2022(e)ko abenduaren 25(a), igandea

AURTENGO AZKEN SAIOA.

 

URTEKO AZKEN SAIOA

(asteartea, 2022.eko abenduaren 20a)

 


Gaurko saioa hainbat arrazoiengatik berezia izan da.

Lehenik eta behin, 2022.eko azken saioa izan da. Jende-kopuruari begiratzen badiogu arrakastatsua izan dela esan genezake, 12 bat pertsona elkartu baikara.

Aintzat hartzekoa da ere, ‘hemengaude.eus’-eko Iñaki Goikoetxea eta Maialen Lopez gurekin egon direla bere egitasmoa azalduz eta gurekin une polit bat igaroz. Gure artean edukitzea, guretzat ohore bat izan da. Maialen eta Iñaki irundarrak dira. Beraien zeharkaldian, egunotan Montevideon daude, eta gure taldekide batzuri bisitaldia egin diete, Sara Salterain barne.

Zertan datza euren egitasmoa? Zazpi hilabetean zehar, auto zahar samar batekin, Hego Amerika zeharkatzen dabiltza, euskaldunen txokoen bila, baina baita naturguneak, toki historikoak, gizateriaren ondarea diren tokiak eta monumentuak ere beraien helburu izango dira. Euren helburua, Hego Amerikako euskaldunen istorioak eta idiosinkrasia zabaltzea da, sare sozial ezberdinen bitartez. Horretarako bi minututako bideo laburrak sortzen dituzte.

Gaur egun, dena ondo doakiela adierazi digute. Ez dute egoera deserosorik bizi izan eta Covid gaixotasuna ere ez dute jasan izan. Aupa bikote! Bidaiaz gozatu!

Argitaratu berri dugun, gure “Hitzetatik harago” liburuaren berri onak komentatu ditugu:

·  * Liburua Durangoko azokarako kaleratu zen, 18€ren truke salgai dagoelarik.

* Sareetan, PDF formatuan zabaldu dugu, Creative Commons lizentziarekin.

  
* Liburua bera, YouTube-n ikus-entzungai egongo da (sortzaileek osatutako audiobisual batean), nahi duenarentzat eskuragarri, CC-en lizentzia aintzat hartuta.

Bideo-deia bata besteari hurrengo urterako onena opatuz eta hurrengo urtera arte agurtuz amaitu dugu.

Gaurko saioan, honako hauek parte hartu dugu: Gorka, Ainara, Alvaro, Oier, Charo, Luis, Mari Jose, Andrea, Sara, Maialen, Iñaki eta Javier.

Hurrengo saioa, 2023.eko urtarrilaren 7an izango da. Egun horretara arte! 'SORIONEKU' 2023!

MERTZI. ESKERRIK HANITX. ESKERRIK ASKO. MILA ESKER.

 

  Javier Amadoz.


2022(e)ko abuztuaren 28(a), igandea

Gure liburua

 Jalgi Hadi Mundura elkarte birtualaren bigarren urteurrena dela eta, taldeko lagunoi liburu bat ateratzea otu zitzaigun. Liburuak "Hitzetatik harago"  izena du, eta kaleratu dadin irrikan gaude. 

Liburuaren azalean Asisko Urmenetaren ilustrazioa agertuko da, eta kontrazalean Alfredo Laborderena. Barruan, Mintzaneteko proiektuaren arduradunak, Ritxi Lizartzak, hitzaurrean, elkartearen berri ematen du, lehenik. Orrietan barrena, hogeita hamahiru taldeko partaideen hitzak eta, hitz horiek euskararekin lotzearen arrazoia irakurriko dugu. Hitz bakoitzari Txaro Diezek eta Andrea Bellak eginiko marrazkiak aurkituko ditugu.  

Hitzak izateaz gain, hitz horiekin sortutako bertsoak azalduko dira liburuan, Jalgi Hadi Mundura bertsozaleen taldean egindakoak (Anik, Todorrek, Oierrek, Andreak eta Andonik)Azkenik, liburuari amaiera emateko, Ainara Maiak eginiko gibel-solasa izango dugu.

Gainera, Youtuben, taldeko kanalean, hitzak eta bertsoak entzuteko aukera izango dituzue, Javier Amadozek egina. 



Andrea Uruguai

Buenos Airesen elkarrekin

 

Uztailaren bukaeran, Mintzanet eta Jalgi Hadi Mundura taldeetako lagun batzuk, Buenos Airesen elkartu ginen. Izan ere, uztailaren 16an, haietako batzuek neguko barnetegia izan zuten, eta besteok azterketa egitera joan ginen.

Ikasleak aste osoan jo ta ke ikasten aritu ziren eta, ohikoa den bezala, euskaraz bizitzeko denbora izan zuten. Asteburuan, beste lagun batzuok talde horrekin batu ginen, azterketak egiteko. Egunak giro atseginean igaro ziren, eta urduritasuna nagusi izan arren, aurrera egin genuen.

Mintzanet eta Jalgi Hadi Mundura taldeetako partaideek, elkarrekin egoteko aukera izan genuen.

Igandean, azken bazkaria izan ondoren, Laurak Bat euskal etxean, elkarri agur esan genion, hurrengo baten, beste barnetegi baten, topo egiteko asmoz.



Andrea Uruguai

2022(e)ko uztailaren 4(a), astelehena

HENDAIAKO 2022ko MINTZA EGUNA.

Kaixo.

Ekainaren 5ean, Mintza eguna ospatzera Hendaiara joan nintzen. Nire lehengo aldia izan zen. Antolaketa oso ondo egon zen. Nire txakurra eroateko aukera eskertu nuen, baita  menu ezberdinak egon zirela, haien artean beganoa. Normalean, Txakurra badaukazu ez dago aukerarik halako lekuetara joatea ezta belarjalea bazara.

Heldu ginenean gure zenbakia hartu genuen eta abesbatza bat entzun genuen. Hendaiari buruzko hitzaldi historiko bat entzun genuen. Gero, Hendaiatik bueltatxo bat eman genuen eta bertso eskolako hiru gazteengandik bertso batzuk entzun genituen. Zoritxarrez, guk ez genuen txutxu trenean bidaiatxoa egiteko aukerarik izan.  Bazkaria ia amaituta zegoenean, postreetan, atzerrian edo Hendaiara hurbildu ezin ziren pertsona batzuekin onlinez elkartu ginen mintza praktika egiteko. Beraien artean, Andrea eta Sara zeuden. Jaia erromeria batekin amaitu zen eta bakoitza bere etxera joan zen. Keinuen hizkuntzako itzultzailea egotea adierazgarria izan zen

 Esperientzia ona izan eta zegoen giroa ere ona izan zen. Espero dut datorren urtean berriro parte hartzea.

 

Kike Amonarriz, Topaguneko nagusia, bere berbaldia botatzen. Keinuen hizkuntzen itzultzailea ere egon zen

 

Txistulariak.

Abesbatza


Bertsolariak


Falú elkarrizketatua.


Aperitifak edo janaurrekoak.



Historiazalea bere berbaldia botatzen.


Behatoki polita. Hondarribia aurrean.


Txutxu trenean Hendaian zehar. Gure taldeak ezin izan zuen honetaz gozatu.



Taldeko partaideak. Javier, Ainara, Falú, Oier, Lurra nire txakura eta seiok


Bazkaltzen


Bideodeiean. Gure taldetik Sarak eta Andreak parte hartu zuten.


 

Andrea bideodeian



Erromerian, Imuntxo eta Belokiren taldearekin.
 


Erromerian, dantzaldia..

 

 Basauriko Mikel Deunako Estitxu.