2021(e)ko martxoaren 2(a), asteartea

97.saioa: HANDITZEN HANDITZEN

 


 Jalgi  Hadi  Mundura elkarteak oso indartsu jarraitzen du. Berehala 100. saioa eta 1. urteurrena izango ditugu. Egia esan, oso kontent gaude eta taldea handitzen ari da.

Joan  zen larunbateko saioan hemeretzi partaide elkartu ginen, bi orduz  euskaraz  gozatu genuen eta denbora motz egin zitzaigun eta hori gertatzen  denean gustura  egoten  den seinalea da. Bi orduko saio  bat  motz  geratzea harrigarria  izan  daiteke, baina topaketa hauetan mundu osoko euskaldunok bizi  duguna zoragarria da.

Esan bezala, hemeretzi  lagun elkartu  ginen eta  haien artean hiru lagun  berri izan genituen: Bruselako Josu, Bergarako Inma eta Crevillenteko Rafa. Zein  pozgarria  den jende  berria  ikustea! 

Ongi  etorri lagunak!

Izaskunek, Alacanteko euskara irakasleak, saioa  zuzendu  zuen  eta proposatuko  gaiak oso  mamitsuak  eta  interesgarriak izan ziren. Bistan da, hemeretzi lagunek  ezin dutela aldi berean hitz egin eta sakonago, biziago  eta  gehiago hitz  egiteko talde  txikietan  aritu  ginen,  baina  ez  beti pertsona berberekin. Gure  administratzaile Andreari  esker  hiru talde  ezberdinetan aritzeko aukera izan genuen eta gaietako denborak bukatzen  zirenean beti eta talde guztietan norbait berriketan zegoen. Garbi  dago giro  onean mingainak  astindu  genituela eta elkartea handitzen  ari  dela.


 Egilea: Raul (Zarrakaztelu)

Argazkia: Sara (Montevideo)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina