Gaur Jalgi Hadi Mundura taldea 70.saiora iritsi da eta 13 lagun egon gara sortutako ARIGUNEAN euskaraz gozatzen!! Lagun berriak iritsi zaizkigu Alacantetik, irakasle bat eta hiru ikasle, oso jatorrak denak. Beti bezala giro atsegin eta lagunkoian aritu gara, Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa, Europa eta Hego Amerika elkarrekin; hau da, Euskal Herria eta Diaspora Euskaraldian euskaraz!
Hamahiru lagun izanez, talde txikiak egitea erabaki dugu, denok berba egiteko aukera izateko. Lau talde osatuta gai anitzak izan ditugu, esate baterako: casteilers, mendiak, txangoak, euskararekiko harremana, besteak beste.
Bi orduko saioan, lau aldiz aldatu gara taldez, eta lagun ezberdinekin egoteko aukera izan dugu. Ahobizi eta belarriprest ibili gara, euskara maite dugulako eta euskaraz bizi nahi dugulako. Oso esperientzia polita izan da gaur bizi izan duguna ere!
Eskerrik asko guztioi eta ongi etorriak lagun berriak!!
Bistan zegoen aurtengoa ez zela mintzodromo arrunta izango birtuala zelako. Hasieran espero baino arazo tekniko gehiago izan ditugu baina laster buelta eman diogu eta euskaraz gozatu dugu.
Bertakook edo herriarekin lotura dutenak nagusi izan gara baina mundu osoan zehar dauden euskaldun batzuk izan ditugu. Luxuzko gonbidatuak.
Osatu den taldea ederra izan da. Taldeka aritu gara elkarrizketak biziagoak eta sakonagoak izateko. Euskara, Lekuak eta Euskaraldia izan ditugu mintzagai.
Pozik bukatu dugu eta ea hurrengoa aurrez aurrekoa den , nahiz eta atzerriarekin konexioren bat izan!
JHM taldekideon
topaketa honen bezperan hasi da 2020ko Euskaraldia, eta honen inguruan izandako bizipenak eta gogoetak azalduko ditugu hemen, txapak paparrean izanik.
Euskal Herriko herri eta hiri askotan hainbat ospakizun burutuko dira egun hauetan, eta horietako batzuk aipatu ditugu. Bestalde gutako bakoitzak ze rol, ahobizi edo belarriprest, izango duen komentatu dugu, horretarako bakoitzak izan ditzakeen arrazoiak emanez.Egia esan taldekide gehienok ahalegintzen
gara euskaraz egiten aukera dugun guztietan. Baina argi gelditu da diasporan bizi direnek askoz aukera gutxiago dituztela horretarako, eta sarritan euskara norekin egin bilatzen ari direla:
bide lagunekin, inguruko euskaldunen batekin, sare sozialen bidez …
Taldekide bik
kontatu dituzten esperientziak interesgarriak dira oso. Diasporan bizi den batek kontatu du han gure hizkuntza
ezezaguna denez, euskaraz agurrak eta hitz batzuk irakasten ahalegintzen dela jende ezagunei,
horretarako hiztegitxo bat ere osatu eta eskaintzen dielarik. Ahalegin hau benetan ere
txalogarria da eta lurralde horretan euskararen mezulari lana egiten ari da euskaltzale hau.
Beste taldekide batek
kontatu digu psikologo batengana joan
beharra izan zuela eta hasieran gazteleraz egin zutela, baina konturatu zenean
euskaraz ulertzen zuela zera esan ziola: nik euskaraz hobeto azaltzen ditut
nire kontuak eta sentimenduak, eta horrela egin nahi dut; zuk egin dezakezu
gazteleraz. Ba, hori ele-biko elkarrizketa izango litzateke, batek euskaraz eta
besteak erdaraz. Ba gaur egun biek
egiten omen dute euskaraz. Taldekide honek lortu duena ere txalogarria benetan.
Ondoren galdera hauen inguruan taldexkaka
aritu gara:
- Zer abantaila du Euskaraldiak eta txapak
bistan eramateak?
- Nolako garrantzia du BELARRIPREST izateak?
Gure taldexkan 4 partaide izan gara eta hauek
izan dira gure ekarpenak:
Batek esan du bere ustez Euskal Herritik kanpo ez daukala garrantzi handirik Euskaraldiak, baina Euskal Herrian ilusioa eragiten duela ekimen honek, eta garrantzitsua dela.
Beste batek esan du, txapak eramateari dagokionez, baliagarria dela abiapuntu bezala, jakiteko ze
hizkuntza erabili.
Betalde gure kasuan BELARRIPREST eramateak
garrantzi handia duela aipatu dugu, txapa hau daramanak askatasuna duelako
euskaraz nahiz erdaraz egiteko, eta AHOBIZI txapa daramanari euskaraz egiten
jarraitzeko eta erdarara ez pasatzeko
indarra ematen diolako, badakielako besteak ulertzen duela euskaraz eta hizkuntza horretan entzutea nahi duela.
Maps webgune honetan
ikusi daitekeenez, Gurutzea da herriaren erdigunea. Bilbotik hurbilen Aperribai
auzoa dago, eta urrutien Gumuzio edo Erletxeta (Zornatza-Amorebieta bidean) eta Usansolo (Arratiara bidean).
Usansolotarrek
aspalditxotik agertu dute Galdakaotik banatu eta aparteko herria izateko asmoa.
Baina orain arte hainbat traba izan dituzte Bizkaiko Aldundiaren partetik. Esan
behar da 1.950 bueltan (Frankismo garaian) bat eginzuten herriek errazago izan dutela berriz
banatzea, baina Usansoloren kasuan inoiz ez da izan herria. Hala ere, badirudi
une honetan errazago izango dutela asmo hori lortzea Aldundia, Galdakaoko udala
eta Usonsolorren artean (zinegotzi bi ere badituzte) egon daitekeen akordioari
esker.
Galdakao erdiguneari
dagokionez, kale nagusia deritzon Juan Bautista Uriarte Pazakoetxetik
Udaletxera doa, eta inguru horretako argazki batzuk erakutsi eta komentatuko
ditut.
Argazki honetan Plazakoetxe eta Tximilarreko
etxeak agertzen dira, XIX. mendearen amaieran Galdakaon sortu zen Explosivos
Rio Tinto enpresak eraikitakoak: ikusi daitekeenez behealdeko etxeak,
handiagoak eta dotoreagoak, enpresaburuentzat eraikiak izan ziren, eta muino-gainean
(zuhaitzen goialdean) eraikitakoak langile arruntentzat.
Hasierako
GaldakaonXX. mendearen erdialderantza
hasi zen populazioa handitzen, eta hain zuzen ere Juan Bautista Uriarte
kalearen inguruan, bereziki kale honen amaiera inguruan dagoen udaletxe bueltan
hasita.
Hau da udaletxearen
eraikin nagusia, nahiz-eta gaur egun udalak badituen bulegoak kultur etxean ere
eta beste toki batzuetan, herrian zehar.
Udaletxe hau
aipatutako kale nagusiaren amaiera aldean aurkitzen da eta kaletik gorantz
joanda, muino baten gainean, Santa Maria eliza.
Eta elizaren aurrez aurre eta beherantz egiten duen
landari Ardanza parkea deritzo, zuhaitzez eta belar finez hornitutakoa berau,
maps webgunean berdez agertzen den ingurunea, hain zuzen ere.
Udaletxearen albo batera kotxeen aparkalekua dago eta
bere ondoan Euskaraldiaren salmenta eta informazio bulegoa, Esan udal bulegoen alboan. Azpimarratzekoa da aurten bulego eder
hori izateaz aparte dinamizatzailea ere baduela Galdakaoko Euskaraldiak.
Udaletxearen aurrez aurre eta Gurutze plazan
dago Galdakaoko lehen eskola ere, Gandasegi. Gaur egun hainbat eskola eta
ikastola bat ere badaude Galdakaon, eta eskola hau haurtzaindegirako erabiltzen
da. Bestalde frontoi berri zarratua ere ikus dezakegu Gandasegi eskolaren
ondoan. Orain dela urte batzuk arte frontis bezala etxe baten horma eta ezker
pareta aire librean zeukan frontoia zegoen toki berean.
Azkenik aipatzekoak dira baita ere
herrian zehar agertzen diren hainbat eskultura, horietako asko herri honekin
zerikusi zuzena dutenak. Webgune
honetan ikusi daitezke, azalpen eta guzti.
Baina bereziki zeresan ugari
eman digun emakume esne saltzailearena aipatu nahi nuke.
Garai
batetan ohikoa izaten zen baserrietatik
esnea astoan eramatea herri-guneetara eta etxez etxe saltzea. Lan hori
gehienbat emakumeek egiten zuten, eta ez beti astoez baliatuz, baizik eta
kantinak eskuetan, lepoan edo buru gainean eramanez.
Horren
harira komentatu dugu baita ere emakumeek garai baten egiten zuten asto beharra
edo lana. Eta esaera bi ere gogoratu ditu Andonik:
“Asto
lanak egin” eta “Astoa izan eta mando bizi”
Beste
adibide bat bezala komentatu dugu baita ere Santurtziko arrantzaleen emazteek
etxez etxe arraina saltzen ibiltzearena, arrainez kargatutako otzarak buru
gainean zituztela. Eta Andonik berak ipini gaitu ondorengo abestia kantatzen:
Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean dago kokaturik UNDABASO parajea, Ibarruriko Unda auzonean, Muxika udalerrian, Bizkaian. Ibarrurik, Gorozika eta Ugarterekin Muxika herria sortzeko bat egin aurretik, bere udala zeukan.
UNDABASO egitasmoa LURGAIA FUNDAZIOA eta Undabaso baserriko jabeen eskutik sortu zen 2008an. Pinuaren eta eukaliptoaren landaketa horrenbeste zabalduta dagoen eremuan, jabe hauek erabaki zuten bertoko zuhaitzez inguratuta nahi zutela bizi. Hau dela eta, LURGAIA FUNDAZIOarekin sinatu zuten lehen zaintza-akordioa 2008an. Hektarea gutxi batzuk zaintzen hastetik 130 hektarea baino gehiago kudeatzera heldu dira dagoeneko eta baso hau gero eta handiagoa egitea da helburua.
Basoa esaten denean ez da pentsatu behar zuhaitzetaz hitz egiten dela bakarrik, ez. Basoa esaten denean bertoko zuhaitz eta zuhaixkaz gain, horrek sortzen duen biodibertsitateaz ere berba egiten da. Basoak esan nahi du gerizpea, berotasuna, babesa, janaria…Baina baso baten dagoen uraren kudeaketa eta zuhaitz mota baten landaketa ez dira berdinak. Eukalipto landaketek lurra lehortzen dutela argi eta garbi oinarritu da ikerketetan eta bertan aurkituko dugun biodibertsitatea oso urria da.
“BASOA” da ondoko argazkian gertatu dena gertatu ez dadin kudeatzea gure lurrak. Gaur egun, pinua jasatzen ari den izurritea dela eta, pinudiak eperditik botatzen ari gara jo eta ke eta arlo handiak ikusten dira biluzik gure mendietan. Ondorio batzuk ditu honek eta euretariko bat da haizeak jotzen duenean ez daukala “ostoporik” eta hartzen duen abiadura itzela izan daiteke. Ziurrenez ikusiko ditugu honelako triskantza gehiago epe laburrean. Espezie bakarreko landaketak eta basoak ez daukate zerikusirik.
Undabaso ondoan ateratako argazkia orain dela aste bi inguru
Zer da LURGAIA FUNDAZIOA?
2002-tik bertoko basoen berreskuratzean, kontserbazioan, Natura zabalkuntzan eta Natura-Ondarearen kudeaketa sustatzea du helburu: Espezieak, habitatak, lotutako prozesu ekologikoak eta paisaia.
Gaur egun 450 hektarea baino gehiago kudeatzen ditu “kustodia” akordioaren bidez (dohaintza edota erabiltzeko utzita) Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo. 150000 zuhaitz eta zuhaizka baino gehiago landatu dituzte, 35 espezietakoak, gehien bat bolondresen laguntzaz.
2020ko urriaren 24an eta 25ean ia 500 zuhaitz landatu genituen. Baina horrez gain, anfibioentzat potxingoak ere egokitu genituen. Pinudiak ateratzeko egiten diren bideak, goitik behera direnean eta euria egiten duenean, berehala eta biadura handian heltzen da ura ibaira, errekara edo errekastora. Eta abiadura horrekin lurraren onura ere badarama erosioaren ondorioz. Zeharkan egindako bideak erabili genituen potxingoak egokitzeko anfibioentzat, narraztientzat, intsektoentzat,… Kate biribil bat sortzen da basoan. Ura bizitza da eta beheko argazkian ikusten diren Baso-igel gorriaren arrautzetatik gehienak ez dira iritsiko igel helduak izatera. Baina bidean izango dira hegaztiren baten elikagai. Hegazti hoietarikoren bat azeri edo beste mamiferoren baten elikagai izan daiteke. Gertatzen dena da aipatutako kate horren begikateren bat apurtzen badugu kate horrek nonbait ez daukala jarraipenik.
Anfibioentzat potxingo egokia sortzen pinuak ateratzeko erabilitako bidean
Eta hona hemen berehala emaitzak: Baso-igel gorriaren arrautzak
Egun bikaina izan zen, pozik egindakoaz. Jatorri ezberdineko pertsonak, hurbilekoak zein urrunekoak, baina helburu berdinarekin. Basatzan zein sasi artean pozik!
Amaitzeko, “ORTUTIK ORTURA”ren eskutik otordu bikaina izan genuen. Baina aurretik hitzaldi labur bezainbesteko interesgarria eman ziguten. Kilometro zero eta biribilean oinarritutako lan taldeak nola egiten duen lan hurbileko ekoizleekin jakinerazi ziguten
Hiribide edo etorbide agertzen da hiztegian "rambla" hitza bilatzen dugunean. Argentinan eta Uruguain rambla hitzak zera esan nahi du: "Itsas, ibai edo laku baten ondotik doan bidea". Katalunian eta Espainko beste lekuetan, berriz, "kale zabala, zuhaitzekin, normalean hirigune erdiko kale nagusietariko bat".
Hiri bakoitzak leku esanguratsuak baditu eta ranbla da Montevideoko lekurik esanguratsuenetako bat. 30 kilometro ditu pasealeku honek eta munduko ranblarik luzeena da. Gune eta bazter asko sortzen dira ranblatik ibiltzean, monumentuak, artelanak, gune berdeak, hondartzak, klubak, jatetxeak, besteak beste. Jarraian ranblaren gune berezi batzuk ikusiko ditugu, Alde Zaharretik ekialderantz.
Sarandi harri-lubeta
Arrantzaleen lekurik kuttunena da. Handik itsasontziak ikus daitezke portura sartzen direnean; gainera, badia eta Montevideoko Cerro-ren bista ederra dago.
Sarandi harri-lubeta kalearen luzapena da, kale hau Ciudadela-ren atean hasten da eta itsasorantz zabaltzen da.
Harri-lubetatik hurbil dagoen auzoari Guruyú deitzen diote. Alde horretan, garai kolonialeko esklabu afrikarren lehenengo ospakizunak izan ziren. Gaur egun oso ohikoa da danborrak entzutea. Izkin batean Buenos Aires eta Maciel kaleak gurutzatzen diren lekuan, tabernarik zaharrenak bizirauten du, El Hacha izenekoa, XVIII mendekoa.
Hego ranbla
XX. mendeko lehenengo hamarkadetan Montevideoko kostaldeko ranbla egiteko obrak hasi ziren. Guztira hogei bat kilometro dira. Sarandi harri-lubetatik Carrasco errekaraino.
Udaletxeak izan zuen ranbla egiteko ardura eta helburuak hauek izan ziren: hiriaren itsasoaren muga finkatzea eta hirigunetik urrun zeuden auzoetara(Pocitos, MalvÃn eta Carrasco) joateko modu errazago bat sortzea, gainera autoen kopurua geroz eta handiagoa baitzen errepide berriak ere behar izaten ziren. Garai hartako batllista proiektuak estatu moderno bat sortu nahi izan zuen, hiria edertu, turismoa sustatu eta biztanleei gune publiko eta irekia ematea, langileei batez ere, aisialdiaz gozatzeko.
Hego ranblaren eraikuntza Uruguaiko historiaren une berezi batean ailegatu zen, aldi berean eraikin oso garrantzitsuak egiten ari baitziren: Casino Carrasco Hotela (1921), Salvo Jauregia (1922), Legislativo Jauregia (1925), ClÃnicas Ospitalea (1929), Municipal Jauregia (1930) edo Centenario Futbol zelaia (1930). Dena une berean egin zen eta esku-dirutan ordainduta.
1912. urtean "Plano Regulador de la Ciudad de Montevideo" delakoaren bidez, Hego ranbla eraikitzeko proposamena onartu zen. Baina proiektua hamar urte beranduago heldu zen Juan P. Fabini (1876-1962) ingeniariaren eskutik. Bere proiektuak Sarandà kalearen kai muturretik Urbano parkeraino (gaur egungo Rodó Parkea,), Ciudad Vieja, Barrio Sur eta Palermo auzoak inguratzen ditu. Bajo, auzo pobrea eta burdela, erradikatu nahi izan zituen eta auzoak hobeto komunikatzeko kaleak ere proposatu zituen.
Proiektua onartuta, 1923. urtean hasi ziren obrak baina ekaitz bortitz batek lanak hondatu ostean 1925ean hasi ziren berriro eta behin betiko proiektua onartu zen.
Zenbakiak faraonikoak izan ziren.
Hego ranblaren neurriak hauek izan ziren:
4.ooo metro luzera
50 metro zabalera
Eraikuntza-lanak
70 mila metro kubiko hormigoi
24 mila dragatze-lan
Betetzeko materiala 800 mila metro karratu hare
500 mila lur
180 mila zoladura
Ranblako kaleen azalera - Centenario Futbol zelaiaren azalera (105 x 68 metro) sei aldiz.
Bi milloi eta 400 mila jornala behar ziren.
929 lursail desjabetu ziren.
Obrak 14.500.000 peso balio izan zuen.
Kaleak egiteko bertako granito gorri harria erabili zuten, lau terraza-begiratoki ditu, Rio de la Platan zabaltzen direnak
Hego ranbla 1935eko abenduaren 30ean inauguratu zen ofizialki, baina behin betiko plana 1947an osatu zen.
Beste antzinako proiektu handiak bezala, ez zuten bukatu. Barandarik ez zioten jarri eta hura ezartzeko ziren zuloak ikusten dira granitozko harrietan. Iparraldeko lorategiak ere ez zituzten bukatu.
Punta Carretas-eko itsasargia
Punta Brava bezala ezaguna den gunea eta Golf klubaren aurrean itsasargi hau dago kokatua. Goiko alderaino igo daiteke eta ikuspegi paregabea begiztatzea posible da. Hortik hurbil arrnatzaleen etxeak daude, bertan itsasoko produktu freskoak saltzen dira.
Puertito del Buceo
Kirol-nautikoak egiten dira leku honetan. Yacht kluba arraun jarduera eta paseatzeko txango askoren abiapuntu da. Montevideoko Skate parkea dago, jatetxeak eta arraina saltzeko dendak ere. Paisaia ederrengatik arkitekto famatu askok luxu handiko dorreak eraiki zituzten.
Virgilio plaza
De los Ingleses hondartzaren ondoan Punta Gorda auzoaren sakanak daude. Etxe ederrak ikus daitezke inguruan. Armadaren plazatik Montevideoko kostaldeko bista ederra dago. Carlos Gardel, abeslari uruguaitarraren etxe bat han dago. Adindu ahala, bertan bizitzekoa zen abeslaria, baina bere heriotz goiztiarra dela eta, ezin bete izan zuen gogo hori.
Montevideoko ranblatik paseo bat emateko:
Recorriendo la Rambla de Montevideo. Chochi. (2019,11,02). Berreskuratuta https://www.youtube.com/watch?v=nEcphsIbKzI&feature=emb_rel_end
Gaurko saioan Andonik Garobel mendilerroa
ezagutzera eman digu, Aiaraldeko biztanle eta mendizale ororentzat
erreferentea. Gaztelaren eta Euskal Herriaren arteko muga zedarritzen duen
lerro bat osatzen dute hango haitzek.
Ezkerraldetik hasita Nerbioi ibaiaren sorburua
eta urjausia ezagutu ditugu. Honek bere 222 metroko jausikeraz Europako garaiena omen da eta eurite-sasoian
soilik ikusi ahal da, eremu karstiko honetan urak lurrean barrena bide egiten
baitu. Ondoan burdinazko behatoki bat dago balkoi baten modura ertzetik jalgia,
goian-behan hutsa delarik arnasa eteteko modukoa . Mendi-lerroaren ertzetik
mendebaldera eginez Txarlazo gaina dugu, bertan Orduñako Antiguako Amaren
elizan dagoen birginaren erreplika den eskultura ikusgarria dago. Gertu dago Orduñako
mendatea, garai batean Gaztela eta Bizkaiaren arteko merkataritza bide izan zena.
Parapente eskola bat ere badago inguruan.
Aurrerago eginez Tologorri gaina dugu eta gora igotzeko zirrara pizteko modukoa
den “bide beltza”. Honen ondotik Unginoko gaina, haitzaren paretan irekia duen
zuloarengatik “Unginoko begia” da ezaguna. Adrenalina goseak direnek, aldiz,
via ferrata bat bertan dute zain. Azkenik, Eskutxi eta Peña de Aroko gainak eta
San Miguel urjausia. Amaitzeko goian izan zen “lobera” baten aztarnak erakutsi
dizkigu. Lekua berriztatu zuten eta eskena irudikaturik otsoaren eta artzain
baten eskulturak ere jarri zituzten praktika haren oroitgarri.
2.Hona hemen Maiderrek bere leku kuttunenaz eginiko aurkezpena
3. Valeriak Donostia hiria aurkeztu digu
Donostia!!
Gipuzkoako
hiriburua da. 186.000 (ehun eta laurogeitasei ) biztanle ditu. Bizkaikoko Golfo turistiko hiri bat
da. Lehenengo
argazkia Udaletxea da, leku horretan lehenengo casinoa egin zuten.
Donostia
Kontxa eta Ondarreta hondartzengatik ezaguna da.Kontxako
ibilbidean, taberna batzuk daude. Orain itxita daude pandemiagatik.Hondartza
hori surflariakez da normala. Baina garai honetan itsasoa aproposa zen. Bi
hondartza artean, koloreren
zubia dago, oso polita da eta jende asko joaten da hara. Ez
dakit nolakoak diren bi hondartzak, noski, joan den hilabetean iritsi ninzenelako
Gero,
bideoan, alde zaharra ikusiko duzue, hor taberna gehiago daude, eta Bretxako merkatua
ere bai, merkatu hori famatua da, astelenetik larunbate arte irekita egoten da,
astero, beserritarrak joaten dira, haien barazkiak saltzeko. Nire
extxea bretxako merkatua aurrean dago. Bestealde
batetik nire etxe atzean Urumea itsasadarra dago. Batzuetan bere pasalekua itxita egoten da. Joan den
astean ibai horretako olatuak ia ia 10 metrokoak izan ziren. Donostiak
auzo batzuk ditu, horietako baten izena Gross da. Oso polita eta dotorea da. Hor
kursaala dago,Kursaalak ikuskizunen berezko programazioa du: KursaalEszena. Kalitate
eta ospe handiko musika-jarduera kanto latzenditu. Seniorrentzat, gazte helduentzat
eta familientzat pentsatuta daude jarduera horiek. Donostiako
Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta herrialdeko empresa garrantzitsuenek sostengatzen
dute hori. Leku
horretan, munduko zinema jaialdia ospatzen da, horregatik oso leku famatua
da.
Bukatzeko
Kursssal ondoan Zurriolako hondartza dago, oso lasaia da, gazteentzat, baita
familia guztientzat ere.
4. Faluk Zarrakaztelu bere herria erakutsi zigun
Faluk bere herria erakutsi zigun: Zarrakaztelu (Nafarroako Erribera). Bere ustez ez da oso herri ederra, baina guztiek bezala bere xarma du. Zarrakazteluko inguruak zoragarriak dira eta beraien artean, Bardea, Aragoiko ibaia, La presa, Larrateko begiratokia eta La Olivako monasterioa aipatu zituen. Bistan da, han ez dela gehiegi euskaraz hitz egiten, baina nahiz eta euskaldun gutxi bizi ( 15 bat aste barruan) euskara asko maite dute bertakoek eta elkarte gehienek euskarazko izenak dituzte: Irrintzi, Guztionak, Nafarroa, Iparralde, eraso, Hego Eztanda, Hizkuntza, Batasuna….Euskararen aldeko elkarte bat ere badago : Hazi Zarrakaztelu izenekoa eta bere lana euskararen hazia erremu horretan ureztatzea da. Egia esan , fruituak begibistakoak dira Erriberako muga horretan.
Bukatzeko, euskararen egun baterako prestatu zuten bideo bat jarri zigun eta gozatu genuen. Primeran egiten ari dira eta herria esan baino politagoa iruditu zitzaigun.
Herriaren izen ofiziala
Amorebieta-Etxano da, baina bertokoak Zornotza edo Zorrontza deitzen dugu,
idatzia eta ahoskatua, hurrenez hurren. Bizkaiko erdigunearen inguruan dagoela
esan daiteke. Bidegurutzea da Bilborantz, Arratiarantz, Durangalderantz eta
Gipuzkoarantz eta, Urdaibairantz doazen lagunentzat. 58 km2 ditu eta
19200 bizilagun gara. Udalerriaren goia Aramotzeko mendilerroan dago,
Betzuenburun, 792 metrora. Gaur eguneko udalerria, 1951ra arte bi herri
ezberdin zirela aipatu behar da, Zornotza bera eta Etxano.
Lagun bati bazter esanguratsuenak erakutsi
behar banizkio, hurrengo txangoa burutuko nuke:
·Lehenik eta behin herriko plaza erakutsiko nioke. Han
udaletxea daukagu. Berton, gaur egun, EAJk agintzen du, PSE-PSOEren
laguntzarekin. Herriko plaza lagun askoren elkartzeko gunea da.
·Handik gertu, Andres Nagelen donostiarraren “Izenbakoa”,
arraultz itxurako eskultura. Jendeak honi ”Patata” deritzo, izen honek
adostasun handia lortu duelarik.
·Zelaieta parkea, toki lasaia da, umeen eta familien
jolaslekua da. Berton, Zelaietako kultur zentroa (liburutegia, gelak, aretoak,
erakustokiak, frontoia eta musika – eskola izango dena) dago. Baita mutur
batean, Urgozoko iturri estimatua ere.
·Errekan gora eginda, Jauregibarriako parkera helduko
ginateke, belardi zabalekin. Txango txikia egiteko aproposa da eta herritik
gertu dago. Leku hau ezaguna da, hemen kroseko eta ziklokroseko probak egiten
direlako. 90. Hamarkadako hasieran, hemen munduko kros txapelketa burutu zen.
Txango luzeago bat egin behar banu, Bizkargirantz (565 m) joango nintzateke, han Espainiako guda zibilean, 1937an, gatazka odoltsua gertatu zen, eta Nafarroatik etorritako “nazionalak” irabazi zuten, Bilborako bidean. Hemen, urtero, ospakizun bat egoten da, gertaera haiek gogoratuz, maiatzeko lehen igandean
·.
·Etxanoko Dudea auzoa ere interesgarria da, herri
zaharraren burua non zen jakiteko.
· Hurrengo egun bat,
Eubatik Belatxikieta aldera joateko erabili daiteke. Basorantz igo ahala
Aramotzeko mendilerroarekin bat egingo dugu, Durangaldea eta Arratia banatzen
duen mendikatea.
· Behin
Belatxikietan, leku zoragarri batez gozatu ahal izango dugu, belardi handi bat
dagoelako, bolatokia, Inaxio deunaren baseliza, eta taldeentzako, sua egiteko
aukera dago. Inaxio deunaren egunean (Uztailaren 31n), jaiak ospatzen dira toki
honetan. Eguberri eta Urte berri egunetan ere igoteko ohitura dago.
· Azken ahalegin
batekin, Belatxikietako tontorrera (668 m) helduko ginateke, berton dagoen
ikuspegiaz gozatuz, iparraldera Bizkaiko kostaldea eta hegoaldera Gorbeiako
tontorra.