2021(e)ko maiatzaren 30(a), igandea

Bertsozaleen taldean sortutako azken bertso idatziak eta kantatuak

BERTSO IDATZIAK ETA KANTATUAK

Euskeraren etsaiak,
bazter guztietan.
Ezkutatuta daude,
gordeta, zelatan.
Eurena lehena da,
gurearen kaltetan.
Zerbait egin behar dugu,
aritu benetan.

Zenbakietan ei dago,
hizkuntzen indarra.
Gure irtenbidea,
berba barra-barra.
Gehiago izanez gero,
garaitu aharra.
Auzi hau garaitzeko,
badaukagu garra.                             (Oier)

............................................................

Txertoa ipini behar didate,
nire eguna heldu da.
Astrazeneca, Pfaizer, Moderna,
aukeratzen daukat duda.
Albo efekturik izango ote den,
horixe da nire ardura.
Gihar edo/ta buruko mina,
beheranzko edo kalentura.

Txertoa hartzeko nire,
eguna heldu da.
Astrazeneca, Pfaizer,
Moderna, hau duda!
Albo efektuena,
da nire ardura.
Hango ta horko minak,
edo kalentura.                             (Andoni)

 

...................................................

Demoniozko atea,
nork irekiko du?
Inguruan badago,
nori itaundu.
Denok bultzatuz gero,
beharko zabaldu.
Ez deigun behintzat,
horko giltza galdu.

Etor hadi laguna,
horrena egitera.
Gogor bultzatuz gero,
ziur doa behera.
Esaten dudanean,
orain aurrera.
Azkenik lortu dugu,
zabalik sarrera.                       (Oier)

.....................................................................

Amaia hori ezagutzen dut,
oso neskatxa jatorra.
Gogoratzen dut zarrakaztelun,
pasatu nuen oporra.
Nik ere Faluk esan bezala,
uste dut dela azkarra.
Euskararekin maitasuna du,
kemena eta indarra.

Ate aurrean jarri ta gero,
barruan sartzeko gura.
Zer ote dago ate atzean,
buruan daukadan duda.
Pentsati nago horren aurrean,
benetan naiz ikusgura.
Modu batean edo bestean,
sartuko naiz barrenera.

Ate aurrean jarrita,
barruratu gura.
Zer ote da atzean,
buruan dut duda.
Pentsatzen hasi eta,
daukat ikusgura.
Edonola ere ni,
banoa barrura.                    (Andrea)

  

...............................................................

Asko ikasi urte osoan,
emaitza onak atera.
Uda honetan ez du klaserik,
baina seguru ikastera.
Langile fina gure Amaia,
gainera beti aurrera.
Ikasten badu ez dut dudarik,
gaindituko du esuskara.                       (FalĂș)   

..............................................................

Guk begiratu dezagun orain,
eraiki dugun mundura.
Gainezka dugu lur eta airean,
sortutako kutsadura.
Hortaz behingoan arduratzeko,
zinez unea heldu da.
Baita neurriak hartzeko ere,
zainduaz denon natura.             (Ani)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina