2020(e)ko urriaren 28(a), asteazkena
2020(e)ko urriaren 25(a), igandea
60. SAIOA: M-U-N-D-I-A-L-A!
Larunbatean, hilak 24, ospatu dugu JALGI HADI MUNDURA online bidezko gure euskaldunon bilgunearen 60. saioa, eta idazketa-tailer emankor batekin bururatu ere! gure sormena askatu dugu, eta euskal matriarkatuari buruz eztabaidatzen bukatu dugu, gainera, oso interesgarri.
IDAZKETA II: IDAZKETA DA BIZITZEA
Etxerako lana:
Liburu bat euskaraz, 30. orrialdean lehenbiziko esaldia hartu eta jarraitu idazten. Asmatu zerbait.
AMOROS
AMETSA SALTZEN DIZUT.
Gaur bibliomantzia aminibat
eta
Auxtin Zamoraren SALTZE JOSTETAK liburuaren 30. orrialdera jo dut:
XIV. Mendeko Christine de Pizan-en olerkiaren lehen
esaldia
“Amoros ametsa saltzen dizut”.
XXI.mendeko
Ainara Maiaren olerkiaren jarraipena
“zoriona eman didan
arren,
zorigaitza ere eman dit maitearekin amets egiteak,
eta
horregatik hona hemen
bart gauean berean
enegarren
aldiz
amestu dudan amorosaren ametsa,
noizbait ere
errealitate izango den utopia
ala amets hutsa izango den
distopia,
baina zure esku uzten dut olerki hori, poeta!
(Ainara Maia Urroz)
Andrea Bellak liburu bakar batekin nahikoa ez sormena askatzeko, eta hiru liburu hartu zituen. Liburu bakoitzarekin berak testu bana sortu du:
Baltzolako ipuinak - Rafa Ugalde
Lurrean etzanda geratu zen, zutundu ezinik, eskua saihetsetan; hantxe hartu zuen kolpea.
Ezin zen altxatu Ane eta negarrez Mikeli esan zion:
Ez nizun engainatu, zergatik ez didazu sinesten? Badakizu ez dizudala gezurrik esaten! Ondo ezagutzen nauzu, zenbat denbora daramagu elkarrekin? Besteen hitzak nireak baino baliagarriagoak al dira?
Baina Mikelek ez zion sinetsi nahi, itsu zegoen entzundakoarekin. Bere bikotekidea beste batekin ikusi zutela esan zion norbaitek. Nola zen posible hori, hari engainatzea bere buru matxistan ez zen sartzen!
Egun hartan herriko tabernan zegoen, lagunekin bazkalostean. Bizitzari buruz aritzen ziren lagunak tragoen artean. Jende gutxi zegoen tabernan, eta herritarren artean ondoko herriko mutil bat zegoen, Xanti izenekoa. Mikel deitu zuen Xantik eta harekin esertzeko esan zion. Aneri buruz zerbait kontatu nahi ziola esan zion eta Mikelek erne entzun zituen mutil horren hitzak.
Entzundakoarekin, biziki haserre taberna hartatik azkar baino azkarrago alde egin zuen. Korrika bueltatu zen, etxerako bidean bere haserrea handitzen zihoan bitartean.
Ane harrikoa egiten ari zen, ohi zuen bezala. Mikelek atea irekin zuen eta sartzerakoan kolpe bat eman zion ateari, eta Ane, harrituta, Mikeli begira geratu zen. Ez zuen ezer ulertzen.
Zergatik sartzen zara …? – hasi zen galdetzen Ane.
Esaldia ezin zuen bukatu, Mikelek lepotik hartu zuelako eta bere gainera igo zen, haserre, oso, Anek inoiz ikusi ez zuen modu batean. Aneren besoak lurraren kontra jarri zituen eta mugituezinik utzi zuen Ane.
Ez nuen zugandik horrelakorik espero -esan zion eta entzundako istorioarekin jarraitu zuen, neska jotzen ari zenean.
Gizarajoa pixka bat harrituta geratu zen bere gerentea izandakoaren harreraz, eta jarreraz, baina tira, aurrera egin zuen.
Egun arrunta izan zen handik aurrera, beti bezala, bulegoan lan egin zuen, eguerdian lantegiko tabernan bazkaldu zuen Jonekin; bazkaldu ondoren erretzera atera zen eta astebururako planak pentsatzen hasi zen. Lau ordu gehiago gelditzen ziren paperen artean “eta etxera itzuliko naiz”, pentsatu zuen Ametsek.
Han Itziar egongo zen, eta errutina errepikakor horri buelta emango ziola bazekien. Horretaz pentsatzen bulegora bueltatu zen eta azken txostenak bete zituen. Ez zen lan askorik eta buruak erraz alde egiten zuen bulego txiki hartatik. Hondartza zoragarri batean ikusten zuen bere burua bere bizitzako andrearekin. Eguneroko lana aspergarria, baina asteburuetan, libre maitasunaz gozatzeko.
Azkar pasatu zitzaizkion orduak, gauzak hartu eta bulegotik atera zen.
Begiak ireki zituenean dena zuri ikusi zuen.
Bitartean heldu eskutik – Kirmen URIBE
Aipa nezake lehenik ama, Assia arreba gaztea, eta Aita, besomotza eta edadetua, etxeko patioan.
Baina egia esan nire bihotzean sakonago sartu zena, aitona izan zen. Aitonaren irudia oso presente daramat eta behin baino gehiagotan bere hitzak datozkit burura. Gaztea nintzenean joan zitzaigun aitona, negu hotz eta zakar batean.
Oraindik gogoan dut negu triste hura…
Gaixorik zegoen aitona, eta amona ez zen bere ondotik mugitzen. Eskua oratuta hitz goxoak esaten zizkion, ulertzen ez nuen hizkuntza batean.
Irudi hori, argazki bat bezala barru-barruan gorde nuen. Begiak ixten ditudanean agertzen zait, eta maitasunaren esanahia argi ikusarazten dit. Hori bai, aitonak eta amonak izan zuten harremana eta maitasun hitza elkarrekin doazela esan dezaket. Baina hori, beste atal bat da…
Aitonaren bizitza ez zen batere erraza izan. Gaztetan bere herria utzi behar izan zuen eta osaba baten bila ibili zen herri ezezagun batean. Garai hartan teknologiarik ez zegoen eta oso zaila egin zitzaion osaba hura aurkitzea. Azkenean aurkitzea lortu zuen eta berarekin bizitzera joan zen. Osaba hura, aitonaren hitzetan, ez zen oso atsegina, zorrotza baizik.
Urte korapilatsuak izan ziren haiek. Familiarengandik urruntzea ez zela aukerarik onena kontatzen zidan askotan aitonak, -baina egin behar izan nuena egin nuen- bukatzen zuen.
Andrea Bellaren ondotik Valeria Garciak bere idazlantxoa irakurri zuen honako liburu honetatik abiatuta:
A- Ados – erantzun diot- baina ez dut mozorrorik jantziko
H- Nola Ane?? Manuelek esan dit zure urtebetetza mozorroriko jai bat izango dela. Jaiaren bukaeran jolas bat egingo dugu, nor garen asmatzeko.
-Haizea Bai, badakit! Dibertigarria izan daiteke.
- Noski izango da!!
- Iruditzen zait zuentzat bai, niretzat ez. Behintzat, momiaz jantzita joango naizela, horrela isilik egongo naiz.
- Beno, edozein mozorroa berdin da
- Oraindik ez duzu ulertu?
- Ez, esan, zergatik?
- Nire ahotsa oso partikularra delako. Eta gainera ezagunegia……
Gaua iritsi denean, biak jaira joan dira. Jaia atsegina eta dibertigarria izan da, bukatzeko jolasa hasi da, noski, batzuk asmatu dituzte beste batzuk ez. Ane pozik zegoen ez aurkitu duelako, momentu hartan Manuelek (urtebetetze mutila) galdera bat egin du, ea zu momia!! Nor zara zu? ……. Ane - esan du –
Kaixo denoi…. Noskiii!!!! (beste pertsona batek) - esan du-
Guztiek aldi berean esan dute ANEEEE!!!!! – berak esandako bi hitzekin konturatu dira.
Dena den, egun zoragarria izan da.
Aniceto Ajuriagogeaskoak honako liburu honetan oinarrituta, geroko matriarkatuari buruzko eztabaida piztuz, "Aitaren agintekeria" izenburupean testu bat sortu zuen:
Orduan ere hala izan zen. «Gerran galdu nuen» esan, eta lasaitu egin zen; baina ez erabat, ordea.
Arratseko zazpiak aldera ez zekien zenbat ardo baso edanda zituen Inaziok. Hala ere, bere baitan, «Gerran galdu nuen», esaldi bera zetorkion burura behin eta berriro. Gaua hurbiltzen zenean, malenkoniaz blai ibiltzen zen. Bai, bere seme Martinek mendian utzi zuen bizitza.
Martinek, hogeita bi urte zituela, mendira jo zuen nahiz eta etxean, politikaz ez zuten hitz egiten. Eta, ez zen bere herriko bakarra. Txikitako lagunak bazituen bere alboan.
Behiak eta baserri lanak abandonatu eta, horren ordez, fusila hartu eta etxetik joatea erabaki zuen.
Bitartean, herriko festetan, propaganda paperak bota zituzten, beldurrik gabe.
Bazekiten, ostera, guardia zibilek beren atzetik zeuzkatela. Eta txarto pasa zen guztia, egun horretan bertan. Izan ere, guardia zibilak erne ziren, Tomasek eskolan berarekin ibilitakoak, Martin eta bere kideak salatu zituen.
Gau hartan bertan, Martin eta haren lagunekin, ezkutuan zeudela, ez ohiko txakur baten zaunkak entzuten ziren, kasu askorik ez zuten egiten, baina. Janari gutxi hartu eta zetozen egunetarako planei buruz hasi ziren aztertzen. Dena den, Tomasek non zeuden jakin bazekien. Eta esan bezala, salatari gertatu zen. Ordu txikitan, guardia zibilak azaldu zitzaizkien eta fusila hartuta, guardia zibil bat zauritu zuen. Alabaina, Martin hil zen bala bat urdailetik sartuta. Bestela, bere lagunek, ihes egin zuten, zorionez.
Egun ikaragarri hori, Inaziok ezin zuen ahaztu eta behin eta berriro, bere semeari gertatutakoaz ezin zuen alde batera uzten ahal. Hainbat urteren buruan bere buruari zioen, «bai, gerran galdu nuen. Nire errua izan zen, apika. Etxean, ez baikenuen politikaz hitz egiten»…
«Gudari zaharraren gerra galdua», Ramon Saizarbitoria.
Carmen Valois idazle eta poetak honako ariketa hau bidali digu:
Liburua: Minotauro. Egilea:Txomin Peillen. Alberdania
Ondoren, idazketa-tailer emankorrarekin segituz, bigarren ariketa bat proposatu nuen nik ausart, lehenik idazle ezagun batzuen hitzak aipatuz:
Jose Luis Sampedro
Bi oinarrizko arau daude idazketarako:
1. Idazketa barnetik atera behar da, barneko behar bati erantzun behar dio.
2. Behin idazketan murgilduta, dena eman behar da, hondo-hondoraino joan, sinetsi eta bizi idazten dena.
Idazleak beti bere mundutik idazten du eta ni neu idazle naiz idazketak salbatu ninduelako. Idazleak zintzoa eta autentikoa da horregatik, beragandik ateratzen zaion zerbait delako idazten duena.
Idaztea norberaren meatzaria izatea da, arkeologoa izatea, norberarengan sakontzea,
Martin Luther King: Hausnartzen dugunean gure XX.mendeaz, gaiztoen gaizki eginak ez zaizkigu oso larriak irudituko, baina bai pertsona onen isiltasun eskandalagarria.
ARIKETA: KATEA. Istorio baten lehenengo paragrafoa bota nuen nik, eta hurrenez hurren bakoitzak segida eman zion hasitako istorioari:
Zurrumurru bat erortzen zen han barnetik. Zurrumurru hutsa. Hitzik gabe korronte bat sentitu eta orduan barnera sartzeko erabakia hartua zegoen. Paper zati bat hartu nuen eta agurra idatzi nizun. Ez adiorik, laster arte bat baizik.
(Ainara Maia)
Norbaitek egin behar zuen egin beharrekoa. Inork ausardia izango ez balu, neuk egin beharko nuke.
(Maider Olarra)
Ez dakit zer egin, duda pila bat sortzen zaizkidalako eta txandapasa egiten dut.
(Aniceto Ajuriagogeaskoa)
Bide gurutzean elkartu ginen eta bideak izan zen banatu gaituena .
(Andrea Bella)
Biharamunean, bide hori utzi genuen eta amonaren baserrira joan ginen babarrunak jatera inbitatuak ginelako. Beraz, babarrunak hartu eta gero solasean hasi ginen, eta kartetan.
(Miguel Gonzalez)
Bat-batean, trenak zurrunbilo izugarria egin zuen. Eta haren gurpil handiak biraka hasi ziren. Haurrak, emakumeak eta adinekoak eskuetan mukizapiak zituzten leihoetan. Nasan, batzuek malkoak dituzte eskuak altxatzen. Nola heldu azken une horri agur-ekitaldian.
(Josu)
Horrelakoa da bizitza. Nork esango zigun afari erromantikoa izan eta gero hau erabakiko genuela, baina uste dut bazela aurrera egiteko garaia, bai guk eta baita Jalgi Hadi Mundura taldeak.
(Raul)
2020(e)ko urriaren 21(a), asteazkena
59. SAIOA: BIBLIOMANTZIA EGIN DUGU
Iragan ekainaren 30ean San Martzial egunez ZOOM bidez LEHENENGO IDAZKETA-TAILERRA: ORRI ZURIAREN AURREAN eraman nuen, eta bi orduz idazketaz eta bestez hizketan aritu ondoren, etxean idatzi NAHI bazuten, etxeko lanak bidali nituen, borondatez nahi zuenak nahi zuenean egiteko:
ETXEKO LANA: BIBLIOMANTZIA.
HARTU HURBILEN DUZUN LEHEN EUSKAL LIBURUA ETA IRAKURRI 30. ORRIALDEKO LEHEN LERROA. NOLA JARRAITUKO ZENUKE PUNTUTIK AURRERA? ZEIN ETORKIZUN EDO INSPIRAZIO IKUSTEN DUZU LIBURUAREN LERRO HORRETAN?
Horren emaitzak hona bidali, nahi baduzue: xorinokantharia@ni.eus
Eta hala, iragan larunbatean, hilak 17, BIGARREN IDAZKETA TAILERRA egin genuen zoom bidez (https://us04web.zoom.us/j/196268362).
Ekainean bidalitako etxeko lanaren erronkari batzuk heldu ziotenez, euren istorioak irakurri zituzten eta denon iruzkindu. Hona hemen hiru harribitxi horiek:
OTTO PETTE liburuko 30. orrikoa lehen esalditik abiatuta.
Atezuan egon nintzen. Baina zirt edo zart egin behar nuen, ez zegoen erdiko biderik. Ataka ederra neurea. Alde batetik, lantokiko baldintzak hobeak izatea nahi nuen, kideen babesa izango nukeen bai, baina horrek, gerora, zuzendaritzaren aurrean, markaturik utziko nindukeen; beste aldetik, isil eta uzkur geratuz gero, nagusiek agintzen zutena txintxo betez, lantegiko arduradunei nire “leialtasuna” erakutsiko niekeen, lagunen artean “saldu” bat bezala agertuz.
Ez zegoen beste bide bat hartzerik, krisi garaia zen, eta ez zegoen lanik ia inon. Bikotekidea lan barik zegoen, etxekoak aurrera atera behar genituen eta ordainagiriak etengabe zetozen. Senitartekoei laguntza eskatu genien, baina …. ezintasuna eta etsipena nagusi ziren.
Greba egiteko erabakiaren bozketa bazetorren … oihuak gero eta ozenagoak ziren. Halako baten, isiltasuna … eta gero, jendea paper puska batekin, lerro bat egiten. Nire erabakia idaztera noa …
(Oier Saratsua)
„Gizajo baten egunkaria“, Jeff Kinney
30. orrialdea: Rodrick-en taldea NEGARGARRIA da, benetan!
Nik ez dakit zer uste duten nire neba memelo ziztrin hauek! Egun osoa haien gitarra elektriko eta bateriarekin… munduko talderik onenetako bat bailira bezala, larruzko beroki eta eguzkitako betaurreko beltz tamalgarri horiekin. Gurasoen etxeko garajea den kobazulo ilunean!!
Ez ote dute ikusten, haien harropuzkeri horren atzean, musika zer den ere ez dakitela? Musika, benetako musika. Eta ez haiek egiten duten zarata jasanezina.
Baina ez, ez dira konturatzen...
Nire solfeoko ordu guzti horiek, hainbeste partitura aukeratu, aztertu eta ikasi, musikaren artearen esentzia egunero landu, maitatu eta zaintzearen ordez, lau akorde eta bost garrasi bota eta munduko eszenatokiak betetzeko prest daudela sinisten dute koitaduek!
Hobe dut, bai, nire lagunengana joatea, eta arratsaldea taxuzko era batean pasatzea!
(Maider Olarra)
TXIKIAK HAUNDI, Martzel Andrinua
30. lerroa: "Zer ba? Ingurukoak lez, zeu ere hoztu? Ingurukoen parera jausi?"
- Badakizu zer den honaino heltzea? Diru eta izerdi pilo bat utzi dogu bidean eta ez nago prest gure behar guztiak alferrikoak izan direla erakusteko. Jauntxo madarikatu horrek dirua deko baina Elezkanotarron ohorea santar horren gainetik dago. Gure badozu zoaz eurengana txakurre lez buztana hanka artean sartuta. Bakarrik geratzen banaz be aurre egingo deutsat nire sainetan odol tangada bat dagoen artean. Eta orain, kendu zaitez nire begien aurretik!
- Mesedez aitte! Ez zaitez Joan bakarrik, horrentzat zure bizitzak ez deu balio txakur txiki bat baino gehiago! Mesedez aitte!
- Nire aurretik kentzeko esan deutsut!
- Ez zaitut itziko bakarrik joaten, zu bazoaz ni be joango naz zugaz!
(Luis Betanzos Lejarraga)
eta bukatzeko, zuena idatzi hemen iruzkin gisa edo emailera bidali zuen etorkizun-aurreikuspena eskuartean duzuen liburuko 30. orrialdeko lehen esalditik abiatuta: LARUNBATERAKO!
2020(e)ko urriaren 19(a), astelehena
IDAZKETA TAILERRA I: ORRI ZURIAREN AURREAN
Lehengo batean, oso aspaldi, JALGI HADI MUNDURA euskara elkarte birtualean ZOOM bidez LEHEN IDAZKETA TAILERRA antolatu nuela parte-hartzaileentzat.
ORRI ZURIAREN AURREAN, ZER?
Oporretako koaderno hori atera dut, eta egunero zerbait idatziko dut.
Demagun lehenengo orrialdean apuntatuko ditudala beti biharko utzitako zeregintxoak; adibidez, lehen orrialdean, arbola baten gerizpean, aspalditik idatzi nahian zabiltzan gutun hori duzu.
Bigarren orrialdean, pausaleku bat irudikatuko dut.
Hirugarren orrialdean, zergatik ez? aspalditik egiteko gogoz nagoen tertulia luzea.
Laugarren orrialdean, markatuko ditut zintzilik geratutako bisitak.
Azken orrialdean eguneroko martxara itzultzerakoan tupusteko handiegia ez hartzeko argibideak idatzi nahi izango ditut.
Egunerokoaren bidez norberaren esperientziatik abiaturik idazlegaia idazten hasten da, eta besteekin partekatzearen garrantzia azpimarratu nahi nuke, zuzentze, hobetze, osatze aldera.
Beraz, zoom bidez egindako lehen idazketa-tailer hartan nire asmoa izan zen pare bat ordutan honako galdera hauei erantzunez hitz egitea, eztabaidatzea eta abar, eta zuk, irakurle, erantzun badituzu, erantzunak blog honen iruzkinetan jar, otoi:
1. Zer da zuretzat idaztea?
2. Zer idazten duzu egunero?
3. Zer idatziko zenuke gustura?
Eta ondoren, ETXEKO LANAK bidali nien partehartzaileei, baina, irakurle, zuk ere egin dezakezu ariketa eta guztiokin partekatu:
ETXEKO LANA: BIBLIOMANTZIA.
HARTU HURBILEN DUZUN LEHEN EUSKAL LIBURUA ETA IRAKURRI 30. ORRIALDEKO LEHEN LERROA. NOLA JARRAITUKO ZENUKE PUNTUTIK AURRERA? ZEIN ETORKIZUN EDO INSPIRAZIO IKUSTEN DUZU LIBURUAREN LERRO HORRETAN?
Horren emaitzak hona bidali, nahi baduzue: xorinokantharia@ni.eus
Bibliografia:
IDATZI ETA IZAN
(Writing and being: nobel prize lecture. 1991. Nadine Gordimer.)
Liburuaren berri Laura Mintegiren bitartez izan nuen egunkarian, eta liburu horren gailurra Stockholm-en emandako diskurtsua da. Intelektualaren papera zeta haien funtzioaz egiten dio galde bere buruari, areago herri gatazkatsuetan bizi delarik. Zeri izan fidela? Norbere buruari? Eta burua non kokatu ba al dakite?
EXERCISES DE STYLE/ ESTILO ARIKETAK
(Raymond Queneau/ Xabier Olarra)
ESCRIBIR ES VIVIR
Jose Luis Sampedro
Idazlea naiz, idazketak salbatu ninduelako.
MIENTRAS ESCRIBO
Stephen King
Begiak ixten ditut, ilunpetan Rimbaud ikusten dut, ilunpetan bakardadearen oihala irensten dut, hemen nago bele, hemen nago zozo.
58. saioa - ANIMALIEN SOLASA
Duela 20.000 bat urte otsoak hezi zirenetik (gure gaur eguneko txakurrak bihurtuz), animalia ezberdinak gure bidaide izan dira. Animaliok hainbat onura dakarzkigute, elikagaia (haragia), inguruarekiko babesa (euren larruarekin sortutako jantziak), zaintza arrotza denaren aurrean, lanerako indarra (batez ere makinak ugaritu aurretik), … eta laguntasuna. Azken betebehar hau maskotek betetzen dute.
Maskoten kopurua emendatzen doa mundu osoan. Datu argigarri bat: Espainiako estatuan, hamabost bat miloi maskota daude; hau da, hamabost urte azpiko pertsona baino gehiago. Honen arrazoietako bat, gero eta etxebizitza gehiago daudela pertsona bakarrarekin, eta bakartasuna horren aurrean, gure erantzuna, sarritan, maskota bat hartzea da. Beste arrazoietako bat populazioa orokorrean, zahartzen dagoela da. Nagusiak gero eta gehiago bizi dira, baina, askotan, bakarrik bizi dira, bere bikotea hil egin delako. Banatu berri diren bikoteen artean ere nolabaiteko erantzuna da. Azken talde baten, seme-alaba bakarra duten familien artean ugariak dira, seme – alabari lagun egin diezaion.
Baina maskota bat edukitzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Animaliok beraien beharrizanak dituzte; elikatu behar dira, euren osasuna zaindu, hezi egin behar dira, kontrolatu egin behar dira, …. Maskotok onurak ekartzen dizkiguten arren, gastu ekonomiko, astiarena, lanarena, eta beste abar batzuk ere badakartzate.
Animaliak hartzen ditugunean, gure aurreikuspenak ez dira betetzen, eta inoiz, muturretako egoera baten sartzen gara. Sarri, euren beharrizanak ezin ditugu bete; ez daukagulako baliabide ekonomikorik (elikagai egokia, albaitaria, txertoak, txipa, Alemanian aparteko zerga, …) ez daukagu astirik (errutina batzuk bete behar dituzte; kalera atera, ….), ez daukagu eurentzako toki egokirik, txikiak zirenean politak edo maitagarriak ziren, baina hazterakoan, ez ditugu nahi; hazterakoan, ez ditugunez hezi, ezin ditugu kontrolatu, …. Orduan, jendeak ikuste duen aukerarik errazena animalia bakarrik uztea da. Gogoratu behar da animaliak bakarrik uztea legearen haustea dela, eta kartzela zigorra jesan genezakeela. Hala eta guztiz ere, gure lagunak edozein bazterretan uzten jarraitzen dituzte. Espainiako estatuan, urtero 140.000 txakur eta katu etxetik kanporatuak izaten dira. Aurtengo maiatzaren azkenean, etxean isolatzea amaitu zenean, 20.000 txakur baztertuak izan ziren. Horregatik maskota bat izatea ez da arin baten hartu behar den erabaki bat izan behar ondo hausnartutakoa baino.
Maskotatzat hartzen diren animalia motak ere ezberdinak daude. Esate baterako, lan gutxi ematen dituztenak, kaiolan sartuta egoten direnak; txoriak, hamsterrak, … eta arrainontzietan egoten diren arrainak. Gero, badaude lan gehiago ematen dituztenak; txakurrak, katuak, txerriak, …. Animaliak hauek hartzerakoan badaude joera bi: jaioberriak nahi dituztenak eta animalia zaharragoak hartzen dituztenak, bigarren aukera bat emateko. Lehenengokoen kasuan, animalien garapen osoa ikusteko aukera izango dute, baina baita, bere heziketagaz arduratzeko lana. Bigarren kasuan, animaliari bigarren aukera bat emango diote, ziurrenez otzanagoa izango da, dagoeneko hezia izan delako. Hala ere ajeren bat izan dezake, nolabait osotu beharrekoa. Gainera, animalia-zaintzaileak ez dute animaliok edonori ematen. Jabe berriak gutxienezko baldintza batzuk bete behar dituzte; animaliarentzako toki egokia, baliabide ekonomikoak, …
Maskotak, askotan, guri lagun egiteko hartzen ditugu, harreman bat sortzen da. Harreman hori, sakondu egin daiteke, harreman estu bat sortuz. Halako erlazio sinbiotiko bat sortzen da, zeinetan, alde guztiak onurak hartzen dituzten. Baina, animaliok, gehienetan, bizitza mugatua dute, eta gehienetan, jabeak baino arinago hil egiten dira. Orduan, izan duten harremanaren arabera, gizakiak halako dolu bat jasan/igaro behar du, laburra edo luzea izan daitekeena, kasu batzuetan urte betera arte izan daitekeena. Badago jendea animaliei kalako hileta liturgia bat ematen dietena, eta gizakiak bezala lurperatu egiten dituztenak.
Azken hausnarketa bezala, maskota bat edukitzeak onura asko ekar ditzake, oso lotua da, baina, batez ere, erantzukizun guztiarekin egin behar da.
Oier Zorrontza.
2020(e)ko urriaren 12(a), astelehena
EUSKARALDIA 2020

ZER EGINGO DUGU? 2018 bukaeran hizkuntza ohituren aldaketan pauso garrantzitsuak eman ziren "Euskaraldia: 11 egun euskaraz" ekimenaren baitan.
HERRITARRAK: AHOBIZI ETA BELARRIPREST
Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean.

Belarriprest: Nire gaitasun eta aukeren arabera erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut; eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.

ENTITATEETAN: ARIGUNEAK
Euskaraz lasai aritzeko guneak dira, bertako kide guztiek euskara ulertu eta denek edo gehien-gehienek ariketa taldean egitea erabaki baitute. Entitatearen funtzionamenduan dagoeneko eratuta dauden taldeak edo espazioak dira, eta hizkuntza-praktikak euskarara aldatzea edo finkatzea dute helburu.

Bi motatakoak izan daitezke:
Barne-ariguneak: ohiko funtzionamendurako taldeak dira (sailak, zerbitzuak, kirol-taldeak, lan-taldeak, asanbladak…), bertako kide guztiek euskara ulertzeaz gain, kideen % 80 gutxienez ahobizi edo belarriprest modura ariketan parte hartzeko prest badago.
Kanpo-ariguneak: entitatean herritarrekiko harreman-espazioetan dauden pertsonek osatzen dute kanpo-arigunea, uneoro belarriprest edo ahobizi bat egongo dela bermatzen bada; hau da, herritarrek uneoro euskaraz artatuak izateko bermea badute. Horrelako espazioak izango dira jendaurreko edo harrera postuak, supermerkatuetako kutxak, telefono bidezko arreten arduradunak, tabernariak edo dendariak, besteak beste.
https://euskaraldia.eus/
2020(e)ko urriaren 11(a), igandea
44. Saioaren jarraipena.... Sukaldaritza - Errezetak 1
1 - MELOI ENTSALADA
12 Laguntzako osagarriak

500 gramo York urdaizpikoa
300 gramo Txaka edo Karramarro errusiarra
500 gramo ganba.
Maionesa pote ertain 1
4 yogurt natural
12 arrautza.
Prestatzeko modua
1- Meloia tako edo marrazkiz zatitu
2- York urdaiazpikoa takotan zatitu
3- txaka berdin.
4- salteatu sartagin batean ganbak
5- Jarri dena plater zabal batean.
6- Maionesa eta yogurta batera nahastu eta bota gainetik
7- Egosi arrautzak eta marratu entsaladan.
8 -Hozkailuan sartu hotza jateko
ON EGIN
2 - PIZZA
Osagaiak
Orea Kilo bat irin
Bi koilarakada olio
Bi koilarada legamia lehor
Koilaradakada bat gatz
Koilaradakada bat azukre
Bi katilu eta erdi ur epel
Saltsa Tomate saltsa (litro erdi inguru)
Bi tomate fresko
Olioa
Bi baratxuri ale (tipula nahi baduzu)
Oreganoa
Prestaketa
Saltsa
· Tomate saltsa lapiko batean jarri
· Baratxuri aleak eta tomateak txikitu
· Sutan egosi murriztu arte
Orea
· Jarri osagai lehorrak (irina, legamia lehorra, gatza eta azukrea) ontzi batean eta ondo nahastu
· Gehitu olioa eta ur epela orea osatzeko
· Ondo oratu
Pizza ondo egiteko GAKOA: oratzeko modua da, airea sartu behar da orea handitzeko.
· Igurtzi olioz plater bat eta zabaldu hor orea
· Film batekin ondo estali eta utzi handitzen
· Osatu bost pilota oreagaz (bakoitza pizza bat izango da)
· Pilota bat hartu eta zabaldu asadera batean
· Labean sartu aurretik goiko aldea margotu saltsagaz (prepizza egiteko)
· Labean jarri eta orea eginda egotean jarri saltsa gehiago eta sartu labean pixkat gehiago.
Beste osagai batzuk gehitu diezaiokegu:
Gazta, olibak, perretxikoak, piperra, tipula, tomate-xerrak, urdaizpikoa edo nahi duzuna… Guakamolea ere gehitu daiteke!!
OHARRA: gainean tipula jartzen badiogu, FIGAZZA du izena.
OHITURA: Normalean, Uruguain, pizza eta faina batera jaten da: faina pizza gainean jartzen da eta “pizza a caballo” du izena.
Faina hori txitxirio irinarekin egiten da eta normalean faina egiteko hautsa erosten dugu eta oso erraz egiten da.
Hemen ahizpak egiten duen beste faina errezeta bat pasako dizuet, oso erraza dena eta goxoa ere bada.

3 - FAINA
Osagaiak Katilu bat esne
Arrautza bat
Sei koilarakada irin
Koilaradatxo erdi gatz
Koilaradatxo bat royal hauts
Katilu laurden olio
Piper errea / artoa /gazta /espinaka
Prestaketa
· Irabiatu esnea eta arrautza 30 minutuz
· Jarraitu irabiazten eta gehitu: irina
gatza
Royal hautsa
olioa
piper errea /artoa /gazta /espinaka (mixerretik pasatuta)
· Jarri olioa erretiluan eta labean berotu
· Bota erretiluan prestaketa erdia, estali urdaizpikoagaz eta gero bota gainean prestaketaren beste erdia.

Osagaiak Ahuakate bat
Tomate txiki bat
Tipula erdi
Baratxuri ale bat
Limoi erdi baten
Gatza eta piper hautsa (nahi duzuna)
Prestaketa 1. Pisatu ahuakatea sardexka batekin
2. Txikitu gainerako osagaiak
3. Gehitu limoi zukua, gatza eta piper hautsa
4. Ondo nahastu osagai guztiak (finago nahi baduzu mixerra erabili)
Natxo, tostadekin edo nahi duzunarekin jan daiteke

5 - ZAPALLITO BETEAK
Barazki hau ZAPALLITO* deitzen da eta askotan beteak jaten ditugu. Horrela ebakita egosten dira bigunak geratu arte. Gero, barrukoa ateratzen da eta mamia eta esnearekin nahasten da. Hori izan daiteke betegarri bat, bestela haragi txikituta erabiltzen da. Gainean bexamel saltsa jartzen da eta labera.
*Uruguain eta Argentinan zapallito deitzen da (Cucurbita maxima var. zapallito), heldugabe jaten den fruitu honi. Uruguaiko eta Argentinakoa da eta kolonaurreko garaitik hazten dute.
Udan ereiten da, Buenos Aires eta Montevideoko latitudeetan. Loreak agertu ondoren, 9 - 13 egun pasatu eta gero uzta biltzen da. Urte-sasoi barazkia sailkatzen da.
6 - PATATA TORTILLA
Osagaiak

Arrautzak
Tipula
Olioa eta gatza
Prestaketa
Patatak
txikitu eta frijitu olio askorekin.
Oliotan
komeni da tipula jartzea biguntzeko.
Zartenean
ipintzen da olio gutxirekin eta ondo nahastu. Gero, arrautzak irabiatu, denarekin. Zartenera
bota, sua suabe izatea, zartaginean mugitzea komenigarria da. Ateratzen da eta
pintxoak egiteko erabil daiteke, piper berdea ere denbora berean frijitzen dira
gainean jartzeko.
Tabernetan
txaka, gazta, urdaizpikoa, ... jar daitezke gainean.
7 - Behi buztana saltsan
Osagaiak
- Txahal edo behi buztana

- Tipula bat
- Piper berde bat
- Berakatz ale bi
- Zurrustada bat ardo beltza
- Olio, gatza eta ura (salda)
Aurreneko gauza da buztan zatiei larregizko gantza, puska zuriak, kentzea. Uretan sartu (ordu batzuetan edo gau osoan) odola galdu dezaten eta ondotik sukaldeko paperean ondo sikatu.
Lapiko batean olioa berotzen ipini (hiru-lau bat koilarakada handi, lapikoaren hondoa beterik). Ondo beroa dagoenean buztan zatiak frijitu alde bietatik gorritu arte. Orduan zuritu eta txikitutako barazkiak,( berakatza azal eta guzti) eta gatza gehitu, eta eduki dena erregosten. Barazkiak ondo beratuta daudenean ardoa gehitu eta apur batean egosten eduki (5 min. Urritzen). Ura edo salda gehitu gero (buztan zatiak guztiz estaldu barik). Lapikoa itxi eta balbula igon denetik 25 bat min. egiten utzi (60 bat min. txahala barik behia bada).
Okela zatiak atera eta hoztutakoan tuper batean hozkailuan sartu. Barazkiak (berakatza kenduta) txinotik pasatuta zehatu (nahi den lodieraren arabera, lodiagoa nahi bada ura galtzeko sutan lurruntzen eduki ala arinagoa nahi izanez gero ura gehitu). Lortutako saltsa hoztutakoan tuper batean hozkailuan sartu (biharamunean gainaldean metatutako koipea kendu). Nahastu okela eta saltsa eta listo dago noiznahi berotu eta jateko.
On egin !!!
1. Zuritu frutak eta azalak gorde.
2. Ebaki laurdenetan eta kendu zuztarra.
3. Azalak egosi ur gutxi-gutxitan. Gorde “salda” apur hori.
4. Presio-lapikoan egosi mamia 5 minutuz, erantsi limoi baten zukua fruita-kilo bakoitzeko eta, ura(baso normal baten erdia). Laranja edo gorrixka koloreko konpota aterako da.
5. Pisatu konpota hori: (1.000gramo fruita/750gramo azukre)gehitu (Kondoina mingotsagoa denez, sagarrak baino azukre gehiago eskatuko du).
6. Orain gehitu 3.urratseko salaen salda. (pektina behar du masak, loditzeko).
7. Orain lapiko handian egosi su eztian, egurrezko paloteari eraginez,sarri, maiz, askotan, sarritan…..
8. Poliki loditu eta gorritu denean(60-90 min.)itzali sua.
9. Kristalezko edo plastikuzko tupperrak olioz igurtzi eta zabaldu gozokia.
KONTUZ!!! Eragiteko, palote luzea (edo okertua behar da, fruitak 200ĀŗCko tenperatura hartuko duenez, zipriztinen ondorioak erredura larriak izaten dira. Bestela, bildu eskua eta eskuturra eskuzorroan.
Probatu ondoren, Zaporea ez baldin bada nahiko gozoa, erantsi sakarina, espartamo, estebia edo antzekorik.
9 - MENDAZKO IZOZKIA.
Osagaiak:
· Mendazko
(edo mendafinezko) 20 bat gramo hosto.
· 100g esne.

· 300g esne
kondentsatua.
· 150g
txokolate txip edo puskak.
· Koloratzaile
berdea.
Jarraibideak:
· Lapiko baten
esnea, esne kondentsatua eta mendazko hostoak nahastu.
· Su motelean
irakin arte utzi. Gero, 8 bat minutu eragin, nahasketa urritu arte.
· Irabiagailuarekin
nahasketa txikitzen da.
· Nahasketa
iraztontzi batekin iragaztek da, hosto apurrak baztertuz.
· Une honetan,
koloratzailea nahas genezake (hautazkoa da, ez dago ohiko dendetan). Kontuz,
apurka – apurka nahastuz, asko zabaltzen baita.
· Hozten uzten
da.
· Esnegaina
harrotzen da. Aurreko nahasketarekin nahasten da. Esnegainarekin nahasteko,
mugimendu motelak egin behar dira, bertan dagoen aireak ihes egin ez dezan.
· Txokolatezko
txipak nahasten dira, batzuk gordez.
· Nahasketa
izozkailura joango den ontzian (nik plunk cake erakoa hautatzen dut) jarten da,
azken txokolate txipak gainean jarriz. Ontzia estali, film batekin, esate
baterako.
· Izozkailuan
gutxienez 8 ordu egon behar da, baina egun batetik bestera hobeto.
· Ateratzerakoa, hutsean edo barkillo gainean egin daiteke. Txokolatezko jarabea ere gaineratu ahal zaio.
10 - EUSKAL PASTELA

600 gramo irin
400 gramo gurin
8 gramo gatz
8 gramo legami
Arrautza bat
Bi gorringo
400 gramo azukre
GEREZI KONFITURA EDO… KREMA
125 gr azukre
Litro erdi bat esne
75 gramo gurin
15 gramo maizena
75 gramo irin
3 gorringo
50 gramo koƱak
BESTE BATZUK
Almendra xehatua
Arrautza irabiatu bat
Moldearentzako irina eta ogi arraspatua
Prestaketa
Masa egiteko: lehenik, azukrea eta gurina nahas
ezazu, eta gero gainerako guztia botatzen joan. Legamia eta gatza irinari
erantsi eta aurreko nahasketa guztiari bota.
Eskuz ongi landu, eta moldea errodilloarekin egindako
masa-xafla batekin bete ezazu.
Konfitura bota.
Edo krema bota nahi izanez gero, kremarentzako
osagai guztiak nahasi eta irabiagailuarekin irabiatu. Su motelean jarri eta
etengabean eragin. Irakiten eta loditzen hasten denean, sutik kendu eta moldea
kremarekin bete.
Konfitura edo kremaren gainera almendra xehatu
pixka bat bota eta beste masa-xafla batekin estal ezazu guztia. Bukatzeko,
gaineko aldeak kolorea har dezan, ongi irabiatutako arrautza eman gainazal
osoan.
LABEAN GUTXI GORA BEHERA 25 MINUTU EDUKI 160
GRADUAN
ON EGIN !!!
-
Gaur Jalgi Hadi Mundura taldeko 1. Mintzodromoa izan dugu. Uruguaitik Andrea eta Muxikatik Luis izan ditugu ekintza honen aurkezleak. Pa...
-
1. Andoni Gaurko saioan Andonik Garobel mendilerroa ezagutzera eman digu, Aiaraldeko biztanle eta mendizale ororentzat erreferentea. Gazte...
-
Irailaren 8an DIASPORAREN EGUNA elkarrekin ospatu genuen. Horretarako taldeko lagunak elkartu ginen eta ekimena antolatu egin genuen. Mundua...
-
1 - MELOI ENTSALADA 12 Laguntzako osagarriak meloi heldu 1 500 gramo York urdaizpikoa 300 gramo Txaka edo Karramarro errusiarra 500 gramo...
-
Larunbatean, hilak 24, ospatu dugu JALGI HADI MUNDURA online bidezko gure euskaldunon bilgunearen 60. saioa, eta idazketa-tailer emankor ba...