ARIKETAK
1- Bakoitzak esan
zerbait ondorengo puntuei buruz
- doinuak (zailak, errazak …)
- orain artekoa baliagarri izan duzu bertsoen mundura hurbiltzeko?
- bertsoez gehiago jakiteko gogorik?
- bertso gehiago entzuteko eta bertsoez gehiago gozatzeko irrikarik?
- zure ustez, zer garrantzia du bertsolaritzak euskararentzat eta
euskaldunontzat?
2- Gaurko ditugun
hiru doinuak landu, txandaka kantatuz eta komentatuz: neurria, errimak,
esanahia ….
3- Interneteko oin
hauen laguntzaz egin bakoitzak kopla bat eta kantatu txandaka, bakoitzak leloa
eta kopla (erabili hitz komodinak)
https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/739/
5- Amaia Agirre eta
Jon Martinen bertso saioa komentatu: gaia, bertsoz bertso txandaka, bertsolari
bakoitzak zer bide hartzen duen kontuan izanik.
https://bertsoa.eus/bertsoak/9537-zortziko-handian-agirre-eta-martin
Doinua eta neurria
Aita semeak kopla musika eta Pello
Joxepe bertso musika erabiliko ditugu. Ikusiko dugu baita ere euskal jota edo
fandangoa dantzatzean erailtzen den Andre Madalen.
AITA-SEMEAK
Aita-semeak tabernan daude, (5+5)
ama-alabak jokoan (bis). (8)
Berriz ikusi beharko dugu (5+5)
behi gizena auzoan, (8)
berriro ere ez da faltako (5+5)
trapu zaharrik kakoan. (8)
Aita-semeak…
Eta lapurrek ohostu dute
guk gendukana etxean,
eta gu gaude erdi biluzik
beti inoren menpean.
Aita-semeak…
Geurea dugu erru guztia,
geurea dugu osoan,
ez inori, ba, errua bota
Euskal Herria hiltzean.
Aita-semeak…
Baina gaztea naiz eta daukat
etorkizuna eskuan,
ez zaigu hilko Euskal Herria
ni bizi naizen artean.
Aita-semeak…
Gu euskaldunok jarri gaitezen
harro aurrera begira,
dantzatzen eta kantatzen duen
herria pozik bizi da
Aita-semeak…
PELLO JOXEPE
Pello Joxepe tabernan dela (5+5)
haurra jaio da Larraulen, (8)
etxera joanda esan omen du: (5+5)
“Ez da neria izanen; (8)
beraren amak topa dezala (5+5)
haur horrek aita zein duen. (8)
Pello Joxepe tabernan dela (5+5)
haurra jaio da Larraulen. (8)
-Hau pena eta pesadunbria,
senarrak haurra ukatu!
Haur horrentzako beste jaberik
ezin liteke topatu.
Pello Joxepe, bihotz neria,
haur horrek aita zu zaitu.
Haur horrentzako beste jaberik
ezin liteke topatu.
-Fortunatua nintzala baina
ni naiz fortuna gabia:
abade batek eraman dizkit
umia eta andria,
haurra berea bazuen ere
andria nuen neria;
abade batek eraman dizkit
umia eta andria.
ANDRE MADALEN, ANDRE
MADALEN
laurden erdi bat olio
andreak zorrak egin ta gero
jaunak pagatuko dio. (bis)
Do
Errima
Lerro
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina