2021(e)ko apirilaren 21(a), asteazkena

111. saioa - Itzelezko "Quiz" lehiaketa.

 

 Ekintzen barrua, jokuek harrera on samarra izaten dituzte. Lehia dela, ikasteko aukera dela, astia, era arin baten igarotzeko dela, jarraipen ona izaten dituzte. Lehiaketak antolatzeko modurik errezenetako bat, "Quiz" tankerako jokoena da. Galdera - erantzunen formatua jarraipen egokiak izaten dituzte, unean- uneko arreta besterik eskatzen ez dutelako, eta norberaren gaitasuna. Galderak gaika sailkatuta, gai horietan, lehiakideen artean, "adituena" nor den nabarmendu daiteke. Jokoek partaide berriak erakartzeko aukera ematen dute. Leku egokietan iragarrita, oso deigarria izan daitezke. Egun horretan, Bergarako Karmelo eta Zeberioko Leire ezagutu genituen. Hamabi partehartzaile lehian egon ziren.

 Lehengo gaia, geografiaren ingurukoa izan zen, "Munduko Hiriburuak", hain zuzen.  "Riga, zein estatuko hiriburua da?", "Zen da hegoalderago dagoen estatuko hiriburua?", "Brasileko hiriburua, zein da?", "Paris, zein ibaik zeharkatzen du?", ... tankerako galderak egin ziren. Garailea, kasu honetan, Alacanteko Carlos izan zen. Gero, berak geografia oso gogoko zuela aitortu zigun.


 

 Bigarren galdera - sortan, nazioartean ezagunak antzezleak bereiztu behar ziren. Ezagunenen artean, Julia Roberts, Clint Eastwood, Leonardo DiCaprio, Enma Watson agertu ziren. Jokuari nolabaiteko maila emateko, hain ezagunak ez ziren, beste batzuk plazaratu ziren, hala nola, Sophie Turner, Lupita Nyong'o, Lena Headey, ... Bigarren honetan, irabazlea Victoria izan zen. Estatu batuetan bizi denez, "Star system" hori, ezagunagoa izan dezake.


 

 Azken multzoa, "Euskal Musika"ren inguruko galderek osatu zuten. azken atal honetan, lehia ez ezik, musika ona entzuteko aukera izan genuen. Musika eta talde mota anitzak agertu ziren, hala nola, klasikoak (Benito Lertxundi, Xabier Lete), gaur egungoak (Huntza), Rockaren sasoikoak (Zarama, Delirium Tremens), erromantikoak (Lugarri, Sorotan Bele) eta abar. Azken honetan, saria Zeberioko Leirek eraman zuen.

Leire, eskuratutako sariarekin.
 

 Jagi Hadi Mundura elkarteak eskerrak eman nahi dizkie partartaideei, eta antolatuko diren hurrengo jokoetan, jende orori parte hartzea eskeini nahi dizue. Jokalari, erronka onar ezazu!


Oier Zorrontza.

2021(e)ko apirilaren 19(a), astelehena

109. saioa: HERIOTZA

109. saioan, heriotza gaitzat hartu genuen, eta 22 pertsona elkartu ginen horri buruz hitz egiteko, beti legez,  euskaraz. 

Saiorako gonbitean, Ah! Ez dago zertan doluzko-jantzirik soinean eraman beharrik” esan zigun Luisek eta kriston arrakasta izan zuen gonbiteak!

Horrela hasi zen gure saioa, Luis moderatzailaren eskutik: “Bizitza berak dakar, bai edo bai, heriotza. Bata bestearekin lotuta dago. Hala eta guztiz, oro har, uko egiten zaio gai honetaz hitz egiteari, gaia tabua da.

Munduan zehar, hamaika erritu daude, azkeneko agurra emateko, gurekin bizi izan denari. Erlijioak badauka zerikusia erritu mota hauetan”.

Victoriak, taldeko kide berri batek, Boisen bizi denak,  Boiseko hilerriari buruz hainbat gauza kontatu zigun. Hemen duzue aipatutako bideoa:

EUSKALDUNEN HILERRIA

Gaia mamitsua izan zelakoan, hona hemen, Luisek jorratzeko proposatu zizkigun ataletariko batzuk.

Heriotza zer den eta zer gertatzen den heriotzaren ondoren. Hilerrira joaten garen, Domu Santu edo Santu Guztien egunean edo noiz.

Nola hiltzea gustatuko litzaigukeen eta, nolako ospakizuna gustatuko litzaigukeen.

Organoak emateari eta heriotza zigorrari buruzko gure ustea.

Heriotzaz pentsatzen/hitz egiten dugun, "heriotza batzarrak" ezagutzen ditugun.

Heriotzarengandik hurbil egon garen noizbait, besteak beste.


Ikusi genuen legez, zertaz hitzeginik izan genuen; izan ere, motzegia egin zitzaigun talde txikietan egon ginen denbora, eta talde handian ere, denon artean komentatzeko aukera ere izan genuen.

Bukaerarako, Luisek galdera bitxi batzuk prestatu zituen, saioaren amaieran, barre pixkat bat edo asko egiteko.

Irudikatu zure agurra ikusteko aukera daukazula, nonbaitetik, eta zure hurbilenekoekin batera hauek ikusten dituzula: 

  • Zure bikotearen atzetik beti aritu dena, zure bikotea besarkatzen ikusten duzu .
  • Azkeneko bost urteetan agurtu ere ez dizun auzokoa, negarrez doluminak emanez.
  • Hiru mila euroko zorra dizun “laguna”.  
  • Zure ezkutuko maitalea, zotinka negarrez eta zure antza itzela (berdin-berdina) daukan hamar urteko ume bat eskutik oratuta

   Ordu beterako berbizteko aukera izango bazenu, norengana joango zinateke lehenengo eta zer esango zenioke? Eta gero norengana? Eta gero? Zergatik?


zeri so hago, eroa?

horixe epitafioa


Egilea: JHM ekimenzaleok          


2021(e)ko apirilaren 14(a), asteazkena

107. saioa: 1. Urteurrena

 Gaur Jalgi Hadi Mundura elkarte birtualaren 1. urteurrena ospatu dugu. 

Euskarak mugarik ez duela argi dugularik elkartearen helburu nagusia zera da: munduko euskaldunak, Euskara ikasten ari direnak nahiz jakin badakitenak ,elkarreraginez eta elkar aberastuz hura erabil dezaten animatzea. Frogaturik da helburuok sobera bete direla urtebeteko ibilaldian eta hori ospatzeko oraingoan ere mintzodromoa antolatzeari ekin diogu deialdi zabala eginez.

Uruguaiko Andrea eta Artziniegako Andoniren eskutik saioaren aurkezpena egin da aurrenik. 23 lagun agertu dira eta haietarik bost berriak. Bihoakie hemendik gure ongi etorria eta esker ona Xabi, Maite, Victoria, Kandido eta Pedrori.

Beharrezko aurkezpenak egin ondotik taldearen nondik norakoak azaldu dituzte aurkezleek. Taldearen sorrera, jardunaren gaineko xehetasunak, izaera eta helburuak aipatu dituzte, besteak beste. Taldea hasiz doala eta izaera anitza duela argi dago. Munduko toki askotako eskaldunak biltzen ditu eta euskara maila gorabehera den-denak ongi etorriak direla adierazi dute. Euskara maitatzea aski da.

Hiru gai izan ditugu 4ko talde txikietan jorratzeko (jolasak, ospakizunak eta lekurik kutunenak), eta moderatzaileak hauek izan dira: Andoni, Oier, Ani, Rafa eta Andrea. 

Talde txikietan 20 minutuko solasaldia izan dugu gai bakoitzeko. Denbora amaitutakoan denok batera elkartu  gara. Talde nagusira bueltatu garenean, talde txikietan esandako gauzarik interesgarrienak eta bitxienak aipatzen izan ditugu.

Parte hartzaileon artean maila desberdineko jendea dagoenez, esan behar da  moderatzaileak saiatu izan direla guztien parte hartzea bultzatzen, nork bere ahalmenaren neurrian hitz egin dezan eta inor baztertuta gelditu ez dadin.

Gaien artean taldeko lagun batzuek egindako bertsoak kantatu ditugu.

>


 

Testua: Andoni Artzineiga eta Andrea Uruguai

Argazkiak: Valeria La Pampa eta Sara Montevideo

 



2021(e)ko apirilaren 11(a), igandea

JHM elkarrekin Euskal Herrian (2. partea)


        Bagenekien bazetorrela aspaldi, jende askoren arreta piztu arren, gurekin batzeko ohorea genuen. Egia esan, ez ginen sakon ezagutzen, sare bidezko hainbat batzarrena, besterik ez. 

        Eguna ilun hasi zen, eta eguerdi ostean elkartzeko hitzordua eginda genuen. Bapatean, Bilboko Arriaga plazan, hara non agertu zen, betiko irribarrearekin eta berotasunarekin, eguna argituz. Asmo zehatzik ez genuenez, Gernikara abiatzeko proposatu zidan, beste taldekide biekin (nik ere, oraindik, aurrez aurre ezagutzen ez nituenak) batzera.

GERNIKA

Gogorik dagoenean ez dago mugarik eta Andrea Bella Gernika-Lumoraino abiatu zen inguruetan bizi garen Marije, Oier eta Luisekin elkartzeko. Pintxo gozo batzuk eta edari batzuk dastatuz, solasean eman zuten tartea. Dena gozo, baina gozoena elkarrekin berbetan egotea!

             

  Tabernako terrazan gai askotaz berbetan eta argazki batzuk atereaz egonaldi bikaina egin ostean, herritik zehar ibilalditxo bat egin genuen. Denbora azkar joan zen eta Gernika-Lumoren historia eta toki esanguratsu batzuei buruz aipamen batzuk baino ezin izan genituen egin.

Berbaz berba eta urratsez urrats, Picassoren GUERNICA koadroaren erreplika dagoen lekura heldu ginen. Koadroaren azpiko aldean aldarrikapena; “GUERNICA GERNIKARA” (Horrela izan dadila laster). Eta hementxe kontatu zuen Andreak, JALGI HADI MUNDURA taldearen lehenengo urteurrena datorrela eta argazki batzuk eta bideo batzuk egitea proposatuko diela taldekide guztiei. Hau esan orduko, poltsotik atera zuen “EUSKARAZ BIZI NAHI DUT” jartzen duen zapi handi bat eta “GUERNICA”ren aurrean egin zuen bere bideoa.


Badirudi, pertsona batzuentzat ez dagoela mugarik bere helburuak lortzeko, eta berdin zaie elkarrengandik urrun egon, itsasoa tartean egon, edo herrialdeen mugak itxita egon.

Andreari esker, arratsalde ederra izan genuen!

Andrea, benetan BELLA zara!

Zurekin berriro bat egin nahi dugu!




BARRIKA

Jalgi Hadi Mundura taldeko Uruguaiko Andrearekin elkartzeko parada izan nuen eta Barrikako hondartza eta kostaldea hautatu genuen tarte hori pasatzeko. Bertako flysch-aren  eta itsasoaren ikuste ederraz gozatu genuen eginiko ibilbidean zehar. Niretzat hainbeste denboran pantailaren bidezko harremana izan eta gero hunkigarria eta gogoangarria izan zen aurrez aurre elkar ezagutzea.




Egileak: Luis Urdaibai, Oier Zorrontza eta Andoni Artziniega





JHM elkarrekin Lazkaon: musukoarekin musuari uko egin gabe (1.partea)

Lazkaon egon ginen Argentinatik eta Uruguaitik etorritako lagunok, euskaraz bizitzen. Irundik Ainara ahal izan zuenean, pandemia egoeragatik hurbildu zitzaigun tarte ederrak partekatzeko.


Ainara Maia bidelaguna Bego Tisera bidelariarekin, duela lau urte bezala San Nicolas de los Arroyos-en, orain Lazkaon besarkaturik!


Ainara bere "Batxi" sorginduan Donostiatik Lazkaora


Oparirik ederrena aurrez aurre ikustea eta hitz egitea, eta elkar besarkatzea musukoarekin musuari uko egin gabe, begiekin bihotzak hunkiturik. 

Bigarren aldiz ere joan zen Ainara hegalaria bere "batxi" autoan Donostiatik Lazkaora, Jon Maiaren euskal ibilbideari buruzko hitzaldia entzuteko aitzakian, baina egiatan Lazkaoko barnetegiko bere lagunekin egotera itxitura guztien gainetik, eta Jon Maia berarekin argazkia atera zuen!




Maitasunaz hitz egiteko 
IZARRAK aipatzen ditugu, 
ukiezin bilakatu gara, 
arrazoi desberdinengatik:
batzuk klase sozialagatik, 
beste batzuk egoera fisikoagatik... 
ezin dugu elkar ukitu
baina hunkitzen gara
eta elkar sentitu 
nahiz eta maite dugunaren ondoan ez egon. 
(Ainara Maia)



Zarrakaztelurako ihesaldia antolatu zuen Andreak MINTZANETeko cappo-arekin edo buruarekin, eta Bardeetako ziertzoaz ekarri zuen Andreak Falu zarrakazteluarra Lazkaora... 
Eta hara magia! JALGI HADI MUNDURA euskara talde birtualaren txapak egiten hasi ziren Hazi Zarrakazteluko egoitzean, taldea sortu zela urtebete betetzeko zorian: 

Maizpide barnetegitik atera ziren karrikara EUSKARAZ BIZI NAHI DUT aldarrikatuz, Falu, Laura, Bego eta Alfredo. 
Lazkaotik Durangaldera mugitu ahal izan zen Bego Tisera bere bidelagunarekin lehen aldiz aurrez aurre egotera, MINTZANETeko buruaren magiaz, eta bi bihotzek bat egin zuten: 

 BI ESKU

BI HOTZ

BI HOTS TAUPAKA

ESKUETAN.  




Marije Garabieta bizkaitarrak bere esku bihoztunekin egindako artelan hau oparitu zion Andreari, JALGI HADI MUNDURA taldearen ikurrin edo bandera bilakatu den EGUZKI-LOREA! 



Gure taldeko Bati urduliztarra-mendozarra ere Lazkaora bisitan joan zen behin otso-hilez, musikaz eta trikiti-doinuez hango karrikak alaitzera eta dantzan jartzera, lagunartean giro goxoan egotera. 






Beste behin ere Donostian elkartu ginen, beti plazer bat baita Gipuzkoako hiria: 

Andrea eta Laura uruguaitarrek aukera izan zuten Aralarko San Miguel mitikoan Falu eta Rafa Blanco nafarrekin elkartzeko, eta egun lainotsua eguzkitsu bilakatzeko irribarre batzuekin. 












Lazkaoko barnetegiko euskara-ikasleak ezagunak egin dira euskal herrietan, euskal hedabideen bitartez. Bejondeizuela! 

IPARRA-HEGOA elkartearen ekimena egiatan otsailean hasi zen Lazkaoko barnetegian, eta handik diasporako euskara-ikasleekin batera Patagoniara hegan egin zuen ametsen  kutxak. Orain berriro ere Euskal Herrian dago... 


 



Egilea: Ainara Maia





2021(e)ko apirilaren 10(a), larunbata

MINTZANET sarea handitzen, mundurat da jalgitzen


Maizpide barnetegira ikastera etorri ziren sei ikasle, Jalgi Hadi Mundura taldekook, batzuok, Donostiara joan giren pasa den ostiralean, urtarrilaren 15ean, eta Ritxi Lizartza Mintzanet proiektuaren sortzailearekin eta Ander eta Cris laguntzaileekin bildu ziren. Elkarrekin bazkaldu zuten Txola tabernan, neurriak gordetzen eta giro paregabean igaro zuten bazkaria. Ondoren, Mintzaneteko egoitza ezagutzeko aukera izan zuten eta elkarrekin argazkia zuten. Horien artean, MINTZANETeko Retegi bidelagun nafarra  eta Alfredo Laborde bidelari argentinarra nabarmendu nahi nituzke; izan ere, aukera hau baliatu zuten lehen aldiz aurrez aurre fisikoki egoteko. 


Udaberriak bizipoztu ninduen
beharbada udazkenerako 
udaberrian sortutako maitasuna
indar handiagoz gauzatuko zirelako. 
ITXARON bitartean, kanta, bizi, izan!
Zu zeu izan
leial bihotzari 
itxarongo zaitut
zain egon gabe 
zainduko zaitut
ene bihotzeko maitea
ene itxaropena
ene zoriona. 
Bitartean, 
kanta, 
bizi, 
izan nadin
ni neu leial bihotzari. 
(Ainara Maia Urroz)

2021(e)ko apirilaren 8(a), osteguna

Elkarte barruan ...

     Norbait elkarte baten sartzen denean, gehienetan bi jarrera izan ditzake; bata pasiboagoa, urteroko kuota oradaindu eta elkarteak eskeintzen dioena hartu, eta bestea, aktiboagoa, hau da, antolaketan sartu eta ekimenak aurrera ateratzen ahalegindu.

     Hainbat elkarteetan egonda, bigarrena egiten dut, gehienetan. Jalgi Hadi Mundura elkartean gauza berdina egiten ahalegintzen naiz. Honek taldeetan lan egin beharra dakar. Hasieran, era anarkiko samarrean hasi ginen, bakoitzak, taldearen hobebeharrez, bururatzen zitzaiona egiten ... batek helbide elektroniko bat hartu, besteak, sare sozial baten, taldearen izenean, kontu bat hartu, ... ezagutu berriak ginen eta, ehundaka eta milaka kilometrotara geunden. Hasierako urrats haiek  igaro ziren, eta gaue egun, era koordinatuago baten lan egiten dugula uste dut, erabakiak hartzeko nolabaiteko "txokoak" edo "azpitaldeak" sortuz, erantzun bateratu eta egokiena emateko asmoz.

     Elkartearen irudia islatzeko, badaude sareetan kudeatzaile batzuk. Kudeatzaile hauek, beren nahien eta iritzien gainetik, taldearen irudia zaindu behar dute. Munduratuko duten ikuskera, ez da eurena izan behar, talde osoarena baino. Oso garantzitsua da, edukiak taldekide ezberdinekin adostea, irudi amankomuna plazaratzeko.

    Aurreko baten, elkartearen urteurrena dela eta bideo pare bat, plazaratzeko asmoa sortu zen; lehena, elkarteko partaide batzuekin, elkartean parte hartzeko gonbidapena eginez; eta bigarrena, taldekideak elkartea urteurrenagatik zorionduz, edo elkartean parte hartzeko gonbidapenak eginez. Neure burua lan hori aurrera eramateko aurkeztu nuen, gainera zer zetorkidan jakin gabe. Taldekideei euren irudiak eta bideoak eskatu zitzaizkien, formatu zehatz batetan eta helbide batetara bidali zezaten. Ba ... era guztietako formatuak jaso nituen eta mila leku ezberdinetatik irtsi zitzaizkidan. Hor, nire benetako lana hasi zen, formatuak bateratu, bideo batzuen bolumena igoarazi, soinua txertatu, dena borobiltzen saiatu ... 

    Norberaren lana ez zenez, beste kide batzuei erakutsi nien, nire lanaren emaitzak. Hainbat aldaketa iradokitzen hasi ziren, eta taldekideen azken "ekarpenak", oraindik, heltzeke. Hizkien tipografia hau izan behar zela, han edo hemen kokatuta joan behar zirela, harek musturrekoa daramala eta ez zitzaiola aurpegia ikusten, doinua egokia dela-ez dela, musika librea izan behar zela, taldekide batena hobeto, irudien iraupena bata edo bestea izan behar zela, ... Azkenean, irudi guztiak heldu ziren eta bideoek, gu garen taldea islatzen duela, uste dute.









 

Taldearen izaera iradokitzen duten irudiak direla uste dut; jende alaia, prestua, konprometitua, urruti egonagatik berotasuna igortzen duena eta, batez ere, hizkuntza maite duena.




Ahor ba bideoak:

https://drive.google.com/file/d/1rX-qUiY238UeP5XVQHD6dwcKJxhQTpIH/view?usp=sharing

https://drive.google.com/file/d/1162amiPZNJdHzltOUOuRSIOitoYWcqMj/view?usp=sharing



Oier Zorrontza.