2020(e)ko irailakren 15(a), asteartea

Abizenen solasa


 Badirudi abizenen gaia ere zeresana ematen duela. Bere etimologia, belaunaldiz belaunaldi izan dituzten aldaketak eta honen arrazoiak, grafia, ordena, ...

 Abizena nor sortzen den garrantzi handia du, bere grafia ezartzerakoan. Etchegaray abizena Behe Nafarroan sortzen bada, iparraldeko grafia eramango du. Etimologikoki, abizen honen kasuan,  gain baten dagoen etxetik eratorten dela ondorioztatu da. Etchenike, aldiz "Etxe txikia" izango litzateke.

 Ikusten denez, abizen asko natutaren elementuekin zerikusia dute: esate baterako, Sagastibeltza sagarrondoak dauden leku ilun batetik erator daiteke; era berean; Arribillaga harri biribilak dauden lekutik letorke. Ezpeleta abizena, ezpelak ugariak diren tokitik erator daiteke; Sarasua, Saratsua gaztelerazko Salcedoren parekoa izan daiteke. Altabe abizenak haltzadietatik edo artadietatik eratorrita izan daiteke, Artabe bezala.

 Gaztelerazko abizen patronimikoak (-Z amaitzen direnak) euskal jatorria izan dezakete. Badirudi honen jatorria,euskeran dagoela, hau da,  gauza ezberdinak zerez dauden adierazteko -Z atzizkia jartzen dela, (egurrrez, burdinez, ...) eta ezaugarri hau erabili zela, gurasoen esentzia nori pasatzen zitzaion adierazteko. Hortik letorkete Fernandez, Gonzalez, Jimenez eta antzerakoak. Erdi aroan Nafarroako erreinuak Leonekoarekin harreman handia zuenez, abizen hauek penintsula osoan zabaltzen hasi ziren.

 Toponimoak ere garrantzitsuak izaten dira abizenak adierazteko. Garabieta esaterako karobiak (kare hobiak) dauden tokitik erator daiteke. Ajuriagojeaskoa Ajuria (Atx zuria) auzoan dagoen goiko etxeren bateik letorke.

Belaunaldiz belaunaldi grafiak aldatzen joan dira, hizkiak galdu, irabazi edo aldatu egin direlako; behartuta, diktaduragatik, esate baterako; edo etekin arrazoiengatik. Lehengoaren adibidea Gartzea (gaztea) => Garcia; bigarrenaren adibidea Goikoetxea => Goicoechea; azkenaren adibidea, Sarasuatar batek, soldadutzara ez joateko, bere abizena Zarazuara aldatu zuenekoa.



Oier Zorrontza.

1 iruzkin:

  1. Interesgarria zuk bideratu duzun berbaldia, Oier, eta baita hemen jarri duzun informazioa ere. Horri esker jakin dut Ajuria aitx zuria dela ere. Eskerrik asko

    ErantzunEzabatu