Andrea Bella etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Andrea Bella etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

EUSKARA ETA BIOK (Andrea Bella Garcia)

Andrea Bella García pertsona publiko eta ezagun bat da, gure artean bederen, Jalgi Hadi Mundura taldearen sortzaileetako bat izan baitzen 2020an. 

Nor da Andrea Bella García?

Andrea Bella García (Montevideo, Uruguai, 1978)  
Uruguaitarra da, eta haur hezkuntzako irakaslea, euskara irakaslea, ilustratzailea, eta azken urteotan Euskaraldiaren eta hikaren sustapenean oso aktiboki parte hartu du. Euskal kulturarekiko eta euskararekiko lotura sakona du, nahiz eta jatorri familiarrak ez diren euskaldunak.   https://eu.wikipedia.org/wiki/Andrea_Bella

Bere ibilbidearen puntu nagusiak

Montevideon, San Josen eta beste euskal etxe batzuetan euskara irakasle aritu da urte luzez.    

Euskal Herrira behin baino gehiagotan etorri da Maizpide barnetegian euskara ikastera (2014 eta 2021).   

Ilustratzailea da; marrazkiak egiten ditu eta euskarazko esaldiak txertatzen ditu bere lanetan. Uruguain hainbat erakusketatan parte hartu du.    

Euskaraldiko dinamizatzailea izan da Bergaran, eta hitanoaren erabilera sustatzen duen ekimenetan ere parte hartu du.   
Bere ibilbideari buruz hainbat hedabidetan eman ditu elkarrizketak, euskararen ikasketa eta irakaskuntzarekiko pasio handia erakutsiz.   https://www.argia.eus/argia-astekaria/2403/andrea-bella

Jatorria

Familia jatorria Europakoa da:

*   Aitona asturiarra,
*   amonaren gurasoak galiziarrak,
*   Bella abizena italiar jatorrikoa.   

Zergatik da ezaguna?

*   Uruguain euskara eta euskal kultura zabaltzeko lanagatik.
*   Euskara ikasteko duen dedikazioagatik eta “Euskaraz bizi daiteke” mezua zabaltzeagatik.
*   Artearen eta euskararen uztarketan egiten duen lanagatik.   

2022an Jalgi Hadi Mundura taldeak ateratako talde-liburuan parte hartu zuen bere hitzekin eta marrazkiekin: HITZETATIK HARAGO (Zortziko arg. 2022).  

2025eko Hatsaren Poesia liburuaren azalaren egilea izan da, eta urtero bere olerkiekin parte hartzen du. 

Eta 2025aren amaieran, bere bakarkako liburua argitaratu zuen Herrima argitaletxearekin: EUSKARA ETA BIOK. 

Euskara eta biok


🟦 Zer da Euskara eta biok?

Euskara eta biok Andrea Bella García uruguaitarrak sortutako bidaia-koaderno ilustratua da: bere euskara ikasteko eta euskal mundura hurbiltzeko ibilbide pertsonala kontatzen du, marrazki eta testu bidez jasota. [herrima.eus]


🟦Hona liburuaz Andrea Bella bera:

  • EUSKARA ETA BIOK jalgi hadi mundura bidaia-koaderno ilustratua da, irudigilea naizen aldetik, eta euskararekiko nire ibilbidea jasotzea du xede nagusia. Liburu-objektu gisa pentsatua izan da, sketchbook kutsuko formatu berezian, eta nire eskutik sortutako marrazkiz lepo dago, estilo desberdinetan landuak; horrela, liburua irakurtzetik bisualki esploratzera jauzi egiteko gomita ere, izan bada. Horren harira, azpimarra berezia nahiko nioke jarri testu egileari, Ainize Madariaga Muthular senpertarra, berak josi baitu maisuki hitza eta marrazkia (obra hobeto ezagutzeko klikatu hemen: https://herrima.eus/producto/euskara-eta-biok/ 

  •  



2022(e)ko abuztuaren 28(a), igandea

HITZETATIK HARAGO gure liburua

 Jalgi Hadi Mundura elkarte birtualaren bigarren urteurrena dela eta, taldeko lagunoi liburu bat ateratzea otu zitzaigun. Liburuak "Hitzetatik harago"  izena du, eta kaleratu dadin irrikan gaude. 

Liburuaren azalean Asisko Urmenetaren ilustrazioa agertuko da, eta kontrazalean Alfredo Laborderena. Barruan, Mintzaneteko proiektuaren arduradunak, Ritxi Lizartzak, hitzaurrean, elkartearen berri ematen du, lehenik. Orrietan barrena, hogeita hamahiru taldeko partaideen hitzak eta, hitz horiek euskararekin lotzearen arrazoia irakurriko dugu. Hitz bakoitzari Txaro Diezek eta Andrea Bellak eginiko marrazkiak aurkituko ditugu.  

Hitzak izateaz gain, hitz horiekin sortutako bertsoak azalduko dira liburuan, Jalgi Hadi Mundura bertsozaleen taldean egindakoak (Anik, Todorrek, Oierrek, Andreak eta Andonik). Azkenik, liburuari amaiera emateko, Ainara Maiak eginiko gibel-solasa izango dugu.

Gainera, Youtuben, taldeko kanalean, hitzak eta bertsoak entzuteko aukera izango dituzue, Javier Amadozek egina. 

. 



Andrea Uruguai

2022(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

2. Urteurrena


 Jalgi Hadi Mundua gure elkartearen bigarren urteurrenaren ospakizuna, apirilaren 3a, Korrikarekin uztartu nahi dugu aurten. Hartara, Korrika 22ren leloa "hitzekin" geure eginez, kide bakoitzak gogokoen duen euskarazko hitz bat hautatu eta testu bat sortu du, hitz hura zergatik aukeratu duen azalduz. 



Gerora, hitz guztiekin "Hitzetatik harago" izenburua izango duen liburuxka argitaratzea da asmoa. Haren azalean Asisko Urmenetak eginiko ilustrazioa agertuko da. Barruan, Mintzaneteko arduraduna den Ritxi Lizartzak, hitzaurrean, elkartearen nondik-norakoak ezagutzera emango ditu lehenik. Orrietan barrena, berriz, bakoitzari dagokion azalpen testuarekin batera hitzak aurkituko ditugu Txaroren eta Andrearen marrazkiez apaindurik. Azkenik, Ainararen eskutik atzehitza edo gibel-solasa . Gainera, hitzekin sortutako testuez eta bertsoen (Ani, Todor, Oier, Andrea eta Andoni) audioez osaturiko CD bat ere erantsita joango da. Azken hau Jabik egingo du. 

Urteurrenaren aitzakian saio berezia burutu genuen apirilaren 3an, igandez, beti bezala EHko 7etan. 

                                                                                                              Andoni (Artziniega)