anillos, Los  hijos  de  la  tierra, Los  pilares de la tierra, Inventario, Sisifo maiteminez, Don Quijote, Gau ilunekoak, Baserrian, Kaio baten  historia  eta hegan  egiten  erakutsi  zion  katuarena, Misteriosa  Buenos  Aires, Printze txikia, Obabakoak, Aitaren  etxea, Euskararen bidegurutzean, Eneko  Aritza lehen  errege  baskoia….

Hirugarren  atalean  FILMEZ  eta TELESAIOEZ aritu  ginen. Han  ere  oso zerrenda anitza izan  genuen. 

Filmak: Tasio, Amaren eskuak,  El  paciente  inglĂ©s, Pulp fiction, La  lista  de Schindler, Amama, Kutsidazu  bidea Ixabel, Dantza, Lo  que  el  viento se llevĂ³, El secreto  de  sus ojos, Cinema Paradiso, Loreak, Handia, Aupa  Etxebeste, La sociedad de los  poetas  muertos…. 

Telesaioak: Lazkao Txiki, Goenkale, Friends, Tribuaren  berbak, Euskalonski, Goazen, Eskamak  kentzen, Bi  eta  bat….

Azken  atalean gure JAN  eta  EDATEKO  gustuez  aritu  ginen. Han  primeran somatu  zen  mundu  osoko euskaldunok  garela.  Gainera Amerikan  bazkaltzeko  ordua  zen eta  Europan , berriz, afaltzekoa.

 A! Saioa  bukatu  baino  lehen  bi SORPRESA izan  genituen: gure  Batik, parte  hartu ezin  zuenez,  bideo  bat  bidali  zigun, eta  Andreak oso  bertso  dotoreak bota  zituen.  

Jalgi  Hadi  Mundura elkarteak indartsu jarraitzen du!

Anima  zaitez  gurekin  EUSKARAZ gozatzera!


Bati

 40. saiorako bertsoak

Oso azkar heldu zaigu

berriz batzeko  eguna,

ta ederra izaten da

elkartuz bizi duguna.

Saioz saio joan gara

egiten gure jarduna,

hola-euskararen hegoei

emanez askatasuna.

Mundiala gertatu da

guztiok  lortu duguna

egiten dugun guztian

nagusituz maitasuna.

Berrogeigarren hauxe da

benetako-ospakizuna.

Esan deiogun elkarri

eskerrik asko laguna!

 Bertsoak: Andrea  Uruguai

Egilea: Raul Zarrakaztelu


Blogaren sorrera

 Blogaren sorrera

Jalgi Hadi Mundura (JHM) WhatsApp taldea orain hiru lau urte osatu genuen Mintzanet proiektuan genbiltzan sei zazpi pertsonek, eta bere bidez komunikatzen ginen partaideok, baina ez zuen bizi askorik.

Koronabirus sortu berritan Mintzanet BIZKAIA sortu zen eta handik lasterrera JHM WhatsApp taldea hazi egin zen eta taldekideon harremanak ugaritu, 30 pertsona inguru izatera iritsiz. 

Sasoi bertsuan Online bidezko elkarrizketak edo topaketak egiten hasi ginen, lehenengoa 2020ko apirilaren 3an izan zelarik. Ordutik astero bi aldiz (astearteetan eta larunbatetan) jarraitu dugu elkartzen eta taldea gogotsu zegoenez aurrera jarraitzeko, talde bloga sortzea pentsatu genuen 2020ko abuztuaren 18an. 




Administratzailea izango den pertsonak bloga sortu ondoren, taldekide guztiei bidali zitzaien ondorengo galdetegia: 

1- Ematen duzu baimena zure argazkia blogean agertzeko?

2- Onartzen duzu blogean agertzea zure identifikazio izena eta bizitokia (probintzia, lurraldea ....)? Zein?

3- Blogean jartzen denaren ikusle bakarrik izango zara ala baita egile ere? Bigarren kasu honetan Google-ko kontua bidali behar zaio administratzaileari, honek gonbidapenak egin ahal izateko. 

Ondorioz, blogean argazkia jartzeko baimena eman eta egile izateko prest agertutakoak hauek dira:

 

Ainara Maia, Irun, Gipuzkoa

Alvaro Txile

Andoni Artziniega

Andrea Uruguai

Ani Bizkaia

Beatriz Tandil

Beatriz Viedma

Dylan Bristol

Gorka Sevilla

Gotzon Batikon Etxegarai, Euskal Herria, Mundua

Inma Bergara

Ionkar Londres

Javier Amadoz

Jorge La Pampa

Luis Urdaibai

Maider Alemania 

Maialen Plaentxia Montevideo

MarĂ­a Silvia Misiones

Marije Bizkaia

Martin Montevideo

Oier Zorrontza

Otutu Belgika

Raul Zarrakaztelu

Sara Montevideo

Valeria La Pampa



2020(e)ko abuztuaren 24(a), astelehena

34. saioa: 8ko handia

 

ARIKETAK

 

1- Bakoitzak esan zerbait ondorengo puntuei buruz

- doinuak (zailak, errazak …)

- orain artekoa baliagarri izan duzu bertsoen mundura hurbiltzeko?

- bertsoez gehiago jakiteko gogorik?

- bertso gehiago entzuteko eta bertsoez gehiago gozatzeko irrikarik?

- zure ustez, zer garrantzia du bertsolaritzak euskararentzat eta euskaldunontzat?

2- Gaurko ditugun hiru doinuak landu, txandaka kantatuz eta komentatuz: neurria, errimak, esanahia ….

3- Interneteko oin hauen laguntzaz egin bakoitzak kopla bat eta kantatu txandaka, bakoitzak leloa eta kopla (erabili hitz komodinak)

https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/739/

5- Amaia Agirre eta Jon Martinen bertso saioa komentatu: gaia, bertsoz bertso txandaka, bertsolari bakoitzak zer bide hartzen duen kontuan izanik.

https://bertsoa.eus/bertsoak/9537-zortziko-handian-agirre-eta-martin

Doinua eta neurria

Aita semeak kopla musika eta Pello Joxepe bertso musika erabiliko ditugu. Ikusiko dugu baita ere euskal jota edo fandangoa dantzatzean erailtzen den Andre Madalen.

 

AITA-SEMEAK

Aita-semeak tabernan daude, (5+5)

ama-alabak jokoan (bis). (8)

Berriz ikusi beharko dugu (5+5)

behi gizena auzoan, (8)

berriro ere ez da faltako (5+5)

trapu zaharrik kakoan. (8)

Aita-semeak…

Eta lapurrek ohostu dute

guk gendukana etxean,

eta gu gaude erdi biluzik

beti inoren menpean.

Aita-semeak…

Geurea dugu erru guztia,

geurea dugu osoan,

ez inori, ba, errua bota

Euskal Herria hiltzean.

Aita-semeak…

Baina gaztea naiz eta daukat

etorkizuna eskuan,

ez zaigu hilko Euskal Herria

ni bizi naizen artean.

Aita-semeak…

Gu euskaldunok jarri gaitezen

harro aurrera begira,

dantzatzen eta kantatzen duen

herria pozik bizi da

Aita-semeak…

 

PELLO JOXEPE

Pello Joxepe tabernan dela (5+5)

haurra jaio da Larraulen, (8)

etxera joanda esan omen du: (5+5)

“Ez da neria izanen; (8)

beraren amak topa dezala (5+5)

haur horrek aita zein duen. (8)

Pello Joxepe tabernan dela (5+5)

haurra jaio da Larraulen. (8)

 

-Hau pena eta pesadunbria,

senarrak haurra ukatu!

Haur horrentzako beste jaberik

ezin liteke topatu.

Pello Joxepe, bihotz neria,

haur horrek aita zu zaitu.

Haur horrentzako beste jaberik

ezin liteke topatu.

 

-Fortunatua nintzala baina

ni naiz fortuna gabia:

abade batek eraman dizkit

umia eta andria,

haurra berea bazuen ere

andria nuen neria;

abade batek eraman dizkit

umia eta andria.

 

ANDRE MADALEN, ANDRE MADALEN
laurden erdi bat olio
andreak zorrak egin ta gero
jaunak pagatuko dio. (bis)


 


Do

 

Errima

Lerro