2021(e)ko ekainaren 9(a), asteazkena

125. saioa - Errezetak 2

Hona hemen lagunok partekatutako errezeta batzuk 125. saioan. Hauetako bat prestatzera animatuko zarete? Oso goxoak direla kontatu ziguten lagunek, ea zuen gustukoak diren!


Txileko Alvaroren Pintxo errezeta  

Prestaketa
1. Erre apur bat ogi zati bat eta jarri oliba-olioa, gero baratxuri zurituekin pasatu sarritan zaporea har dezan ogiak. 
2. Patata-tortilla zati bat jarri gainean eta gero urdaiazpikoa. 
3. Gero letxuga zati txiki bat edota txistorra apaintzeko. 
4. Epel jan behar duzu eta " beti" edalontzi bat ardo beltzarekin.

Luisen errezeta: Ogi pudina-RaĆ¼l (Menorka)

Mahaspasak patxaranean beratzen. 

Ogi lehorra esnetan beratzen eta birrindu lauhortzagaz. 

Hiru arrautza irabiatu.

Txokolate brintzak. 

200 gramo azukre. 

Nahastu dana (kanela ere bai gure izanez gero). Ontzi bat gurinez igurtzi eta nahaste osoa bertara bota. 

Apur bat lehenago 180 gradura berotzen ipini dogun labana sartu 25 minutu inguru. Ez da zabaldu behar labea, azkenera arte. 

Luisek kontatu digu errezeta hau Menorkako bere lagun batek aurten irakatsi diola eta dirudienez ogi gogorra aprobetxatzeko egiten zela guda ostean.

Ionkarrek ere errezeta gozo bat partekatu du gurekin:  goxua postrearena

GOXUA

Osagaiak:   bizkotxoa

                    esne-gain harrotua

                    pastel krema

                    urazukrea

                    azukrea eta kanela

Elaborazioa:

Egokiena bizkotxoa, esne-gain eta krema etxean egitea bada ere, gaur egun eginda erosi daitezke osagai horiek.

Busti bizkotxoa urazukreaz. Ebaki bizkotxoa arrabeteko diametroa duten bost zati biribiletan. Goxua zatiak prestatzeko, jarri bizkotxo-zati biribilak esne-gain pinpor baten gainean. Estali pastel-kremaz, eta hautseztatu azukrez eta kanelaz. Ondoren, erre gainaldea, sutan berotutako zartaginaren beheko aldeaz, bizkotxoa karameluz estalita geratzeko.

https://turismoa.euskadi.eus/eu/plater-pintxo-tipikoak/goxua/aa30-12375/eu/ 


Oierrek esan digu hauek munduko madalenak errazenak direla, eta gainera, oso goxo geratzen direla. 

 Madalenak.

Osagaiak: (30 bat neurri oneko madalenentzako)

·       10 arrautza.

·       500 g. azukre.

·       500 ml. olio. Oliba arruntarekin hobeto, birjinak olio zapore gehiegi ematen dio.

·       450 ml. esne osoa.

·       750 g. irin.

·       Bultzatzaile edo legami kimiko poltsatxo bi.

·       Nahi izan ezkero, beste zapore bat emango dioan gehigarriren bat (limoia, banilla, …)

            Lapikoa handi baten, osagaiak irabiatu behar dira, zerrendako ordena berdinean. Nahasketa krematsu bat geratu behar da. Eta kito!

            Labea 180-200°C-etan jarri behar da. Madalenentzako azpil baten paperezko moldeak jartzen dira eta azpil osoa egin ostean, krema moldeetara isurtzen da. Ez da komeni, gora arte betetzea, badaezpada. 20’ igaro ostean, madalenak igota egongo dira. Hartzen duten kolorearen arabera, jakingo da gehiago edo gutxiago eginak dauden. Eginda daudenean, azpila atera eta madalenok moldetik banatu.

            Errezeta erraz honek mila aldaera onartzen ditu. Aukera bat esnegainez eta txokolatez eginiko trufa egitea da.  Madalena ale bakoitzari apur bat gaineratzen zaio, labean sartu orduko, krema egoeran dagoenean. Behin labetik igarotzean, trufa hau likidotu egingo da.

Gainean, “Topping”en bat jartzen bazaie, gure madalenak “cupcakeak” bihurtuko dira.

 

ON EGIN.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina