109. saioan, heriotza gaitzat hartu genuen, eta 22 pertsona elkartu ginen
horri buruz hitz egiteko, beti legez, euskaraz.
Saiorako gonbitean, “Ah! Ez dago
zertan doluzko-jantzirik soinean eraman beharrik” esan zigun Luisek eta
kriston arrakasta izan zuen gonbiteak!
Munduan zehar, hamaika erritu daude, azkeneko agurra emateko, gurekin bizi izan denari. Erlijioak badauka zerikusia erritu mota hauetan”.
Victoriak, taldeko kide berri batek, Boisen bizi denak, Boiseko hilerriari buruz hainbat gauza
kontatu zigun. Hemen duzue aipatutako bideoa:
EUSKALDUNEN HILERRIA
Heriotza zer den eta zer gertatzen den
heriotzaren ondoren. Hilerrira joaten
garen, Domu Santu edo Santu Guztien egunean edo noiz.
Nola hiltzea gustatuko litzaigukeen eta, nolako ospakizuna
gustatuko litzaigukeen.
Organoak emateari eta heriotza zigorrari buruzko gure ustea.
Heriotzaz pentsatzen/hitz egiten dugun,
"heriotza batzarrak" ezagutzen ditugun.
Heriotzarengandik hurbil egon garen noizbait,
besteak beste.
Ikusi genuen legez, zertaz hitzeginik izan genuen; izan ere, motzegia egin zitzaigun talde txikietan
egon ginen denbora, eta talde handian ere, denon artean komentatzeko aukera ere izan
genuen.
Bukaerarako, Luisek galdera bitxi batzuk prestatu zituen, saioaren amaieran,
barre pixkat bat edo asko egiteko.
Irudikatu zure agurra ikusteko aukera daukazula, nonbaitetik, eta zure hurbilenekoekin
batera hauek ikusten dituzula:
- Zure bikotearen atzetik beti aritu dena, zure bikotea besarkatzen ikusten duzu .
- Azkeneko bost urteetan agurtu ere ez dizun auzokoa, negarrez doluminak
emanez.
- Hiru mila euroko zorra dizun “laguna”.
- Zure ezkutuko maitalea, zotinka negarrez eta zure antza
itzela (berdin-berdina) daukan hamar urteko ume bat eskutik oratuta
Ordu beterako berbizteko aukera izango bazenu, norengana joango zinateke lehenengo eta zer esango zenioke? Eta gero norengana? Eta gero? Zergatik?
zeri so hago, eroa?
horixe epitafioa
Egilea: JHM ekimenzaleok
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina