Europa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Europa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

70. saioa: ARIGUNEAN EUSKARAZ GOZATZEN!

Gaur Jalgi Hadi Mundura taldea 70.saiora iritsi da eta 13 lagun egon gara sortutako ARIGUNEAN euskaraz gozatzen!! Lagun berriak iritsi zaizkigu Alacantetik, irakasle bat eta hiru ikasle, oso jatorrak denak. Beti bezala giro atsegin eta lagunkoian aritu gara, Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa, Europa eta Hego Amerika elkarrekin; hau da, Euskal Herria eta Diaspora Euskaraldian euskaraz!

Hamahiru lagun izanez, talde txikiak egitea erabaki dugu, denok berba egiteko aukera izateko. Lau talde osatuta gai anitzak izan ditugu, esate baterako: casteilers, mendiak, txangoak, euskararekiko harremana, besteak beste.

Bi orduko saioan, lau aldiz aldatu gara taldez, eta lagun ezberdinekin egoteko aukera izan dugu. Ahobizi eta belarriprest ibili gara, euskara maite dugulako eta euskaraz bizi nahi dugulako. Oso esperientzia polita izan da gaur bizi izan duguna ere!




Eskerrik asko guztioi eta ongi etorriak lagun berriak!!

2020(e)ko azaroaren 29(a), igandea

Zarrakazteluko mintzodromoa

 

Vale argazkilaria

Zarrakazteluko 
mintzodroma 2020! 



Bistan zegoen aurtengoa ez zela mintzodromo arrunta izango birtuala zelako. Hasieran espero  baino arazo tekniko gehiago izan ditugu baina laster buelta eman diogu eta euskaraz gozatu dugu.  

Bertakook edo herriarekin lotura dutenak nagusi izan gara baina mundu osoan zehar dauden euskaldun batzuk izan ditugu. Luxuzko gonbidatuak. 

Osatu den taldea ederra izan da. Taldeka aritu gara elkarrizketak biziagoak eta sakonagoak izateko. Euskara, Lekuak eta Euskaraldia izan ditugu mintzagai. 


Pozik bukatu dugu eta ea hurrengoa aurrez aurrekoa den , nahiz eta  atzerriarekin konexioren bat izan! 


Zoragarria izan da!





Egilea:  Raul Zarrakaztelu

Argazkiak: Valeria La Pampa

2020(e)ko abuztuaren 28(a), ostirala

Blogaren sorrera

 Blogaren sorrera

Jalgi Hadi Mundura (JHM) WhatsApp taldea orain hiru lau urte osatu genuen Mintzanet proiektuan genbiltzan sei zazpi pertsonek, eta bere bidez komunikatzen ginen partaideok, baina ez zuen bizi askorik.

Koronabirus sortu berritan Mintzanet BIZKAIA sortu zen eta handik lasterrera JHM WhatsApp taldea hazi egin zen eta taldekideon harremanak ugaritu, 30 pertsona inguru izatera iritsiz. 

Sasoi bertsuan Online bidezko elkarrizketak edo topaketak egiten hasi ginen, lehenengoa 2020ko apirilaren 3an izan zelarik. Ordutik astero bi aldiz (astearteetan eta larunbatetan) jarraitu dugu elkartzen eta taldea gogotsu zegoenez aurrera jarraitzeko, talde bloga sortzea pentsatu genuen 2020ko abuztuaren 18an. 




Administratzailea izango den pertsonak bloga sortu ondoren, taldekide guztiei bidali zitzaien ondorengo galdetegia: 

1- Ematen duzu baimena zure argazkia blogean agertzeko?

2- Onartzen duzu blogean agertzea zure identifikazio izena eta bizitokia (probintzia, lurraldea ....)? Zein?

3- Blogean jartzen denaren ikusle bakarrik izango zara ala baita egile ere? Bigarren kasu honetan Google-ko kontua bidali behar zaio administratzaileari, honek gonbidapenak egin ahal izateko. 

Ondorioz, blogean argazkia jartzeko baimena eman eta egile izateko prest agertutakoak hauek dira:

 

Ainara Maia, Irun, Gipuzkoa

Alvaro Txile

Andoni Artziniega

Andrea Uruguai

Ani Bizkaia

Beatriz Tandil

Beatriz Viedma

Dylan Bristol

Gorka Sevilla

Gotzon Batikon Etxegarai, Euskal Herria, Mundua

Inma Bergara

Ionkar Londres

Javier Amadoz

Jorge La Pampa

Luis Urdaibai

Maider Alemania 

Maialen Plaentxia Montevideo

MarĂ­a Silvia Misiones

Marije Bizkaia

Martin Montevideo

Oier Zorrontza

Otutu Belgika

Raul Zarrakaztelu

Sara Montevideo

Valeria La Pampa