Kirolaren
kontzeptua mugatzerakoan bi idei burura datozkit: Ariketa fisikoa eta lehia,
bata bestearekin uztartuta. Hortik kanpo badaude hainbat jarduera, kirolaren
esparrutik at geratzen direnak, nire aburuz.
Xakea, esate
baterako, lehia sustatzen duen jokoa da, baina ariketa fisikoa baino gehiago,
buru-eragiketak dira, eta nahiz eta, jende askok kirolen barruan sartu, kirola
baino gehiago, estrategia ariketa bezala sailkatuko nuke. Ez noa esaten, beste mahai-joko
batzuk bezalakoa denik, azken finean, estrategi eta aukeraketa sakonak burutu
behar dira, baina nik ez nituzke, jokoen arlotik aterako.
Ehiza eta
arrantzarena, kontrako kasua izango litzateke. Jarduera hauetan ariketa fisikoa
ematen da, ehizan batez ere, baina ez dago lehiaren zantzurik. Lehiakidea, nor da
edo zer da? animalia?Ariketa fisiko hauek oinarri duten kirolak badaude,
lehiakide ezberdinak, bata bestearen aurka aritzen direnak; hala nola,
arku-tiroketa, plater-tiroketa, eta abar. Azken hauetan, badirudi, ariketa
baino gehiago, zentzumenen koordinazioa nagusi dela. Armak oinarri dituzten
jarduerok ez ditudala bat ere gogoko, argi eta garbi, adierazi nahi dut.
Espainia
estatuko mailan, gehien saltzen den egunkaria, kirolen inguruan aritzen dena
da, eta tarteka – marteka, zezenketen inguruko berriak ekartzen ditu. Hau,
zentzubakoa ezezik, deitoragarria dela iruditzen zait. Debekatu beharreko eta
salatzeko jarduera deritzot.
Gero eta
sedentarioagoa eta nagituagoa den gizarte batean, ia edozein jarduerari
“ariketa fisikoa” deritzote; paseatzera ateratzeari, ariketa fisikoa egitea da,
esate baterako.
Badirudi,
urteak pasa ahala, gorputzak behin bere onena igaro duenean (18-30 urte
artean), jardueran moteldu egiten direla, eta dagoeneko ez dagoela ariketa
fisiko bortitzik edo kirolik praktikatzeko hainbesteko gogorik. Ajeak, lesioak
eta beste era batetako ardura eta erantzukizunen agertzeak,
kasu honetan, zeresan handia daukate. Ni neu gazte sasoian, kirol ugari eginda
nago, bai kirol federatua, bai neure kaxa edo lagunekin. Futbolean,
saskibaloian, herri-lasterketatan aritzen nintzen, baita palako txapelketaren
batetan parte hartu ere. Gaur egun, ajeak, lesioak eta nagiak jota, nire
ahalegin fisikoaren maila zerbait jaitsi da, mendi aldetik ibilaldiak egitera
murriztuz.

Taldeko jendearen artean, joera berdina ikusten da (agian, taldekideen
adinaren isla). Badira, batzuk bezala, kirol ugari egin zutenak, Andoni bezala,
futbolean, frontoiko kiroletan, bizikletan, eskaladan, tenisean, … ibilitakoa
(zerrenda amaiezina). Gaur egun erlaxazioa eta lasaitasuna nahiago ditu, nahiz
eta oraindik ere, zenbait kiroletan aritu.
Asko dira, gazte sasoian, kirol-ariketa asko egiten ez zutenak, baina
orain, mendira ibilaldiak burutzen dituztenak. Uruguaitarrena, kasu berezia da,
han ez baitago menditik. Bizikletarena
eta igerian egitearena, gaur egun burutzen dituzten, beste kirol praktikatuak
dira.
Kirola ariketa osasuntsua izanagatik, beti zainduz eta neurriak hartuz
burutu behar dira, bestela lesioak sortzen direlako. Maiz zaintiratuak eta
hezur apurtze edota arrakalak eragin ditugu.
Kirolak, inoiz, gugan zirrara berezia sortzen du, eta horregatik leku
askotara joateko prest gaude. Gure gogokoa den taldea ikusteko, hainbat
hirietara mugitu gaitezke, edo seme-alaben partiduak ikustera bazter guztietara
mugitzen gara; askotan unekada soil bat gozatzeko. Frantziako Tourra ikusten,
anaia eta biok, zelan Tourmaletera arte joan ginela gogoratzen dut.
Jarraitzen ditugu kirolen artean, gogokoago edo mirestuago ditugun
kirolariak badaude. Tenisean, Nadal; eskalatzaileen artean, Alex Honlon; pilotarien
artean, Leitzakoak edo Olaizola eta Elezkano.
Emakume eta gizonezkoen kirola planteatzean, badago adostasun bat ,
zeinetan denok kirol guztiak burutu ahal ditugun. Emakumeena, nahiz eta medioek
gutxiago jarraitu, besteena bezain erakargarria izan daiteke; lortu behar dena,
eredu zaharrak gainditzea da. Horren adierazle, emakumeen kirolean jaurtitzen
diren birao sexistak eta, sarri askotan, jantzi erazten zaizkien janzkera sexistak.
Oier Zorrontzakoa.