2020(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

65. saioa

6 . Luis:     UNDABASO                                                             Undabaso baserria

ddddd                                                                             Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean dago kokaturik UNDABASO parajea, Ibarruriko Unda auzonean, Muxika udalerrian, Bizkaian. Ibarrurik, Gorozika eta Ugarterekin Muxika herria sortzeko bat egin aurretik, bere udala zeukan.


UNDABASO egitasmoa LURGAIA FUNDAZIOA eta Undabaso baserriko jabeen  eskutik sortu zen 2008an. Pinuaren eta eukaliptoaren landaketa horrenbeste zabalduta dagoen eremuan, jabe hauek erabaki zuten bertoko zuhaitzez inguratuta nahi zutela bizi. Hau dela eta, LURGAIA FUNDAZIOarekin sinatu zuten lehen zaintza-akordioa 2008an. Hektarea gutxi batzuk zaintzen hastetik 130 hektarea baino gehiago kudeatzera heldu dira dagoeneko eta baso hau gero eta handiagoa egitea da helburua.

Basoa esaten denean ez da pentsatu behar zuhaitzetaz hitz egiten dela bakarrik, ez. Basoa esaten denean bertoko zuhaitz eta zuhaixkaz gain, horrek sortzen duen biodibertsitateaz ere berba egiten da. Basoak esan nahi du gerizpea, berotasuna, babesa, janaria…Baina baso baten dagoen uraren kudeaketa eta zuhaitz mota baten landaketa ez dira berdinak. Eukalipto landaketek lurra lehortzen dutela argi eta garbi oinarritu da ikerketetan eta bertan aurkituko dugun biodibertsitatea oso urria da.

“BASOA” da ondoko argazkian gertatu dena gertatu ez dadin kudeatzea gure lurrak. Gaur egun, pinua jasatzen ari den izurritea dela eta, pinudiak eperditik botatzen ari gara jo eta ke eta arlo handiak ikusten dira biluzik gure mendietan. Ondorio batzuk ditu honek eta euretariko bat da haizeak jotzen duenean ez daukala “ostoporik” eta hartzen duen abiadura itzela izan daiteke. Ziurrenez ikusiko ditugu honelako triskantza gehiago epe laburrean. Espezie bakarreko landaketak eta basoak ez daukate zerikusirik. 


                                                                                                                                                                             Undabaso ondoan ateratako argazkia orain                                                                                             dela aste bi inguru

                Zer da LURGAIA FUNDAZIOA?

2002-tik bertoko basoen berreskuratzean, kontserbazioan, Natura zabalkuntzan eta Natura-Ondarearen kudeaketa sustatzea du helburu: Espezieak, habitatak, lotutako prozesu ekologikoak eta paisaia.

Gaur egun 450 hektarea baino gehiago kudeatzen ditu “kustodia” akordioaren bidez (dohaintza edota erabiltzeko utzita) Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo. 150000 zuhaitz eta zuhaizka baino gehiago landatu dituzte, 35 espezietakoak, gehien bat bolondresen laguntzaz.


 2020ko urriaren 24an eta 25ean ia 500 zuhaitz landatu genituen. Baina horrez gain, anfibioentzat potxingoak ere egokitu genituen. Pinudiak ateratzeko egiten diren bideak, goitik behera direnean eta euria egiten duenean, berehala eta biadura handian heltzen da ura ibaira, errekara edo errekastora. Eta abiadura horrekin lurraren onura ere badarama erosioaren ondorioz. Zeharkan egindako bideak erabili genituen potxingoak egokitzeko anfibioentzat, narraztientzat, intsektoentzat,… Kate biribil bat sortzen da basoan. Ura bizitza da eta beheko argazkian ikusten diren Baso-igel gorriaren arrautzetatik gehienak ez dira iritsiko igel helduak izatera. Baina bidean izango dira hegaztiren baten elikagai. Hegazti hoietarikoren bat azeri edo beste mamiferoren baten elikagai izan daiteke. Gertatzen dena da aipatutako kate horren begikateren bat apurtzen badugu kate horrek nonbait ez daukala jarraipenik.


Anfibioentzat potxingo egokia sortzen pinuak ateratzeko erabilitako bidean






 Eta hona hemen berehala emaitzak: Baso-igel gorriaren arrautzak                                                                          








Egun bikaina izan zen, pozik egindakoaz. Jatorri ezberdineko pertsonak, hurbilekoak zein urrunekoak, baina helburu berdinarekin. Basatzan zein sasi artean pozik!

Amaitzeko, “ORTUTIK ORTURA”ren eskutik otordu bikaina izan genuen. Baina aurretik hitzaldi labur bezainbesteko interesgarria eman ziguten. Kilometro zero eta biribilean oinarritutako lan taldeak nola egiten duen lan hurbileko ekoizleekin jakinerazi ziguten

 


EGUN ZORAGARRIA!

https://lurgaia.org/eu/undabaso/

http://lurgaia.blogspot.com/


Badakit ez dudala ezagutuko UNDABASO baso heldua, oraindino gure basoa oso gaztea baita baina bien bitartean batzuk prest gaude zaintzeko, jagoteko.





Bideo gehiago ikusi nahi izanez gero klikatu beheko esteketan:


7. Andrea

Montevideoko Ranbla 

Hiribide edo etorbide agertzen da hiztegian "rambla" hitza bilatzen dugunean. Argentinan eta Uruguain rambla hitzak zera esan nahi du: "Itsas, ibai edo laku baten ondotik doan bidea". Katalunian eta Espainko beste lekuetan, berriz, "kale zabala, zuhaitzekin, normalean hirigune erdiko kale nagusietariko bat".

Hiri bakoitzak leku esanguratsuak baditu eta ranbla da Montevideoko lekurik esanguratsuenetako bat. 30 kilometro ditu pasealeku honek eta munduko ranblarik luzeena da. Gune eta bazter asko sortzen dira ranblatik ibiltzean, monumentuak, artelanak, gune berdeak, hondartzak, klubak, jatetxeak, besteak beste. Jarraian ranblaren  gune berezi batzuk ikusiko ditugu, Alde Zaharretik ekialderantz.

Sarandi harri-lubeta

Arrantzaleen lekurik kuttunena da. Handik itsasontziak ikus daitezke portura sartzen direnean; gainera, badia eta Montevideoko Cerro-ren bista ederra dago.
Sarandi harri-lubeta kalearen luzapena da, kale hau Ciudadela-ren atean hasten da eta itsasorantz zabaltzen da.
Harri-lubetatik hurbil dagoen auzoari Guruyú deitzen diote. Alde horretan, garai kolonialeko esklabu afrikarren lehenengo ospakizunak izan ziren. Gaur egun oso ohikoa da danborrak entzutea. Izkin batean Buenos Aires eta Maciel kaleak gurutzatzen diren lekuan, tabernarik zaharrenak bizirauten du, El Hacha izenekoa, XVIII mendekoa.
Hego ranbla

XX. mendeko lehenengo hamarkadetan Montevideoko kostaldeko ranbla egiteko obrak hasi ziren. Guztira hogei bat kilometro dira. Sarandi harri-lubetatik Carrasco errekaraino.
Udaletxeak izan zuen ranbla egiteko ardura eta helburuak hauek izan ziren: hiriaren itsasoaren muga finkatzea eta hirigunetik urrun zeuden auzoetara(Pocitos, Malvín eta Carrasco)   joateko modu errazago bat sortzea, gainera autoen kopurua geroz eta  handiagoa baitzen errepide berriak ere behar izaten ziren. Garai hartako batllista proiektuak estatu moderno bat sortu nahi izan zuen, hiria edertu, turismoa sustatu eta biztanleei gune publiko eta irekia ematea, langileei batez ere, aisialdiaz gozatzeko.
Hego ranblaren eraikuntza Uruguaiko historiaren une berezi batean ailegatu zen, aldi berean eraikin oso garrantzitsuak egiten ari baitziren: Casino Carrasco Hotela (1921), Salvo Jauregia (1922), Legislativo Jauregia (1925), Clínicas Ospitalea (1929), Municipal Jauregia (1930) edo Centenario Futbol zelaia (1930). Dena une berean egin zen eta esku-dirutan ordainduta.
1912. urtean "Plano Regulador de la Ciudad de Montevideo" delakoaren bidez, Hego ranbla eraikitzeko proposamena onartu zen. Baina proiektua hamar urte beranduago heldu zen Juan P. Fabini (1876-1962) ingeniariaren eskutik. Bere proiektuak Sarandí kalearen kai muturretik Urbano parkeraino (gaur egungo Rodó Parkea,), Ciudad Vieja, Barrio Sur eta Palermo auzoak inguratzen ditu. Bajo, auzo pobrea eta burdela, erradikatu nahi izan zituen eta auzoak hobeto komunikatzeko kaleak ere proposatu zituen.
Proiektua onartuta, 1923. urtean hasi ziren obrak baina ekaitz bortitz batek lanak hondatu ostean 1925ean hasi ziren berriro eta behin betiko proiektua onartu zen.
Zenbakiak faraonikoak izan ziren. 
Hego ranblaren neurriak hauek izan ziren:
                                                                             4.ooo metro luzera
                                                                            50 metro zabalera
Eraikuntza-lanak    
70 mila metro kubiko hormigoi
24 mila dragatze-lan
Betetzeko materiala    800 mila metro karratu hare
                                        500 mila lur
                                        180 mila zoladura
Ranblako kaleen azalera - Centenario Futbol zelaiaren azalera (105 x 68 metro) sei aldiz.
Bi milloi eta 400 mila jornala behar ziren.
929 lursail desjabetu ziren.
Obrak 14.500.000 peso balio izan zuen.
Kaleak egiteko bertako granito gorri harria erabili zuten, lau terraza-begiratoki ditu, Rio de la Platan zabaltzen direnak
Hego ranbla 1935eko abenduaren 30ean inauguratu zen ofizialki, baina behin betiko plana 1947an osatu zen.
Beste antzinako proiektu handiak bezala, ez zuten bukatu. Barandarik ez zioten jarri eta hura ezartzeko ziren zuloak ikusten dira granitozko harrietan. Iparraldeko lorategiak ere ez zituzten bukatu.


Punta Carretas-eko itsasargia

Punta Brava bezala ezaguna den gunea eta Golf klubaren aurrean  itsasargi hau dago kokatua. Goiko alderaino igo daiteke eta ikuspegi paregabea begiztatzea posible da. Hortik hurbil arrnatzaleen etxeak daude, bertan itsasoko produktu freskoak saltzen dira.
Puertito del Buceo

Kirol-nautikoak egiten dira leku honetan. Yacht kluba arraun jarduera  eta paseatzeko txango askoren abiapuntu da. Montevideoko Skate parkea dago, jatetxeak eta arraina saltzeko dendak ere. Paisaia ederrengatik arkitekto famatu askok luxu handiko dorreak eraiki zituzten.
Virgilio plaza


De los Ingleses
hondartzaren ondoan Punta Gorda auzoaren sakanak daude. Etxe ederrak ikus daitezke inguruan. Armadaren plazatik Montevideoko kostaldeko bista ederra dago. Carlos Gardel, abeslari uruguaitarraren etxe bat han dago. Adindu ahala, bertan bizitzekoa zen abeslaria, baina bere heriotz goiztiarra dela eta, ezin bete izan zuen gogo hori.






Montevideoko ranblatik paseo bat emateko:


Recorriendo la Rambla de Montevideo. Chochi. (2019,11,02). Berreskuratuta https://www.youtube.com/watch?v=nEcphsIbKzI&feature=emb_rel_end 




Video aéreo de las ramblas del sur-oeste de Montevideo, Uruguay desde lo alto. Stonek, D. (2015,09,20). Berreskuratuta https://www.youtube.com/watch?v=hNMGy18BkvQ 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina