Euskarak mugarik ez duela argi dugularik elkartearen helburu nagusia zera da: munduko euskaldunak, Euskara ikasten ari direnak nahiz jakin badakitenak ,elkarreraginez eta elkar aberastuz hura erabil dezaten animatzea. Frogaturik da helburuok sobera bete direla urtebeteko ibilaldian eta hori ospatzeko oraingoan ere mintzodromoa antolatzeari ekin diogu deialdi zabala eginez.
Uruguaiko Andrea eta Artziniegako
Andoniren eskutik saioaren aurkezpena egin da aurrenik. 23 lagun agertu dira
eta haietarik bost berriak. Bihoakie hemendik gure ongi etorria eta esker ona Xabi, Maite,
Victoria, Kandido eta Pedrori.
Beharrezko aurkezpenak egin ondotik taldearen
nondik norakoak azaldu dituzte aurkezleek. Taldearen sorrera, jardunaren
gaineko xehetasunak, izaera eta helburuak aipatu dituzte, besteak beste. Taldea
hasiz doala eta izaera anitza duela argi dago. Munduko toki askotako eskaldunak
biltzen ditu eta euskara maila gorabehera den-denak ongi etorriak direla
adierazi dute. Euskara maitatzea aski da.
Hiru gai izan
ditugu 4ko talde txikietan jorratzeko (jolasak, ospakizunak eta lekurik
kutunenak), eta moderatzaileak hauek izan dira: Andoni, Oier, Ani, Rafa eta
Andrea.
Talde txikietan 20 minutuko solasaldia izan dugu gai
bakoitzeko. Denbora amaitutakoan denok batera elkartu gara. Talde nagusira bueltatu garenean,
talde txikietan esandako gauzarik interesgarrienak eta bitxienak aipatzen
izan ditugu.
Gaien artean taldeko lagun batzuek egindako bertsoak kantatu ditugu.
Testua: Andoni Artzineiga eta Andrea Uruguai
Argazkiak: Valeria La Pampa eta Sara Montevideo
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina