2020(e)ko abenduaren 29(a), asteartea

MINTZODROMOAREN AJEAK ETA ONDORIOAK

 Azken saioan 25 lagunok hartu zuten parte Mintzodromoan, izan dugun jendetsuenetako bat. 

Beste batzuetan bezala, saioa 3 zati edo gaitan banatuko dugu. Lehenik eta behin, denok elkartu ginen talde handi batean, elkar agurtzeko eta  ezagutzeko, eta, hori eginda, talde txikitan banatu ginen, guztiok hitz egin ahal izateko.

Lehen gaia janaria izan zen. Hasiera batean, gure janari gustukoena edo gustuko ez dugun janariaz hitz egin dugu, baina hortik aurrera talde batzuetan munduko hainbat lekutako janari tipikoak aurkituko ditugu. Izan ere, saio honetan Euskal Herriko, Uruguaiko, Argentinako, Ingalaterrako, Alemaniako, Alacanteko... jendea bildu ginen, eta beraz, plater asko izan genituen hizpide.

Bigarren gaia mendia eta euskara izan zen: zer harreman dugun mendiarekin eta zer harreman izan dezakeen hizkuntzak naturarekin. Hortik aurrera, oso gai interesgarriez eta, batez ere, sentimentalez hitz egin dugu. Mendia, batzuentzat, eguneroko arazoetatik deskonektatzeko gure babeslekua da. Horregatik, mundutik deskonektatzea eta, gainera, euskaraz hitz egiteko, ikasteko eta pentsatzeko ingurune hau erabiltzea oso ideia ona izan daiteke. Gainera, antzeko gauzak egiten dira Euskarabenturan, adibidez. Oso aukera ona izan daiteke euskara ikasteko eta hobetzeko eta naturarekin eta beste euskaldunekin harremanak sortzeko.

Amaitzeko, bizi izan dugun urteari buruz hitz egin dugu, eta datorren urteaz zer espero dugun. Oro har, jendearen pertzepzioa oso antzekoa da: 2020a urte arraroa eta zaila izan da, baina, hala eta guztiz ere, gauza onak ekarri dizkigu. Adibidez, Jalgi Hadi Munduraren taldea. Ez dakigu zer gertatuko den 2021ean, baina argi daukagu euskaraz hitz egiten jarraitu nahi dugula talde honetan astero eta baita munduan ere.

Yaiza Ferrer

URTE BERRI ON 2021, IRRI EGIN, DENOK ELKARREKIN!

Mintzodromoaren ondoren partehartzaile batzuk inkesta bat bete genuen, eta guztira 17 erantzun jaso dira. Erantzun horietatik aurrera begira zenbait ondorio atera ditugu: 

Inkestan zazpi galdera zeuden, eta lehen galdera: 

Mintzodromoan gustura egon zinen ?

Denek baietz esan genuen. 

Bigarren galdera: 

Zure aurreikuspenak bete ziren ?

Denek baietz erantzun genuen. 

Hirugarren galdera erantzuteko aniztasun gehiago egon zen, eta:

Zein da gehien gustatu zitzaizun gaia?


_ Janaria
29,41 %
5
_ Mendiak
29,41 %
5
_ Urte berrirako asmoak
41,18 %

Laugarren galderaren erantzunetik ondorioztatu dugu ondorengo mintzodromoetan gai bat aldez aurretik esan, baina ezusteko gisa eta sorpresan beste gai bat egon behar dela ezkutuan:

Gaiak aurretik jakitea nahiago zenuke ?

Bai
52,94 %
9
Ez
47,06 %

Bosgarren galderan ere adostasun handia erantzunetan: 

Nahi beste hitz egin zenuen?

gehienek baietz erantzun genuen. 

Antolaketa zer iruditu zaizu ?

Seigarren galdera antolaketari zegokion eta denak oso gustura. 

eta azkenik, zazpigarren galdera: 
 

Aukera izanez gero, berriro parte hartuko zenuke ?

denok baietz erantzun genuen, eta beraz, hurrengo mintzodromoa antolatzeko prest gaude!!

Ainara Maia 

AZKEN OHARRA: 
Ba al dakizue nori egokitu zaion JALGI HADI MUNDURA sari mundiala???


URTE AMAIERAKO ZOZKETA ITZELEAN PARTE HARTU dugunon artean, urte zahar hau ongi ixteko eta urte berriari ongi etorria emateko, opari eder baten zozketan 4 zenbakiari, ANDREA uruguaitar euskaldunari egokitu zaio, suertez, ZORIONAK, ANDREA, ETA MILA MILA ESKER!!!

1. Raul
2. Bea
3. Marije
4. Andrea
5. Oier
6. Javi
7. Ainara
8. Andoni
9. Luis
10. Yaiza
11. Valeria
12. Gorka
13. Maider
14. Aitzol
15. Adrián
16. Ani.                       
17. Izaskun
18.Estitxu
19. Ionkar
20. Noel
21.Bati
22. Alfredo
23. Carlos
24. Sebas
25. Miguel
26. Jorge
27. Otutu
28. Bego Tisera
29. Beatriz
30. Martin
31. Sara
32. María Silvia

2020(e)ko abenduaren 20(a), igandea

76. saioa - 1. MINTZODROMOA

Gaur Jalgi Hadi Mundura taldeko 1. Mintzodromoa izan dugu. 

Uruguaitik Andrea eta Muxikatik Luis izan ditugu ekintza honen aurkezleak.

Partaideei ongi etorria eman eta taldearen aurkezpena egin dute lehenik eta behin: noiz eta nola sortu zen taldea, nongo lagunak garen, taldearen helburuak, saioak noiz izaten ditugun, besteak beste. Bestalde aipatu digute gehienok Mintzanet programan gabiltzanok garela, eta gurera etorri den Mintzaneteko arduradun Ritxi Lizartzari ere ongi etorria eman diogu.

Gure helburu nagusietako bat hau da: Euskara ikastera eta erabiltzera animatzea jendea, bai Euskal Herrian eta bai Diasporan. Eta oraingoan mintzodromoa antolatzera ere ausartu gara deialdi zabala eginez.

Hiru gai izan ditugu 4ko talde txikietan komentatzeko, eta moderatzaileak hauek izan dira: Andoni, Ainara, Maider, Ani, Luis eta Oier. 

Elkar ezagutzeko aurkezpenak egin ondoren, 20   jorratu dugu gai bakoitza. Hauetako bakoitza komentatu ostean, denok batera elkartzen izan gara. Eta  modu berean jokatu dugu hiru gaietan. Talde nagusira bueltatzerakoan, talde txikietan esandako gauzarik interesgarrienak eta bitxienak aipatzen izan ditugu.

Parte hartzaileon artean maila desberdinetako jendea dagoenez, esan behar da baita ere moderatzaileak saiatzen izan direla guztien parte hartzea bultzatzen, bakoitzak bere ahalmenaren neurrian hitz egin dezan eta inor baztertuta gelditu ez dadin.

GAIAK:                

1. Janaria

2. Mendiak

3. Urte berrirako proposamenak


Bukatzeko Andonik egindako bertsoak oparitu dizkiegu guztiei, bereziki parte hartzaile berriei

MINTZODROMORAKO BERTSOAK

Hitz, berba, ele, solas ta mintzo,

Euskara da gure hizkera.

Jalgi Hadi Mundura badoa

urratsez urrats aurrera. (Leloa)

 

Gaurkoan euskaltzale mordoxka 

 elkartu gara honera,

ta gure hizkuntzak behar dituen

Hego zabalak  atera.

 

Talde hontara etorrita

ederra zuen jarrera.

Ta horregatik orain bagatoz             

eskerrik asko esatera.

 

Ta honenbestez ematen diogu 

saio honi amaiera,

mintzodromoak eman baitigu

hitz egiteko aukera.  

 

     Espero dugu primeran pasatu izana eta laster berriro elkartzea; jada badakizue non gauden.

-        Eskerrrik asko gurera etortzeagatik eta nahi duzuenera arte.


Testua: Ani eta Andrea

Argazkiak: Vale eta Sara

 

2020(e)ko abenduaren 12(a), larunbata

74. saioa

 

Datorren larunbatean, abenduaren 19an, Jalgi Hadi Mundura taldeko lehendabiziko mintzodromoa izango dugu eta  ITZELA izango da! 



Gaurko saioan azken proba egin dugu eta ederki atera da. Egia esan, pozaren pozez gaude eta dagoeneko datorren larunbateko hitzorduaren zain! Talde ederra osatu dugu, 2 orduz euskaraz aritu gara etengabe eta motz egin zaigu. Taldeka eta denok batera aritu gara. 

Egia esan Zoomeko aukera guztiak erabiltzen ikasten ari gara eta 19ko mintzodromoak kristoren itxura ederra du. 

Gaur gaiak jorratu ditugu, baina gaur ez ditugu aipatuko.  Jakin nahi baduzue zeintzuk izango diren eta, batez ere, euskaraz gozatu nahi baduzue, eman izena gure lehendabiziko mintzodromoan parte hartzeko! Seguru gaude ez zaretela damutuko! 

Zuen guztion zain egongo gara! 

Larunbatera arte!


Izena emateko 

jalgihadimundura@gmail.com

Instagram: jalgihadimundura

Twiter: jalgihadimundu1

Facebook: Jalgi Hadi Mundura


Egilea: Raul Zarrakaztelu

Argazkiak: Vale La Pampa

2020(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

73. Saioa

 NATURAREKIKO NIRE HARREMANA

 Hainbat ikerketen emaitzen arabera egungo umeek, naturarekiko harremanari dagokionez, gabezi handia izaten dute. Adituek diotenez, gabezi honek haien gaitasunen garapen orokorrari negatiboki erasaten omen die eta hori dela eta psikologo eta pediatrak kezkaturik agertu dira. Teknologia berriak haien bizimoduaz jabetu direla esan daiteke eta ondorioz geroz eta denbora gutxiago ematen dute kalean, are gutxiago naturguneetan.

 Arestian esandakoak aitzakia eman digu saio honetan naturarekiko gure harremana nolakoa izan den erreparatzeko. Gaia jorratzeko honako galdera hauek izan dira ardatz: Naturarekin nolako bizipenak izan dituzu zure biziaroan? Harreman horrek zuregan zer eragin izan duela uste duzu? Pertsonaren garapenean, haurtzaroan bereziki izaten dituen hobariak edo onurak asko direla esaten dutenekin ados al zaude? Zertan zehaztuko zenuke onura hori?

 Gehientsuenok naturarekiko nahiko harreman joria izan dugu txikitatik, gurasoen eskutik gehienetan, garai batean denbora pasa egiteko beste aukerarik ez baitzegoen. Batzuek, baserri inguru batean hazitakoak izanik,  harreman zuzenagoa izan dute. Naturan izaniko hainbat bizipen aipatu dira, mendian ibiltzea, hondartza, arrantzuan, ehizan, zuhaitzetara igo, etxolak egin, mendiko kirolak…. Eta horiek aipatzean jabetu ere egin gara belaunaldi berriek duten gabeziaren tamainaz. Gehienontzat bertan jarduteko eremu izan da natura.

 Ordea, hura ezagutzeko parada edo aukera gutxi batzuek izan dute, alegia, landareen izenak, naturaren prozesuak eta halakoetan hutsuneak izan bititugu askotxok, batik bat haurtzaroan kalean bizi izan garenok. Natura ezagutzea hura maitatzea dela azpimarratu da eta horretan gaur egungo umeek gabezi handia dutela ere esan da. Aipatu ere, batek aipatu du naturarekiko harreman materiala nagusitu dela gure kulturan. Natura objektutzat hartuta eta guretzako etekina besterik ez gogoan, hura ustiatzeko erabili izan dugu. Izadia bizirik iraungo bada, aldiz, harreman hori aldatu beharra dago. Harekiko harreman ispirituala izateko premia aipatu da, hainbat tokitako indioek dutena bezalakoa . Puntu honetan batzuk ezkorrago, gizakia inoiz ikasten ez den izakia delako usterik, bestetzuk, aldiz, baikorrago agertu gara, egungo zientzia eta teknologiaren izaera ustiatzailea aldatuz lortu daitekeelakoan. Azken hausnarketa gisa hauxe: “Preziatua den hura galtzen dugunean soilik ohartzen gara haren garrantziaz”

 Narurarekin kontaktuan izatearen onurei dagokienez adostasun nahikoa egon da. Hiriko bizimodu azkar itogarriak sortzen digun nahigabea arintzeko gogoz harengana jotzen dugu askok  bakearen eta soseguaren xerka. Ingurune natural batean gaudenean, haren parte baikara, harekin konexio bat bezala sortzen zaigula aipatu da. Emozio bereziak eta positiboak izaten ditugu mendi gailur batera igondakoan, itsasoan, basamortuan eta abarretan.


2020(e)ko abenduaren 6(a), igandea

72. saioa

Saio ederra izan dugu gaur ere! Luis ibili da moderatzaile lanean, eta primeran aritu da. 

Hiru lagun berri izan ditugu gaurko saioan:  Argentinako Tres Arroyoseko Alfredo, AEBetan bizi den Aitzol donostiarra, eta Rafa,  Kaseda herriko naparra .

Hasieran lagun berrien aurkezpenak entzun ditugu eta jarraian gaian sartu gara.

Hauek izan dira girotzeko galderak:

1.Euskararen eguna ospatu zenuen? Nola?

2. Atzo Euskaraldia bukatu zen. Zeintzuk izan dira ondorioak   zure ustez?

3. Jalgi Hadi Mundura taldeko mintzodromoa antolatu nahi dugu;  proposatu gaiak.

Lehenengo galderari talde handian erantzun diogu eta beste biei talde txikietan. Ondoren, denon artean komentatu dugu taldeetan esandakoa. 

Bi ordutara iritsi gara gaur ere, eta lagun batzuk arinago joan zaizkigun arren, giro atseginean luzatu da gaurko saioa ere. 

Azkenik Durango azoka ere aipatu dugu. 

Berba egiteaz ez gara nekatzen, euskaraz bizi nahi dugulako! 

Gurekin euskaraz gozatzera etorri nahi?? Etor hadi lagun!!

 Argazkiak: Valeria

2020(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

70. saioa


Gaur Jalgi Hadi Mundura taldea 70.saiora iritsi da eta 13 lagun egon gara sortutako ARIGUNEAN euskaraz gozatzen!! Lagun berriak iritsi zaizkigu Alacantetik, irakasle bat eta hiru ikasle, oso jatorrak dena
k. Beti bezala giro atsegin eta lagunkoian aritu gara, Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa, Europa eta Hego Amerika elkarrekin; hau da, Euskal Herria eta Diaspora Euskaraldian euskaraz!

Hamahiru lagun izanez, talde txikiak egitea erabaki dugu, denok berba egiteko aukera izateko. Lau talde osatuta gai anitzak izan ditugu, esate baterako: casteilers, mendiak, txangoak, euskararekiko harremana, besteak beste.

Bi orduko saioan, lau aldiz aldatu gara taldez, eta lagun ezberdinekin egoteko aukera izan dugu. Ahobizi eta belarriprest ibili gara, euskara maite dugulako eta euskaraz bizi nahi dugulako. Oso esperientzia polita izan da gaur bizi izan duguna ere!




Eskerrik asko guztioi eta ongi etorriak lagun berriak!!

2020(e)ko azaroaren 29(a), igandea

Zarrakazteluko mintzodromoa

 

Vale argazkilaria

Zarrakazteluko 
mintzodroma 2020! 



Bistan zegoen aurtengoa ez zela mintzodromo arrunta izango birtuala zelako. Hasieran espero  baino arazo tekniko gehiago izan ditugu baina laster buelta eman diogu eta euskaraz gozatu dugu.  

Bertakook edo herriarekin lotura dutenak nagusi izan gara baina mundu osoan zehar dauden euskaldun batzuk izan ditugu. Luxuzko gonbidatuak. 

Osatu den taldea ederra izan da. Taldeka aritu gara elkarrizketak biziagoak eta sakonagoak izateko. Euskara, Lekuak eta Euskaraldia izan ditugu mintzagai. 


Pozik bukatu dugu eta ea hurrengoa aurrez aurrekoa den , nahiz eta  atzerriarekin konexioren bat izan! 


Zoragarria izan da!





Egilea:  Raul Zarrakaztelu

Argazkiak: Valeria La Pampa

2020(e)ko azaroaren 22(a), igandea

68. Saioa: Euskaraldia 2

EUSKARALDIA: bizipenak eta gogoetak


14 pertsonak hartu dugu parte saio honetan

JHM taldekideon topaketa honen bezperan hasi da 2020ko Euskaraldia, eta honen inguruan izandako bizipenak eta gogoetak azalduko ditugu hemen, txapak paparrean izanik.

Euskal Herriko herri eta hiri askotan hainbat ospakizun burutuko  dira egun hauetan, eta horietako batzuk aipatu ditugu. Bestalde gutako bakoitzak ze rol, ahobizi edo belarriprest, izango duen komentatu dugu, horretarako bakoitzak izan ditzakeen arrazoiak emanez.  Egia esan taldekide gehienok ahalegintzen gara euskaraz egiten aukera dugun guztietan. Baina argi gelditu da  diasporan bizi direnek askoz aukera gutxiago dituztela horretarako, eta sarritan euskara norekin egin bilatzen ari direla: bide lagunekin, inguruko euskaldunen batekin, sare sozialen bidez …

Taldekide bik kontatu dituzten esperientziak interesgarriak dira oso. Diasporan  bizi den batek kontatu du han gure hizkuntza ezezaguna denez, euskaraz agurrak eta hitz batzuk irakasten ahalegintzen dela jende ezagunei, horretarako hiztegitxo bat ere osatu eta eskaintzen dielarik. Ahalegin hau benetan ere txalogarria da eta lurralde horretan euskararen mezulari lana egiten ari da euskaltzale hau.

Beste taldekide batek kontatu digu psikologo  batengana joan beharra izan zuela eta hasieran gazteleraz egin zutela, baina konturatu zenean euskaraz ulertzen zuela zera esan ziola: nik euskaraz hobeto azaltzen ditut nire kontuak eta sentimenduak, eta horrela egin nahi dut; zuk egin dezakezu gazteleraz. Ba, hori ele-biko elkarrizketa izango litzateke, batek euskaraz eta besteak erdaraz.  Ba gaur egun biek egiten omen dute euskaraz. Taldekide honek lortu duena ere txalogarria benetan.

Ondoren galdera hauen inguruan taldexkaka aritu gara:

- Zer abantaila du Euskaraldiak eta txapak bistan eramateak?

- Nolako  garrantzia du BELARRIPREST izateak?

Gure taldexkan 4 partaide izan gara eta hauek izan dira gure ekarpenak:

Batek esan du bere ustez Euskal Herritik kanpo ez daukala garrantzi handirik Euskaraldiak, baina Euskal Herrian ilusioa eragiten duela ekimen honek, eta garrantzitsua dela. 

Beste batek esan du, txapak eramateari dagokionez, baliagarria dela abiapuntu bezala, jakiteko ze hizkuntza erabili.

Betalde gure kasuan BELARRIPREST eramateak garrantzi handia duela aipatu dugu, txapa hau daramanak askatasuna duelako euskaraz nahiz erdaraz egiteko, eta AHOBIZI txapa daramanari euskaraz egiten jarraitzeko eta erdarara  ez pasatzeko indarra ematen diolako, badakielako besteak ulertzen duela euskaraz eta hizkuntza horretan entzutea nahi duela.




2020(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

66. Saioa

8. ANI: Galdakaori buruzko gainbegiratua

Galdakao herria Bizkaian (Euskal Herrian) dago, Bilbotik 11 bat km.ra, eta 30.000 biztanle inguru ditu.

https://www.google.es/maps/@43.2264873,-2.8477381,15z

Maps webgune honetan ikusi daitekeenez, Gurutzea da herriaren erdigunea. Bilbotik hurbilen Aperribai auzoa dago, eta urrutien Gumuzio edo Erletxeta (Zornatza-Amorebieta bidean)  eta Usansolo (Arratiara bidean). 

Usansolotarrek aspalditxotik agertu dute Galdakaotik banatu eta aparteko herria izateko asmoa. Baina orain arte hainbat traba izan dituzte Bizkaiko Aldundiaren partetik. Esan behar da 1.950 bueltan (Frankismo garaian) bat egin  zuten herriek errazago izan dutela berriz banatzea, baina Usansoloren kasuan inoiz ez da izan herria. Hala ere, badirudi une honetan errazago izango dutela asmo hori lortzea Aldundia, Galdakaoko udala eta Usonsolorren artean (zinegotzi bi ere badituzte) egon daitekeen akordioari esker.

Galdakao erdiguneari dagokionez, kale nagusia deritzon Juan Bautista Uriarte Pazakoetxetik Udaletxera doa, eta inguru horretako argazki batzuk erakutsi eta komentatuko ditut.

 Argazki honetan Plazakoetxe eta Tximilarreko etxeak agertzen dira, XIX. mendearen amaieran Galdakaon sortu zen Explosivos Rio Tinto enpresak eraikitakoak: ikusi daitekeenez behealdeko etxeak, handiagoak eta dotoreagoak, enpresaburuentzat eraikiak izan ziren, eta muino-gainean (zuhaitzen goialdean) eraikitakoak langile arruntentzat.

Hasierako Galdakaon  XX. mendearen erdialderantza hasi zen populazioa handitzen, eta hain zuzen ere Juan Bautista Uriarte kalearen inguruan, bereziki kale honen amaiera inguruan dagoen udaletxe bueltan hasita.

Hau da udaletxearen eraikin nagusia, nahiz-eta gaur egun udalak badituen bulegoak kultur etxean ere eta beste toki batzuetan, herrian zehar.



 Udaletxe hau aipatutako kale nagusiaren amaiera aldean aurkitzen da eta kaletik gorantz joanda, muino baten gainean, Santa Maria eliza.

 Eta elizaren aurrez aurre eta beherantz egiten duen landari Ardanza parkea deritzo, zuhaitzez eta belar finez hornitutakoa berau, maps webgunean berdez agertzen den ingurunea, hain zuzen ere.

Udaletxearen albo batera kotxeen aparkalekua dago eta bere ondoan Euskaraldiaren salmenta eta informazio bulegoa, Esan udal bulegoen  alboan. Azpimarratzekoa da aurten bulego eder hori izateaz aparte dinamizatzailea ere baduela Galdakaoko Euskaraldiak.

  Udaletxearen aurrez aurre eta Gurutze plazan dago Galdakaoko lehen eskola ere, Gandasegi. Gaur egun hainbat eskola eta ikastola bat ere badaude Galdakaon, eta eskola hau haurtzaindegirako erabiltzen da. Bestalde frontoi berri zarratua ere ikus dezakegu Gandasegi eskolaren ondoan. Orain dela urte batzuk arte frontis bezala etxe baten horma eta ezker pareta aire librean zeukan frontoia zegoen toki berean.

 Azkenik aipatzekoak dira baita ere herrian zehar agertzen diren hainbat eskultura, horietako asko herri honekin zerikusi zuzena dutenak. Webgune honetan ikusi daitezke, azalpen eta guzti.

https://www.galdakao.eus/eskulturak

Baina bereziki zeresan ugari eman digun emakume esne saltzailearena aipatu nahi nuke.


   Garai batetan ohikoa izaten zen  baserrietatik esnea astoan eramatea herri-guneetara eta etxez etxe saltzea. Lan hori gehienbat emakumeek egiten zuten, eta ez beti astoez baliatuz, baizik eta kantinak eskuetan, lepoan edo buru gainean eramanez.

Horren harira komentatu dugu baita ere emakumeek garai baten egiten zuten asto beharra edo lana. Eta esaera bi ere gogoratu ditu Andonik:

“Asto lanak egin” eta “Astoa izan eta mando bizi”

Beste adibide bat bezala komentatu dugu baita ere Santurtziko arrantzaleen emazteek etxez etxe arraina saltzen ibiltzearena, arrainez kargatutako otzarak buru gainean zituztela. Eta Andonik berak ipini gaitu ondorengo abestia kantatzen:

“Desde Santurce a Bilbao ….

  

2020(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

65. saioa

6 . Luis:     UNDABASO                                                             Undabaso baserria

ddddd                                                                             Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean dago kokaturik UNDABASO parajea, Ibarruriko Unda auzonean, Muxika udalerrian, Bizkaian. Ibarrurik, Gorozika eta Ugarterekin Muxika herria sortzeko bat egin aurretik, bere udala zeukan.


UNDABASO egitasmoa LURGAIA FUNDAZIOA eta Undabaso baserriko jabeen  eskutik sortu zen 2008an. Pinuaren eta eukaliptoaren landaketa horrenbeste zabalduta dagoen eremuan, jabe hauek erabaki zuten bertoko zuhaitzez inguratuta nahi zutela bizi. Hau dela eta, LURGAIA FUNDAZIOarekin sinatu zuten lehen zaintza-akordioa 2008an. Hektarea gutxi batzuk zaintzen hastetik 130 hektarea baino gehiago kudeatzera heldu dira dagoeneko eta baso hau gero eta handiagoa egitea da helburua.

Basoa esaten denean ez da pentsatu behar zuhaitzetaz hitz egiten dela bakarrik, ez. Basoa esaten denean bertoko zuhaitz eta zuhaixkaz gain, horrek sortzen duen biodibertsitateaz ere berba egiten da. Basoak esan nahi du gerizpea, berotasuna, babesa, janaria…Baina baso baten dagoen uraren kudeaketa eta zuhaitz mota baten landaketa ez dira berdinak. Eukalipto landaketek lurra lehortzen dutela argi eta garbi oinarritu da ikerketetan eta bertan aurkituko dugun biodibertsitatea oso urria da.

“BASOA” da ondoko argazkian gertatu dena gertatu ez dadin kudeatzea gure lurrak. Gaur egun, pinua jasatzen ari den izurritea dela eta, pinudiak eperditik botatzen ari gara jo eta ke eta arlo handiak ikusten dira biluzik gure mendietan. Ondorio batzuk ditu honek eta euretariko bat da haizeak jotzen duenean ez daukala “ostoporik” eta hartzen duen abiadura itzela izan daiteke. Ziurrenez ikusiko ditugu honelako triskantza gehiago epe laburrean. Espezie bakarreko landaketak eta basoak ez daukate zerikusirik. 


                                                                                                                                                                             Undabaso ondoan ateratako argazkia orain                                                                                             dela aste bi inguru

                Zer da LURGAIA FUNDAZIOA?

2002-tik bertoko basoen berreskuratzean, kontserbazioan, Natura zabalkuntzan eta Natura-Ondarearen kudeaketa sustatzea du helburu: Espezieak, habitatak, lotutako prozesu ekologikoak eta paisaia.

Gaur egun 450 hektarea baino gehiago kudeatzen ditu “kustodia” akordioaren bidez (dohaintza edota erabiltzeko utzita) Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo. 150000 zuhaitz eta zuhaizka baino gehiago landatu dituzte, 35 espezietakoak, gehien bat bolondresen laguntzaz.


 2020ko urriaren 24an eta 25ean ia 500 zuhaitz landatu genituen. Baina horrez gain, anfibioentzat potxingoak ere egokitu genituen. Pinudiak ateratzeko egiten diren bideak, goitik behera direnean eta euria egiten duenean, berehala eta biadura handian heltzen da ura ibaira, errekara edo errekastora. Eta abiadura horrekin lurraren onura ere badarama erosioaren ondorioz. Zeharkan egindako bideak erabili genituen potxingoak egokitzeko anfibioentzat, narraztientzat, intsektoentzat,… Kate biribil bat sortzen da basoan. Ura bizitza da eta beheko argazkian ikusten diren Baso-igel gorriaren arrautzetatik gehienak ez dira iritsiko igel helduak izatera. Baina bidean izango dira hegaztiren baten elikagai. Hegazti hoietarikoren bat azeri edo beste mamiferoren baten elikagai izan daiteke. Gertatzen dena da aipatutako kate horren begikateren bat apurtzen badugu kate horrek nonbait ez daukala jarraipenik.


Anfibioentzat potxingo egokia sortzen pinuak ateratzeko erabilitako bidean






 Eta hona hemen berehala emaitzak: Baso-igel gorriaren arrautzak                                                                          








Egun bikaina izan zen, pozik egindakoaz. Jatorri ezberdineko pertsonak, hurbilekoak zein urrunekoak, baina helburu berdinarekin. Basatzan zein sasi artean pozik!

Amaitzeko, “ORTUTIK ORTURA”ren eskutik otordu bikaina izan genuen. Baina aurretik hitzaldi labur bezainbesteko interesgarria eman ziguten. Kilometro zero eta biribilean oinarritutako lan taldeak nola egiten duen lan hurbileko ekoizleekin jakinerazi ziguten

 


EGUN ZORAGARRIA!

https://lurgaia.org/eu/undabaso/

http://lurgaia.blogspot.com/


Badakit ez dudala ezagutuko UNDABASO baso heldua, oraindino gure basoa oso gaztea baita baina bien bitartean batzuk prest gaude zaintzeko, jagoteko.





Bideo gehiago ikusi nahi izanez gero klikatu beheko esteketan:


7. Andrea

Montevideoko Ranbla 

Hiribide edo etorbide agertzen da hiztegian "rambla" hitza bilatzen dugunean. Argentinan eta Uruguain rambla hitzak zera esan nahi du: "Itsas, ibai edo laku baten ondotik doan bidea". Katalunian eta Espainko beste lekuetan, berriz, "kale zabala, zuhaitzekin, normalean hirigune erdiko kale nagusietariko bat".

Hiri bakoitzak leku esanguratsuak baditu eta ranbla da Montevideoko lekurik esanguratsuenetako bat. 30 kilometro ditu pasealeku honek eta munduko ranblarik luzeena da. Gune eta bazter asko sortzen dira ranblatik ibiltzean, monumentuak, artelanak, gune berdeak, hondartzak, klubak, jatetxeak, besteak beste. Jarraian ranblaren  gune berezi batzuk ikusiko ditugu, Alde Zaharretik ekialderantz.

Sarandi harri-lubeta

Arrantzaleen lekurik kuttunena da. Handik itsasontziak ikus daitezke portura sartzen direnean; gainera, badia eta Montevideoko Cerro-ren bista ederra dago.
Sarandi harri-lubeta kalearen luzapena da, kale hau Ciudadela-ren atean hasten da eta itsasorantz zabaltzen da.
Harri-lubetatik hurbil dagoen auzoari Guruyú deitzen diote. Alde horretan, garai kolonialeko esklabu afrikarren lehenengo ospakizunak izan ziren. Gaur egun oso ohikoa da danborrak entzutea. Izkin batean Buenos Aires eta Maciel kaleak gurutzatzen diren lekuan, tabernarik zaharrenak bizirauten du, El Hacha izenekoa, XVIII mendekoa.
Hego ranbla

XX. mendeko lehenengo hamarkadetan Montevideoko kostaldeko ranbla egiteko obrak hasi ziren. Guztira hogei bat kilometro dira. Sarandi harri-lubetatik Carrasco errekaraino.
Udaletxeak izan zuen ranbla egiteko ardura eta helburuak hauek izan ziren: hiriaren itsasoaren muga finkatzea eta hirigunetik urrun zeuden auzoetara(Pocitos, Malvín eta Carrasco)   joateko modu errazago bat sortzea, gainera autoen kopurua geroz eta  handiagoa baitzen errepide berriak ere behar izaten ziren. Garai hartako batllista proiektuak estatu moderno bat sortu nahi izan zuen, hiria edertu, turismoa sustatu eta biztanleei gune publiko eta irekia ematea, langileei batez ere, aisialdiaz gozatzeko.
Hego ranblaren eraikuntza Uruguaiko historiaren une berezi batean ailegatu zen, aldi berean eraikin oso garrantzitsuak egiten ari baitziren: Casino Carrasco Hotela (1921), Salvo Jauregia (1922), Legislativo Jauregia (1925), Clínicas Ospitalea (1929), Municipal Jauregia (1930) edo Centenario Futbol zelaia (1930). Dena une berean egin zen eta esku-dirutan ordainduta.
1912. urtean "Plano Regulador de la Ciudad de Montevideo" delakoaren bidez, Hego ranbla eraikitzeko proposamena onartu zen. Baina proiektua hamar urte beranduago heldu zen Juan P. Fabini (1876-1962) ingeniariaren eskutik. Bere proiektuak Sarandí kalearen kai muturretik Urbano parkeraino (gaur egungo Rodó Parkea,), Ciudad Vieja, Barrio Sur eta Palermo auzoak inguratzen ditu. Bajo, auzo pobrea eta burdela, erradikatu nahi izan zituen eta auzoak hobeto komunikatzeko kaleak ere proposatu zituen.
Proiektua onartuta, 1923. urtean hasi ziren obrak baina ekaitz bortitz batek lanak hondatu ostean 1925ean hasi ziren berriro eta behin betiko proiektua onartu zen.
Zenbakiak faraonikoak izan ziren. 
Hego ranblaren neurriak hauek izan ziren:
                                                                             4.ooo metro luzera
                                                                            50 metro zabalera
Eraikuntza-lanak    
70 mila metro kubiko hormigoi
24 mila dragatze-lan
Betetzeko materiala    800 mila metro karratu hare
                                        500 mila lur
                                        180 mila zoladura
Ranblako kaleen azalera - Centenario Futbol zelaiaren azalera (105 x 68 metro) sei aldiz.
Bi milloi eta 400 mila jornala behar ziren.
929 lursail desjabetu ziren.
Obrak 14.500.000 peso balio izan zuen.
Kaleak egiteko bertako granito gorri harria erabili zuten, lau terraza-begiratoki ditu, Rio de la Platan zabaltzen direnak
Hego ranbla 1935eko abenduaren 30ean inauguratu zen ofizialki, baina behin betiko plana 1947an osatu zen.
Beste antzinako proiektu handiak bezala, ez zuten bukatu. Barandarik ez zioten jarri eta hura ezartzeko ziren zuloak ikusten dira granitozko harrietan. Iparraldeko lorategiak ere ez zituzten bukatu.


Punta Carretas-eko itsasargia

Punta Brava bezala ezaguna den gunea eta Golf klubaren aurrean  itsasargi hau dago kokatua. Goiko alderaino igo daiteke eta ikuspegi paregabea begiztatzea posible da. Hortik hurbil arrnatzaleen etxeak daude, bertan itsasoko produktu freskoak saltzen dira.
Puertito del Buceo

Kirol-nautikoak egiten dira leku honetan. Yacht kluba arraun jarduera  eta paseatzeko txango askoren abiapuntu da. Montevideoko Skate parkea dago, jatetxeak eta arraina saltzeko dendak ere. Paisaia ederrengatik arkitekto famatu askok luxu handiko dorreak eraiki zituzten.
Virgilio plaza


De los Ingleses
hondartzaren ondoan Punta Gorda auzoaren sakanak daude. Etxe ederrak ikus daitezke inguruan. Armadaren plazatik Montevideoko kostaldeko bista ederra dago. Carlos Gardel, abeslari uruguaitarraren etxe bat han dago. Adindu ahala, bertan bizitzekoa zen abeslaria, baina bere heriotz goiztiarra dela eta, ezin bete izan zuen gogo hori.






Montevideoko ranblatik paseo bat emateko:


Recorriendo la Rambla de Montevideo. Chochi. (2019,11,02). Berreskuratuta https://www.youtube.com/watch?v=nEcphsIbKzI&feature=emb_rel_end 




Video aéreo de las ramblas del sur-oeste de Montevideo, Uruguay desde lo alto. Stonek, D. (2015,09,20). Berreskuratuta https://www.youtube.com/watch?v=hNMGy18BkvQ