2020(e)ko irailaren 26(a), larunbata

ESKUALDUNAK ETA LEHEN MUNDU BIRA

Sevillako Gorka Fernandez eskualdunak erakutsi nahi izan digu beste behin ere eskualdunak historian ere nonahi egon garela eta noranahi joan garela, motiboak motibo eta itsasoan barneratu izan gara bide berriak urratzeko, igerian bazen ere, eta beharbada ez gara izan onenak, ezta heroiak ere, eta batzuetan ere gaizkileak izan gara: 

https://www.youtube.com/watch?v=7Cn5x6fPw98

Ez galdetu inoiz zer galdu genuen negar egin genuenean, malko haiei esker orain itsasoa gara, on eta txar, bi-biak ditut nik ere barnean, eta Gorkak klase magistral bat eman zigun, jakinarazteko izan garelako garela eta garelako izango direla, eta ni negarrez nago kanpoan ari duelarik. Bihotz hau hautsi zitzaidan tren-geltoki batean utzi ninduelarik ene maite kuttunak, eta horregatik nahiago ditut itsasontzi-bidaiak, maite izan dut Gorkaren itsasoko abentura historiko haietaz jabetzea. 

Nondik atera ote zen Victoria ontzia 1517an  ez zitzaidan argi gelditu, Sevilla ala Sanlucar? Victoria ontziak munduari bira osoa eman zion Carlos I. aren garaian eta barnean 247 marinel zeramatzan. Horietatik 48k bakarrik eman zuten bira osoa. Eta horietatik 9 gipuzkoar izan ziren, bat Irungoa Joanes de Irun Iranzo; 23 bizkaitar; 3 nafar; eta iparraldeko bakarra, Leon de Ezpeleta eskribaua. 

Patagoniara ailegatu zirelarik, hango biztanleek oso oin handiak zituztela iruditu zitzaien, eta horregatik lurraldeari "tierra de patagones o de pies enormes". 



Victoria ontzi hartan Magallanes diruzaina zen, Elkano kontramaisua, eta matxinada bat egon zela esan zigun Gorkak San Julianen. Magallanes-ek badu munduan toki bat, baina ez nekiena zen Ozeano Barean badela Elkano izeneko irla bat. 

Klase magistralaren ondoren, eztabaidarako eta solasaldirako tartea izan genuen, eta galdera batzuk bota zizkigun gure maisu Gorkak guri, zuek irakurleok ere erantzun dezakezuenak: 

- Zein da egin duzun bidaia luzeena? 

- Bi hilabetetan zein elikadura berdin-berdina jango zenuke etengabe, besterik jan gabe? 

- Zer eramango zenuke irla batera? 

- Aukeratu pertsona bat bidaia luze bat egiteko.

Nik erantzun nituen galderok. Orain zure txanda da... 

ASTEBURU ON! 

https://www.youtube.com/watch?v=AriGyGQh3jY

ERDIMINEZ

Erdiminez nago

baita erdi pozez ere

beharbada gehiago dut minetik

pozetik baino

baina batez ere erditzeko gogoz nago

aspaldian. 

Bihozminez nagoelako agian 

ez dut indarrik ez gogorik

maiteminez egoteko, 

maitatzeko gogoz alegia. 

Oroiminez nagoelako apika

atzera begira nago eta

azken hamarkadan

pare bat nobiyo izan ditut

bata berekoia, 

bestea koldarra

eta ni, berriz, ikaragarri herabetia

eta beldurtia. 

Bihozminez utzi ninduen 

ikaragarri maite ninduelarik, 

eta geroztik ezin aurrera egin bakarrik. 

Erdi pozik egon naiz batean

eta bestean erabat pozik Zilarrezko Itsasoan 

nahiz Montevideon. 

Erdi minez edo erditzeko gogoz nago

haur bat munduratzeko, gurea

baina erdi pozez ere banago

beharbada minetik gehiago 

gogotik baino.

Baina batez ere zorioneko naiz

bizi izan dudan guztiagatik, 

minez eta pozez, 

baina biziminez

bizitzeko gogoz alegia. (Ainara Maia Urroz)

zuei eskerrak! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina