2020(e)ko irailaren 27(a), igandea

ARGI-KUTSADURA.

 Egia da, hemen, Euskal Herrian, astronomia elkarte asko ez daudela. Honetarako arrazoi nagusi bi begitantzen dira; alde batetik, gure inguruneak jasaten duen eguraldi aldakorra, eta bestetik, ingurune populatu eta garatu honetan dagoen izugarrizko argi-kutsadura. Eguraldiarena ezin da saihestu, baina argi-kutsadurarena beste kontu bat da.

 Hiriguneak, industria poligonoak eta saltoki guneak; eta errepideak argitzeko erabiltzen den argiteriak dira kutsatzen honen sorburuak. Egoera hau aldagarria da? Argitze-sistema eraginkorragoak erabil daitezke. Esate baterako, kaleko argien oinak hain luzeak ez dira zertan izan behar. Argitu behar duten esparrua gero eta urrutiago egon, argi horrek intentsitate gehiago beharko du, gehiago kontsumitzen da eta espaziorantz gehiago islatzen da. Ez da gauza berdina 10 metro edo 5 metrotako altuera batetik ingurunea argitu behar izatea; gainera lurrerantza bakarrik argiztatzen duten argiak soilik erabili beharko lirateke. Badira, baita, beharrezkoak ez diren argiak gune ezberdinak iragartzeko erabiltzen diren argi publizitarioak, erabat kentzen ez badira ere, ordu txikietan itzalita egon ahal direnak, gauza berdina esan daiteke, herri barruan ez dauden parkeen argiteriaren inguruan. Beste kontu bat argiterian erabiltzen den argiaren izaeran dago; argia zenbat eta zuriagoa izan, energia gehiago du eta indar gehiagorekin islatzen da. Astronomiaren ikuspuntutik, argi gorristak egokiagoak dira, espektroan indar gutxien dituztenak direlako. Gaur egun, udal askok jartzen dituzten LED zurizko argiak ez dira egokienak. Politikoak dira guzti hau arautu behar dutenak, baina ez dirudi arazo hau euren lehentasunen artean dagoenik, alde batetik ez duelako izaera ekonomikorik, eta bestetik, presio-taldeen eragina jasan beharko luketelako (enpresak, jendea, …).

 Argi gehiegi dagoenean, gure ziklo zirkadianoa aldatu egiten da, esna-aldia eta lo-aldiak ez ditugulako mantentzen, orduan gure hormonen eragina aldatu egiten da; melatonina kortisola, serotonina eta dopamina jokoan sartzen dira. Horien ondorioz, gure sistema inmunitarioria, memoria eta jokaerak aldatu egiten dira.

 Gehiegizko argi kutsadura honek ez dio gizakiari bakarrik eragiten, inguru horietan bizi diren beste espeziei baita. Adibidez, dortoken kasuan, hauek hondartzatan jaioten dira, eta itsasoko ilargi betearen distira aprobetxatzen dute, zein norabidean joan behar diren jakiteko; inguruan argi indartsuagoren bat badago, noraezean geratzen dira, hil egiten direlarik. Hegaztiak, euren migrazioetan, euren bideari utzi egiten dioten eta argi distiratsuen inguruan  biraka hasten dira, beste kasu batzuetan, eraikinekin talka egiten dute. Intsektuek ere, argi urdin eta ubelak ikusten dituzte, gehien bat; guk argi zuria (urdin ugaria duena) igortzen dugunez, argi hauen inguruan ibilten dira. Animalia guztiek  badaukate euren erritmo biologikoa, batzuk argipean bizi dira, beste batzuk gautarrak dira. Gizakiok argiak pizten ditugunean, animali askoren erritmoa aldatzen dugu , nekatu eta orientazioa galdu egiten dute, saguzarrak, esate baterako.  Animalien ekintza asko argipeko ordu kopuruagatik baldintzatuta daude, hazkuntza, ugalketa eta migrazioak, esaterako; euren inguruan etengabeko argitasuna sortzen badugu, animali horiek ez dira inoiz garatuko.

 Gizateriaren garapenak onura asko ekarri du, milaka, milioika estimuluz goza genezake gure inguruan.  Gizakia zeru garbia begiratzeri utzi egin dio, jokaera antropozentriko bat hartuz, espazioan gertatzen diren ikuskizunak ahaztuz.


Euskal Herriko argi-kutsadura. Zuri eta gorriz argitsuenak, urdin ilunez, kutsadura gutxien duten eremuak.


 

 Oier Zorrontza.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

 

 




 

 

 

 

 



 

 


 


 

 

 

 



 

 

2020(e)ko irailaren 26(a), larunbata

ESKUALDUNAK ETA LEHEN MUNDU BIRA

Sevillako Gorka Fernandez eskualdunak erakutsi nahi izan digu beste behin ere eskualdunak historian ere nonahi egon garela eta noranahi joan garela, motiboak motibo eta itsasoan barneratu izan gara bide berriak urratzeko, igerian bazen ere, eta beharbada ez gara izan onenak, ezta heroiak ere, eta batzuetan ere gaizkileak izan gara: 

https://www.youtube.com/watch?v=7Cn5x6fPw98

Ez galdetu inoiz zer galdu genuen negar egin genuenean, malko haiei esker orain itsasoa gara, on eta txar, bi-biak ditut nik ere barnean, eta Gorkak klase magistral bat eman zigun, jakinarazteko izan garelako garela eta garelako izango direla, eta ni negarrez nago kanpoan ari duelarik. Bihotz hau hautsi zitzaidan tren-geltoki batean utzi ninduelarik ene maite kuttunak, eta horregatik nahiago ditut itsasontzi-bidaiak, maite izan dut Gorkaren itsasoko abentura historiko haietaz jabetzea. 

Nondik atera ote zen Victoria ontzia 1517an  ez zitzaidan argi gelditu, Sevilla ala Sanlucar? Victoria ontziak munduari bira osoa eman zion Carlos I. aren garaian eta barnean 247 marinel zeramatzan. Horietatik 48k bakarrik eman zuten bira osoa. Eta horietatik 9 gipuzkoar izan ziren, bat Irungoa Joanes de Irun Iranzo; 23 bizkaitar; 3 nafar; eta iparraldeko bakarra, Leon de Ezpeleta eskribaua. 

Patagoniara ailegatu zirelarik, hango biztanleek oso oin handiak zituztela iruditu zitzaien, eta horregatik lurraldeari "tierra de patagones o de pies enormes". 



Victoria ontzi hartan Magallanes diruzaina zen, Elkano kontramaisua, eta matxinada bat egon zela esan zigun Gorkak San Julianen. Magallanes-ek badu munduan toki bat, baina ez nekiena zen Ozeano Barean badela Elkano izeneko irla bat. 

Klase magistralaren ondoren, eztabaidarako eta solasaldirako tartea izan genuen, eta galdera batzuk bota zizkigun gure maisu Gorkak guri, zuek irakurleok ere erantzun dezakezuenak: 

- Zein da egin duzun bidaia luzeena? 

- Bi hilabetetan zein elikadura berdin-berdina jango zenuke etengabe, besterik jan gabe? 

- Zer eramango zenuke irla batera? 

- Aukeratu pertsona bat bidaia luze bat egiteko.

Nik erantzun nituen galderok. Orain zure txanda da... 

ASTEBURU ON! 

https://www.youtube.com/watch?v=AriGyGQh3jY

ERDIMINEZ

Erdiminez nago

baita erdi pozez ere

beharbada gehiago dut minetik

pozetik baino

baina batez ere erditzeko gogoz nago

aspaldian. 

Bihozminez nagoelako agian 

ez dut indarrik ez gogorik

maiteminez egoteko, 

maitatzeko gogoz alegia. 

Oroiminez nagoelako apika

atzera begira nago eta

azken hamarkadan

pare bat nobiyo izan ditut

bata berekoia, 

bestea koldarra

eta ni, berriz, ikaragarri herabetia

eta beldurtia. 

Bihozminez utzi ninduen 

ikaragarri maite ninduelarik, 

eta geroztik ezin aurrera egin bakarrik. 

Erdi pozik egon naiz batean

eta bestean erabat pozik Zilarrezko Itsasoan 

nahiz Montevideon. 

Erdi minez edo erditzeko gogoz nago

haur bat munduratzeko, gurea

baina erdi pozez ere banago

beharbada minetik gehiago 

gogotik baino.

Baina batez ere zorioneko naiz

bizi izan dudan guztiagatik, 

minez eta pozez, 

baina biziminez

bizitzeko gogoz alegia. (Ainara Maia Urroz)

zuei eskerrak! 

2020(e)ko irailaren 25(a), ostirala

44.Saioa 2020ko Abuztuak 29an

SUKALDARITZA 

Euskal Herrian sukaldaritza tradizio handikoa da.  Gure etxeetan amamek, amek....beti sukaldari eta trasmisore onak izan dira . Gure inguruan beti horrela izan  da. Gaur egun ere sarritan entzuten da nola semeak eta bilobak amamengandik ikasten dituzten haien gustuko janariak. 

 Txoko edo/ta elkarte gastronomikoetan ohitura handia dago lagunarteko bazkariak egitea.

Gazteen artean gaur egun ostera, lana eta denbora faltaren eraginez,  gauzak aldatzen ari dira. Azkar prestatzeko janariak eta berehala sukaldatzekoak aukeran nahiago dituzte. 

Hurbileko jakiak edo elikagaiak erostearen garrantzia azpimarratu da bai ingurumena eta baserritar  ekoizleak ere babesteko.

Badaude lagun batzuk, bizitzan behar izanik ez dutelako izan edo, ezer gutxi dakitenik sukaldaritzari buruz... etxean ama ,arreba, emaztea.....beti izan dutelako.  Beste batzuk ostera, harro eta pozik . egoten dira lagunei erakusteko nola prestatu gauzak.

Solasaldi  ederra egin dugu.

Luisek Izaro irlatik "Eup"ada bat egin digu. ( lanean egon baita)

Solasaldian egon ez diran beste bi partaidek bidalitako errezetak ere gehitu dira:

Errezeten bilduma

1- Meloi entsalada

2- Pizza

3- Faina

4 - Guakamole

5 - Zapatillo beteak

6 - Patata tortilla

7 - Behi buztana saltsan

8 - Mermilua/Irasagar

9 - Mendazko Izozkia

10 - Euskal pastela

                                                      ON EGIN  !!!


    Errezetak laster Sukaldaritza (2)


           


2020(e)ko irailaren 15(a), asteartea

Abizenen solasa


 Badirudi abizenen gaia ere zeresana ematen duela. Bere etimologia, belaunaldiz belaunaldi izan dituzten aldaketak eta honen arrazoiak, grafia, ordena, ...

 Abizena nor sortzen den garrantzi handia du, bere grafia ezartzerakoan. Etchegaray abizena Behe Nafarroan sortzen bada, iparraldeko grafia eramango du. Etimologikoki, abizen honen kasuan,  gain baten dagoen etxetik eratorten dela ondorioztatu da. Etchenike, aldiz "Etxe txikia" izango litzateke.

 Ikusten denez, abizen asko natutaren elementuekin zerikusia dute: esate baterako, Sagastibeltza sagarrondoak dauden leku ilun batetik erator daiteke; era berean; Arribillaga harri biribilak dauden lekutik letorke. Ezpeleta abizena, ezpelak ugariak diren tokitik erator daiteke; Sarasua, Saratsua gaztelerazko Salcedoren parekoa izan daiteke. Altabe abizenak haltzadietatik edo artadietatik eratorrita izan daiteke, Artabe bezala.

 Gaztelerazko abizen patronimikoak (-Z amaitzen direnak) euskal jatorria izan dezakete. Badirudi honen jatorria,euskeran dagoela, hau da,  gauza ezberdinak zerez dauden adierazteko -Z atzizkia jartzen dela, (egurrrez, burdinez, ...) eta ezaugarri hau erabili zela, gurasoen esentzia nori pasatzen zitzaion adierazteko. Hortik letorkete Fernandez, Gonzalez, Jimenez eta antzerakoak. Erdi aroan Nafarroako erreinuak Leonekoarekin harreman handia zuenez, abizen hauek penintsula osoan zabaltzen hasi ziren.

 Toponimoak ere garrantzitsuak izaten dira abizenak adierazteko. Garabieta esaterako karobiak (kare hobiak) dauden tokitik erator daiteke. Ajuriagojeaskoa Ajuria (Atx zuria) auzoan dagoen goiko etxeren bateik letorke.

Belaunaldiz belaunaldi grafiak aldatzen joan dira, hizkiak galdu, irabazi edo aldatu egin direlako; behartuta, diktaduragatik, esate baterako; edo etekin arrazoiengatik. Lehengoaren adibidea Gartzea (gaztea) => Garcia; bigarrenaren adibidea Goikoetxea => Goicoechea; azkenaren adibidea, Sarasuatar batek, soldadutzara ez joateko, bere abizena Zarazuara aldatu zuenekoa.



Oier Zorrontza.

2020(e)ko irailaren 10(a), osteguna

47. saioa DIASPORAREN EGUNA




Irailaren 8an DIASPORAREN EGUNA elkarrekin ospatu genuen. Horretarako taldeko lagunak elkartu ginen eta ekimena antolatu egin genuen. Munduan ikasten ari diren lagun gehiago ere gonbidatu genituen gurekin egun berezi horretan egoteko eta elkarrekin gozatzeko.

Beraz, hainbat jolas egin genuen eta oso tarte atsegina izan genuen, bi orduko saioan...

Zer da diaspora?  Zortzigarren probintzia dela diaspora esaten dute askok. Zer esan nahi du horrek? Euskal Herritik euskaldun askok emigratu behar izan zuen, eta ondorioz mundu osoan euskaldun ugari bizi da. Hori dela-eta, euskal kultura eta euskara zabaltzen hasi ziren eta euskal etxeak sortu, euskal kultura zabaltzeko asmoz. Euskal etxeekin batera euskaldun arbasorik ez zuen lagun asko ere euskal etxeetara hurbiltzen joan dira, euskal kultura maitatzen hasiz eta bultzatuz. Euskara euskaldunon hizkuntza da eta euskal kulturaren ardatza, Euskal Herriari izena eta izana ematen baitio. Mikel Laboak dioen bezala: herria da gorputza, hizkuntza bihotza. Eta horrela sentitzen dugu Euskal Diasporan bizi garen hainbat eta hainbat euskaldunok, eta horretan gabiltza, euskarak sortarazten digun maitasuna adieraziz eta hizkuntza honi gure bultzada emateko ahaleginean.

Beraz, euskal kulturarentzat eta euskararentzat euskal diasporako euskaldunen ekarpena oso inportantea da. Horrek gure hizkuntzari eta kulturari prestigio soziala ematen dio, bai Euskal Herri mailan eta bai Mundu mailan, bide batez Euskal Herrian bizi garenon euskaltzaletasuna sendotuz. Horregatik gero eta ugariagoak dira Diasporako euskaltzale eta Euskal Herrikoen arteko harremanak estutzeko sortzen diren erakundeak eta taldeak: Etxepare institutua, Mintzanet, Jalgi Hadi Mundura eta abar.

Honela antolatu genuen gure egitekoa:

  1. AURKEZPENAK 

VALE eta ANDREA

  1. GORPUTZAREN ATALAK

ANI eta GORKA

  1. PERTSONAIA FAMATUA

OIER 

  1. ZENBAKI JOLASA (GORA BEHERA)

SARA eta BEA E.

  1. IKUSI MAKUSI

 NOEL eta BEA P.

  1. ZER DAGO POLTSAN? 

MAIALEN

  1. ASMAKIZUNAK

MARIJE

  1. ABESTI BAT

bukatzeko, partaideen artean aukeratutako kanta bat




PERTSONAIA ASMATU

                                                                ASMAKIZUNAK


ZER DAGO POLTSAN?


                                                                    BUKAERA


Hauek dira partaide batzuen aldetik jaso ditugun iritziak:

1. Me pareció muy buena. Se respetaron los turnos para hablar, todos permanecieron atentos las dos horas. Los juegos me parecieron apropiados para la participación del grupo. Se respetaron las individualidades y las capacidades de cada uno.
El euskara fue el protagonista
(Oso ona iruditu zait. Hitz egiteko txandak onartu dira, eta denok erne egon gara bi orduetan. Jolasak egokiak iruditu zaizkit talde osoak parte hartzeko. Bakoitzaren gaitasunak errespetatu dira. Euskara izan da protagonista.

2. Ederra entzun eta ulertu euskara pixka bat. Eskerrik asko! Hizketan ikasi gustatzen zait.
Muy cálido el grupo conteniendo, jugando y estimulando a continuar aprendiendo con alegría
Me gustó la propuesta. Es la mejor forma de "acostumbrar el oido" y fijar vocabulario.
(Talde oso atsegina eta maitakorra izan da, ikasteko, jolasteko eta grina pizteko alaitasunez. Proposamena gustatu zait. Ikasteko modurik onena dela uste dut: belarria egiteko eta hiztegia finkatzeko.)

3. Gaurko saioa ederra izan dela esango nuke, talde honi esker euskaraz gozatu baitut. Eskerrik asko gonbidapenagatik!

4. Gaurkoa zoragarria izan da!!! Gainera astero elkartzea gure arbasoen hizkuntza hitz egiteko inportanteena da, lagunen arteko solasaldiak!! Eskerrik asko taldeari jarrera hain ona izateagatik.

5. Oso jarduera garrantzitsua izan da, bai ikasleentzat eta bai taldekoentzat, diasporan bizi diren ikasleen jarrera ikusteko. Diasporan euskara jakitea ez da beharrezkoa eta egiten dugunok euskara eta Euskal Herria maite ditugulako egiten dugu.

6. Zirraragarria izan da niretzat gaurko saioa. Hego Amerikako horrenbeste partaiderekin elkartzea. Zortzigarren lurraldeko lagun berriak euskara ikasten ikusteak hauspoa ematen digu euskarazaleoi. Gora zuok!

7. Zaila da hain maila desbedinetako jendearentzat egokia den zerbait antolatzea. Edonola ere ondoen irten diren jolasak Uruguaikoek eta Argentinakoek antolatu dituzuenak izan dira, nire ustez, agian hasiberrien maila ondoen ezagutzen duzuelako.


Eskerrik asko guztioi!!!