Auzia dugu gizarte honetan,
asmatzeko nola elika.
Ta gai honetaz hitzegiteko,
zabaldu nahi dut gonbita.
Jatekoaren xedea ez da,
soilik betetzea tripa.
Bertakoa bai ta sasoikoa
jakia izan dadila.
MC Donalds, Glovo, ta Telepizzak
boterea dute ezarria.
Fast food zatarra dugu nagusi,
tradizioa dago larria.
Gure amaren lapikokoa,
beti izan dut hobetsia.
Jateko azkarrak eragiten dit,
azkar bai kakapirria.
asmatzeko nola elika.
Ta gai honetaz hitzegiteko,
zabaldu nahi dut gonbita.
Jatekoaren xedea ez da,
soilik betetzea tripa.
Bertakoa bai ta sasoikoa
jakia izan dadila.
MC Donalds, Glovo, ta Telepizzak
boterea dute ezarria.
Fast food zatarra dugu nagusi,
tradizioa dago larria.
Gure amaren lapikokoa,
beti izan dut hobetsia.
Jateko azkarrak eragiten dit,
azkar bai kakapirria.
2021eko ekainaren 5ean 125. saioa burutzeko, elikadura eta janariei buruz hitz egiteko asmoz, 17 lagun elkartu gara. Pozgarria izan da bost kide berrik parte hartzea: txiletar bi, Álvaro eta Ignacio; madrildar bi, Silvia, eta Lizarran (Nafarroa) bizi den Charo; eta Laura ermuarra.
Ongi etorriak!
Talde txikiak, gehienak laukoak, egin ditugu eta jo eta ke aritu gara euskaraz solasean herrialde askotako janariak lagun izan ditugularik.
Lehenengo atalean gure ohituretaz berba egin dugu, janaria prestatzen dugun ala prestatutakoa erosten dugun, sasoiko elkagaiak erosten ditugun, sortzen ditugun hondakinak kontutan izaten ditugun, hurbilekoak izatea elikagaiak, besteak beste.
Bigarren txandan bakoitzak errezetaren bat partekatu du bere taldetxoko kideekin. Laster errezetak blogean jarriko ditugu, adi egon!
Denetarikoak azaldu dira, haragidunak, haragirik gabe, arraindunak, azkenburuak. Dana goxo-goxo! Ostean etorkizunean izango dugun elikadurataz berba egin dugu. Haragirik jango dugu? Pilulak izango dira gure elikagaiak? Mundu osoko biztanleek izango dute elikatzeko aukera ala gozea areagotuko da?...
Hirugarrenez sartu garenean taldetxoetan, herrialde ezberdinetako elikagaiak izan ditugu eta janari bat prestatu behar izan dugu kideen artean. Elikagaiak hauek izan dira:
Uruguaiko zapallitoa
Argentinako boniatoa
Alacanteko piper gorriak
Txileko aji
Haragizaleak pixkat haserre izan dira baina tira, taldeko lana eginez, prestatu dira janari gozoak.
A zelako betekada gaurkoa! Hala eta guztiz, saioa amaitu dugunean ia denok alde egin dugu afaltzeko edo bazkaltzeko. On egin!
Haragizaleak pixkat haserre izan dira baina tira, taldeko lana eginez, prestatu dira janari gozoak.
A zelako betekada gaurkoa! Hala eta guztiz, saioa amaitu dugunean ia denok alde egin dugu afaltzeko edo bazkaltzeko. On egin!
Bukatzeko, Victoriak partekatutako aholkua uzten dizuegu: Michael Pollan idazlearen arabera: “Janaria jan. Ez gehiegi. Landareak batez ere”. (Eat food. Not too much. Mostly plants.)
Testua:Luis Urdaibai
Bertsoak: Andoni Artziniega
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina