Gaur Jalgi Hadi Mundura taldeko 1. Mintzodromoa izan dugu.
Uruguaitik Andrea eta Muxikatik Luis izan ditugu ekintza honen aurkezleak.
Partaideei ongi etorria eman eta taldearen aurkezpena egin dute lehenik eta behin: noiz eta nola sortu zen taldea, nongo lagunak garen, taldearen helburuak, saioak noiz izaten ditugun, besteak beste. Bestalde aipatu digute gehienok Mintzanet programan gabiltzanok garela, eta gurera etorri den Mintzaneteko arduradun Ritxi Lizartzari ere ongi etorria eman diogu.
Gure helburu nagusietako bat hau da: Euskara ikastera eta erabiltzera animatzea jendea, bai Euskal Herrian eta bai Diasporan. Eta oraingoan mintzodromoa antolatzera ere ausartu gara deialdi zabala eginez.
Hiru gai izan ditugu 4ko talde txikietan komentatzeko, eta moderatzaileak hauek izan dira: Andoni, Ainara, Maider, Ani, Luis eta Oier.
Elkar ezagutzeko aurkezpenak egin ondoren, 20 jorratu dugu gai bakoitza. Hauetako bakoitza komentatu ostean, denok batera elkartzen izan gara. Eta modu berean jokatu dugu hiru gaietan. Talde nagusira bueltatzerakoan, talde txikietan esandako gauzarik
interesgarrienak eta bitxienak aipatzen izan ditugu.
Parte hartzaileon artean maila desberdinetako jendea dagoenez, esan behar da baita ere moderatzaileak saiatzen izan direla guztien parte hartzea bultzatzen, bakoitzak bere ahalmenaren neurrian hitz egin dezan eta inor baztertuta gelditu ez dadin.
GAIAK:
1. Janaria
2. Mendiak
3. Urte berrirako proposamenak
Bukatzeko Andonik egindako bertsoak oparitu dizkiegu guztiei, bereziki parte hartzaile berriei
MINTZODROMORAKO BERTSOAK
Hitz, berba, ele, solas ta mintzo,
Euskara da gure hizkera.
urratsez urrats aurrera. (Leloa)
Gaurkoan euskaltzale mordoxka
elkartu gara honera,
ta gure hizkuntzak behar dituen
Hego zabalak atera.
Talde hontara etorrita
ederra zuen jarrera.Ta horregatik orain bagatoz
eskerrik asko esatera.
Ta honenbestez ematen diogu
saio honi amaiera,
mintzodromoak eman baitigu
hitz egiteko aukera.
Espero dugu primeran pasatu izana eta laster berriro elkartzea; jada badakizue non gauden.
- Eskerrrik asko gurera etortzeagatik eta nahi duzuenera arte.
Testua: Ani eta Andrea
Argazkiak: Vale eta Sara
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina