Lazkaon egon ginen Argentinatik eta Uruguaitik etorritako lagunok, euskaraz bizitzen. Irundik Ainara ahal izan zuenean, pandemia egoeragatik hurbildu zitzaigun tarte ederrak partekatzeko.
Ainara Maia bidelaguna Bego Tisera bidelariarekin, duela lau urte bezala San Nicolas de los Arroyos-en, orain Lazkaon besarkaturik!
Ainara bere "Batxi" sorginduan Donostiatik Lazkaora
Oparirik ederrena aurrez aurre ikustea eta hitz egitea, eta elkar besarkatzea musukoarekin musuari uko egin gabe, begiekin bihotzak hunkiturik.
Maitasunaz hitz egiteko
IZARRAK aipatzen ditugu,
ukiezin bilakatu gara,
arrazoi desberdinengatik:
batzuk klase sozialagatik,
beste batzuk egoera fisikoagatik...
ezin dugu elkar ukitu
baina hunkitzen gara
eta elkar sentitu
nahiz eta maite dugunaren ondoan ez egon.
(Ainara Maia)
Eta hara magia! JALGI HADI MUNDURA euskara talde birtualaren txapak egiten hasi ziren Hazi Zarrakazteluko egoitzean, taldea sortu zela urtebete betetzeko zorian:
Lazkaotik Durangaldera mugitu ahal izan zen Bego Tisera bere bidelagunarekin lehen aldiz aurrez aurre egotera, MINTZANETeko buruaren magiaz, eta bi bihotzek bat egin zuten:
Marije Garabieta bizkaitarrak bere esku bihoztunekin egindako artelan hau oparitu zion Andreari, JALGI HADI MUNDURA taldearen ikurrin edo bandera bilakatu den EGUZKI-LOREA!
Beste behin ere Donostian elkartu ginen, beti plazer bat baita Gipuzkoako hiria:
Andrea eta Laura uruguaitarrek aukera izan zuten Aralarko San Miguel mitikoan Falu eta Rafa Blanco nafarrekin elkartzeko, eta egun lainotsua eguzkitsu bilakatzeko irribarre batzuekin.
Lazkaoko barnetegiko euskara-ikasleak ezagunak egin dira euskal herrietan, euskal hedabideen bitartez. Bejondeizuela!
IPARRA-HEGOA elkartearen ekimena egiatan otsailean hasi zen Lazkaoko barnetegian, eta handik diasporako euskara-ikasleekin batera Patagoniara hegan egin zuen ametsen kutxak. Orain berriro ere Euskal Herrian dago...
Egilea: Ainara Maia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina