2021(e)ko martxoaren 30(a), asteartea

Badator 1. urteurrena!!


 

Laster Jalgi Hadi Mundura taldeak bere 1.urteurrena ospatuko du, eta horrretarako mintzodromo bat prestatzen ari gara . Hala eta guztiz ere gure saioak egiten jarraitzen dugu eta, nola ez, partaide berriei ongi etorria ematen!

Azken bi larunbatetako saioetan (103an eta 105ean) Sara eta Estitxu moderatzaile ibili dira, eta esan behar da PRIMERAN moladatu direla. Saio oso dibertigarriak izan dira eta talde txikietan oso gustura aritu ginen berbetan. 

Aipatu den bezala, mundu osoko euskaldun talde bat gara; izan ere, azken saioan Errusiatik Ekaterina konektatu zen. Euskara ikasten ari den neska errusiar honek Instagramen bidez izan zuen taldearen berri. 

Oso aberasgarria ikusten dugu taldearen hazkundea eta poztasun handiarekin lagun berriak jasotzen ditugu. Eskerrik asko taldeko partaide guztioi euskarari behar duen garrantzia emateagatik, Amets Arzallusek dioen bezala, EUSKARA gure lurra baita.



Egilea: Andrea Uruguai

2021(e)ko martxoaren 22(a), astelehena

95. saioa - JHM-ko 2021eko otsailaren 20ko saioa.

Gaurko saioan ( 2021.eko otsailaren 20an ) Oier, Andoni, Falu, Ainara, Ani, Sara eta Javier elkartu gara.

Saio apokaliptiko samarra bizi izan dugu.

Gai batzuei buruz hitz egin eta gero (inauteriak, maskarada,...) Marteren planeta gaia atera da. 

Denok dakigunez, aste honetan, NASA-ko PERSEVERANCE Roverra Marte planetara iritsi da.

Gure JHM-ko izarra gai hauetan, Oierrek, azalpen oso interesgarriak eman dizkigu.


Planeta bat kolonizatzeko, zer da oztopo nagusia: Lurretik planeta horretara dagoen distantzia ala kolonizatzeko planetaren zailtasuna ? (Javier)


Oier: Gure Eguzki-sisteman, gizakientzako ez dago beste bizitokirik, adibidez, Jupiterreko sateliteak, distantziagatik, gure eskura daude, baina hantxe zailtasuna oso handia da.

Orduan, urrunago begiratu behar dugu eta hori, gure auzora begiratzea suposatzen du. Horrela hurbilago daukagun izarra, Proxima Centauri deitzen da.  Hau, 4,3 argi-urtera dago (≈ 40 bilioi kmtara). Hara iristea gaur egungo edo etorkizun hurbileko teknologiarekin ezinezkoa da. Pentsa, argiaren abiaduran, 4,3 urte beharko genituzke, hara heltzeko. Gainera, ez dakigu ziur, bizi-baldintza egokiak ematen diren ala ez.

Kolonizatzeko faktore batzuk izan behar dira: ea planeta hori ondo kokatua dagoen bere izarraren distantziaren arabera (eremu bizigarrian), tenperatura egokia izateko, baita, beste baldintza sakratua: ura izan behar du egoera likidoan.


Zer abiadura hartzen du ontzi espazial batek ? (Javier)


Andoni: Mars 2020ak 20000km orduko kruzero abiadura eraman du.


Oier: Lurretik ihes egiteko abiadura 11km segundokoa da. Gaur egun, ontzi espaziala bultzatzeko (propultsatzeko ) hidrogenoa oxigenoarekin nahasten da, honek erreakzio exotermiko ikaragarria sortzen du eta energi askapen horren ondorioz ontzia mugitzen da. Teknologia honekin ezin gara iritsi ihes – abiadurara, orduan lurretik ihes egiteko trikimailua erabiltzen da: lurraren errotazioa erabiltzen da Lurretik ospa egiteko.

Halere, Proxima Centauri oso urrun geratzen zaigu.


Gizakiok benetan Ilargira iritsi gara ? (Andoni)


Javier: Benetan zalantzan jartzen dut gizakiok Ilargira iritsi dela. Nire ustez misio guztia espazio laehiaketa hartan Sobietarrei irabazteko, propaganda hutsa izan zen. Dena pelikula eta muntai bat izan zen Estatu Batuak munduko lehenengo indarra izateko. Bakarrik, zalantza sortzen zait bideo irudi batzuekin: ilargitik ikusten da LURGORA, hau da, nola Lurra igotzen den ilargiaren zerumugatik...


Oier: Nik ez dut pelikularik ikusi.


Gizakiok birus bat gara MATRIX pelikulan azaltzen den bezala ? (Javier)


Oier: Gaur egungo bioaniztasunaren desagertzea, iraungitze masiboetan eman zena bezain handia edo handiagoa da.


Javier: Benetan maitatzen dudala natura; beti gogor defendatu eta babestu izan dut. Birziklapenean eta ekonomia zirkularrean konfidantza izan dut. Baina, gaur egun, etsita sentitzen naiz...munduan 7500 miloi pertsona gara eta 2050ko aurreikuspenetan, 10 mila miloi gizaki izango gara...


Beste gaietan, Anik, Faluk, Ainarak eta Sarak ere parte hartu dute.


Bukatzeko, Sarak psikologoa eta ekonomista denak, nola bere lanean zergapekoekin lan egitea ez dela batere erraza, kontatu digu, batzuetan, zergak ez dituztelako ordaintzen.




2021eko otsailaren 20an.


JAVIER AMADOZ


90. saioa

 (2021-02-02)


Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, ... laurogeita hamargarren saiora heldu gara.


Gaurko saioan, aurreko saioaren ajea dela edo,  pixkanaka-pixkanaka, apurka-apurka, zortzi kide elkartu gara: Oier, Raul, Ionkar, Andrea, Javier, Sara, Ainara eta Luis.

Aurreko saioari buruz berbetan aritu gara eta bakoitzak bere iritziak bota ditu, baina denon ahotan jokoa ondo egon zela, gozatzeko modukoa izan zela. Ondoren, hurrengo saioari buruz mintzatu gara eta lehen eta oraingo irakaskuntza-ikaskuntza gaiaren inguruan izan litekeela aipatu da . Ea zer ateratzen den!

Berandutxoago sartu da Sara, uruguaitarra. Berba egiteko gogoz hurbildu  zaigu eta esan duena oso garrantzitsua da. Bere iritziz, mezularitza taldean (whatsapp) erabiltzen den euskara maila oso handia da eta elkarrizketak jarraitzea zaila egiten zaio, nagikeria ematen dio.



Egilea: Luis Urdabai

2021(e)ko martxoaren 2(a), asteartea

97.saioa: HANDITZEN HANDITZEN


Jalgi  Hadi  Mundura elkarteak oso  indartsu jarraitzen  du. Berehala 100. saioa  eta 1. urteurrena izango ditugu. Egia esan, oso kontent gaude eta  taldea handitzen  ari  da.

Joan  zen  larunbateko saioan  hemeretzi partaide elkartu ginen, bi orduz  euskaraz  gozatu genuen eta denbora motz egin zitzaigun eta hori gertatzen  denean gustura  egoten  den seinalea da. Bi orduko saio  bat  motz  geratzea harrigarria  izan  daiteke,  baina topaketa hauetan mundu  osoko euskaldunok bizi  duguna zoragarria da.

Esan bezala, hemeretzi  lagun elkartu  ginen eta  haien artean hiru lagun  berri izan genituen: Bruselako Josu, Bergarako Inma eta Crevillenteko Rafa. Zein  pozgarria  den jende  berria  ikustea! 

Ongi  etorri lagunak!

Izaskunek, Alacanteko euskara irakasleak, saioa  zuzendu  zuen  eta proposatuko  gaiak oso  mamitsuak  eta  interesgarriak izan ziren. Bistan da, hemeretzi lagunek  ezin dutela aldi berean hitz egin eta sakonago, biziago  eta  gehiago hitz  egiteko talde  txikietan  aritu  ginen,  baina  ez  beti pertsona berberekin. Gure  administratzaile Andreari  esker  hiru talde  ezberdinetan aritzeko aukera izan genuen eta gaietako denborak bukatzen  zirenean beti eta talde guztietan norbait berriketan zegoen. Garbi  dago giro  onean mingainak  astindu  genituela eta elkartea handitzen  ari  dela.




 Egilea: Raul Zarrakaztelu

Argazkia: Sara Montevideo