2022(e)ko abuztuaren 28(a), igandea

Gure liburua

 Jalgi Hadi Mundura elkarte birtualaren bigarren urteurrena dela eta, taldeko lagunoi liburu bat ateratzea otu zitzaigun. Liburuak "Hitzetatik harago"  izena du, eta kaleratu dadin irrikan gaude. 

Liburuaren azalean Asisko Urmenetaren ilustrazioa agertuko da, eta kontrazalean Alfredo Laborderena. Barruan, Mintzaneteko proiektuaren arduradunak, Ritxi Lizartzak, hitzaurrean, elkartearen berri ematen du, lehenik. Orrietan barrena, hogeita hamahiru taldeko partaideen hitzak eta, hitz horiek euskararekin lotzearen arrazoia irakurriko dugu. Hitz bakoitzari Txaro Diezek eta Andrea Bellak eginiko marrazkiak aurkituko ditugu.  

Hitzak izateaz gain, hitz horiekin sortutako bertsoak azalduko dira liburuan, Jalgi Hadi Mundura bertsozaleen taldean egindakoak (Anik, Todorrek, Oierrek, Andreak eta Andonik)Azkenik, liburuari amaiera emateko, Ainara Maiak eginiko gibel-solasa izango dugu.

Gainera, Youtuben, taldeko kanalean, hitzak eta bertsoak entzuteko aukera izango dituzue, Javier Amadozek egina. 



Andrea Uruguai

Buenos Airesen elkarrekin

 

Uztailaren bukaeran, Mintzanet eta Jalgi Hadi Mundura taldeetako lagun batzuk, Buenos Airesen elkartu ginen. Izan ere, uztailaren 16an, haietako batzuek neguko barnetegia izan zuten, eta besteok azterketa egitera joan ginen.

Ikasleak aste osoan jo ta ke ikasten aritu ziren eta, ohikoa den bezala, euskaraz bizitzeko denbora izan zuten. Asteburuan, beste lagun batzuok talde horrekin batu ginen, azterketak egiteko. Egunak giro atseginean igaro ziren, eta urduritasuna nagusi izan arren, aurrera egin genuen.

Mintzanet eta Jalgi Hadi Mundura taldeetako partaideek, elkarrekin egoteko aukera izan genuen.

Igandean, azken bazkaria izan ondoren, Laurak Bat euskal etxean, elkarri agur esan genion, hurrengo baten, beste barnetegi baten, topo egiteko asmoz.



Andrea Uruguai