2020(e)ko urriaren 25(a), igandea

60. SAIOA: M-U-N-D-I-A-L-A!

 Larunbatean, hilak 24, ospatu dugu JALGI HADI MUNDURA online bidezko gure euskaldunon bilgunearen 60. saioa, eta idazketa-tailer emankor batekin bururatu ere! gure sormena askatu dugu, eta euskal matriarkatuari buruz eztabaidatzen bukatu dugu, gainera, oso interesgarri. 

IDAZKETA II: IDAZKETA DA BIZITZEA

Etxerako lana:

Liburu bat euskaraz, 30. orrialdean lehenbiziko esaldia hartu eta jarraitu idazten. Asmatu zerbait.



AMOROS AMETSA SALTZEN DIZUT.
Gaur bibliomantzia aminibat
eta Auxtin Zamoraren SALTZE JOSTETAK liburuaren 30. orrialdera jo dut:
XIV. Mendeko Christine de Pizan-en olerkiaren lehen esaldia
“Amoros ametsa saltzen dizut”.
XXI.mendeko Ainara Maiaren olerkiaren jarraipena
“zoriona eman didan arren,
zorigaitza ere eman dit maitearekin amets egiteak,
eta horregatik hona hemen
bart gauean berean
enegarren aldiz
amestu dudan amorosaren ametsa,
noizbait ere errealitate izango den utopia
ala amets hutsa izango den distopia,
baina zure esku uzten dut olerki hori, poeta! 

 (Ainara Maia Urroz)


Andrea Bellak liburu bakar batekin nahikoa ez sormena askatzeko, eta hiru liburu hartu zituen. Liburu bakoitzarekin berak testu bana sortu du: 


Baltzolako ipuinak - Rafa Ugalde

Lurrean etzanda geratu zen, zutundu ezinik, eskua saihetsetan; hantxe hartu zuen kolpea.

Ezin zen altxatu Ane eta negarrez Mikeli esan zion:

  • Ez nizun engainatu, zergatik ez didazu sinesten? Badakizu ez dizudala gezurrik esaten! Ondo ezagutzen nauzu, zenbat denbora daramagu elkarrekin? Besteen hitzak nireak baino baliagarriagoak al dira?

Baina Mikelek ez zion sinetsi nahi, itsu zegoen entzundakoarekin. Bere bikotekidea beste batekin ikusi zutela esan zion norbaitek. Nola zen posible hori, hari engainatzea bere buru matxistan ez zen sartzen!

Egun hartan herriko tabernan zegoen, lagunekin bazkalostean. Bizitzari buruz aritzen ziren lagunak tragoen artean. Jende gutxi zegoen tabernan, eta herritarren artean ondoko herriko mutil bat zegoen, Xanti izenekoa. Mikel deitu zuen Xantik eta harekin esertzeko esan zion. Aneri buruz zerbait kontatu nahi ziola esan zion eta Mikelek erne entzun zituen mutil horren hitzak.

Entzundakoarekin, biziki haserre taberna hartatik azkar baino azkarrago alde egin zuen. Korrika bueltatu zen, etxerako bidean bere haserrea handitzen zihoan bitartean.

Ane harrikoa egiten ari zen, ohi zuen bezala. Mikelek atea irekin zuen eta sartzerakoan kolpe bat eman zion ateari, eta Ane, harrituta, Mikeli begira geratu zen. Ez zuen ezer ulertzen.

  • Zergatik sartzen zara …? – hasi zen galdetzen Ane.

Esaldia ezin zuen bukatu, Mikelek lepotik hartu zuelako eta bere gainera igo zen, haserre, oso, Anek inoiz ikusi ez zuen modu batean. Aneren besoak lurraren kontra jarri zituen eta mugituezinik utzi zuen Ane.

  • Ez nuen zugandik horrelakorik espero -esan zion eta entzundako istorioarekin jarraitu zuen, neska jotzen ari zenean.


Ezer baino lehen – Arantxa Iturbe

Gizarajoa pixka bat harrituta geratu zen bere gerentea izandakoaren harreraz, eta jarreraz, baina tira, aurrera egin zuen.

Egun arrunta izan zen handik aurrera, beti bezala, bulegoan lan egin zuen, eguerdian lantegiko tabernan bazkaldu zuen Jonekin; bazkaldu ondoren erretzera atera zen eta astebururako planak pentsatzen hasi zen. Lau ordu gehiago gelditzen ziren paperen artean “eta etxera itzuliko naiz”, pentsatu zuen Ametsek.

Han Itziar egongo zen, eta errutina errepikakor horri buelta emango ziola bazekien. Horretaz pentsatzen bulegora bueltatu zen eta azken txostenak bete zituen. Ez zen lan askorik eta buruak erraz alde egiten zuen bulego txiki hartatik. Hondartza zoragarri batean ikusten zuen bere burua bere bizitzako andrearekin. Eguneroko lana aspergarria, baina asteburuetan, libre maitasunaz gozatzeko.

Azkar pasatu zitzaizkion orduak, gauzak hartu eta bulegotik atera zen.

Begiak ireki zituenean dena zuri ikusi zuen.


Bitartean heldu eskutik – Kirmen URIBE

Aipa nezake lehenik ama, Assia arreba gaztea, eta Aita, besomotza eta edadetua, etxeko patioan.

Baina egia esan nire bihotzean sakonago sartu zena, aitona izan zen. Aitonaren irudia oso presente daramat eta behin baino gehiagotan bere hitzak datozkit burura. Gaztea nintzenean joan zitzaigun aitona, negu hotz eta zakar batean.

Oraindik gogoan dut negu triste hura…

Gaixorik zegoen aitona, eta amona ez zen bere ondotik mugitzen. Eskua oratuta hitz goxoak esaten zizkion, ulertzen ez nuen hizkuntza batean.

Irudi hori, argazki bat bezala barru-barruan gorde nuen. Begiak ixten ditudanean agertzen zait, eta maitasunaren esanahia argi ikusarazten dit. Hori bai, aitonak eta amonak izan zuten harremana eta maitasun hitza elkarrekin doazela esan dezaket. Baina hori, beste atal bat da…

Aitonaren bizitza ez zen batere erraza izan. Gaztetan bere herria utzi behar izan zuen eta osaba baten bila ibili zen herri ezezagun batean. Garai hartan teknologiarik ez zegoen eta oso zaila egin zitzaion osaba hura aurkitzea. Azkenean aurkitzea lortu zuen eta berarekin bizitzera joan zen. Osaba hura, aitonaren hitzetan, ez zen oso atsegina, zorrotza baizik.

Urte korapilatsuak izan ziren haiek. Familiarengandik urruntzea ez zela aukerarik onena kontatzen zidan askotan aitonak, -baina egin behar izan nuena egin nuen- bukatzen zuen.

Andrea Bellaren ondotik Valeria Garciak bere idazlantxoa irakurri zuen honako liburu honetatik abiatuta: 


A- Ados – erantzun diot- baina ez dut mozorrorik jantziko

H- Nola Ane?? Manuelek esan dit zure urtebetetza mozorroriko jai bat izango dela. Jaiaren bukaeran jolas bat egingo dugu, nor garen asmatzeko.

-Haizea Bai, badakit! Dibertigarria izan daiteke.

- Noski izango da!!

- Iruditzen zait zuentzat bai, niretzat ez. Behintzat, momiaz jantzita joango naizela, horrela isilik egongo naiz.

- Beno, edozein mozorroa berdin da

- Oraindik ez duzu ulertu?

- Ez, esan, zergatik?

- Nire ahotsa oso partikularra delako. Eta gainera ezagunegia……

Gaua iritsi denean, biak jaira joan dira. Jaia atsegina eta dibertigarria izan da, bukatzeko jolasa hasi da, noski, batzuk asmatu dituzte beste batzuk ez. Ane pozik zegoen ez aurkitu duelako, momentu hartan Manuelek (urtebetetze mutila) galdera bat egin du, ea zu momia!! Nor zara zu? ……. Ane - esan du –

Kaixo denoi…. Noskiii!!!! (beste pertsona batek) - esan du-

Guztiek aldi berean esan dute ANEEEE!!!!! – berak esandako bi hitzekin konturatu dira.

Dena den, egun zoragarria izan da.


Aniceto Ajuriagogeaskoak honako liburu honetan oinarrituta, geroko matriarkatuari buruzko eztabaida piztuz, "Aitaren agintekeria" izenburupean testu bat sortu zuen: 




Miguel Gonzalez HATSAren poeta eta euskaldunak honako istorioa asmatu du Saizarbitoriaren liburutik abitatuta: 

Orduan ere hala izan zen. «Gerran galdu nuen» esan, eta lasaitu egin zen; baina ez erabat, ordea.

Arratseko zazpiak aldera ez zekien zenbat ardo baso edanda zituen Inaziok. Hala ere, bere baitan, «Gerran galdu nuen», esaldi bera zetorkion burura behin eta berriro. Gaua hurbiltzen zenean, malenkoniaz blai ibiltzen zen. Bai, bere seme Martinek mendian utzi zuen bizitza.

Martinek, hogeita bi urte zituela, mendira jo zuen nahiz eta etxean, politikaz ez zuten hitz egiten. Eta, ez zen bere herriko bakarra. Txikitako lagunak bazituen bere alboan.

Behiak eta baserri lanak abandonatu eta, horren ordez, fusila hartu eta etxetik joatea erabaki zuen.

Bitartean, herriko festetan, propaganda paperak bota zituzten, beldurrik gabe.

Bazekiten, ostera, guardia zibilek beren atzetik zeuzkatela. Eta txarto pasa zen guztia, egun horretan bertan. Izan ere, guardia zibilak erne ziren, Tomasek eskolan berarekin ibilitakoak, Martin eta bere kideak salatu zituen.

Gau hartan bertan, Martin eta haren lagunekin, ezkutuan zeudela, ez ohiko txakur baten zaunkak entzuten ziren, kasu askorik ez zuten egiten, baina. Janari gutxi hartu eta zetozen egunetarako planei buruz hasi ziren aztertzen. Dena den, Tomasek non zeuden jakin bazekien. Eta esan bezala, salatari gertatu zen. Ordu txikitan, guardia zibilak azaldu zitzaizkien eta fusila hartuta, guardia zibil bat zauritu zuen. Alabaina, Martin hil zen bala bat urdailetik sartuta. Bestela, bere lagunek, ihes egin zuten, zorionez.

Egun ikaragarri hori, Inaziok ezin zuen ahaztu eta behin eta berriro, bere semeari gertatutakoaz ezin zuen alde batera uzten ahal. Hainbat urteren buruan bere buruari zioen, «bai, gerran galdu nuen. Nire errua izan zen, apika. Etxean, ez baikenuen politikaz hitz egiten»…


«Gudari zaharraren gerra galdua», Ramon Saizarbitoria.


Carmen Valois idazle eta poetak honako ariketa hau bidali digu: 

Liburua: Minotauro. Egilea:Txomin Peillen. Alberdania


30.orrialdeko lerroan dio:

"Armindak bazekien horrelakoak gertatu zirela eta bizpahiru aterabide bazirela haurrik ez izateko"

Nola jarraitu?

Eta halere, zaila egiten zitzaion ezetz esatea, zaila beste horren desioa eta nahiari uko egitea

Zein inspirazio?

Zein da gakoa? Beldurra da? Sumisioa akaso? Arbuiatua izateko posibilitatea? Baldintzarik gabeko onarpen ikasia? Galderak besterik ez datozkit, makina bat erantzun posibleren aurrean. Norberak eman dezan berea.


Ondoren, idazketa-tailer emankorrarekin segituz, bigarren ariketa bat proposatu nuen nik ausart, lehenik idazle ezagun batzuen hitzak aipatuz: 

Jose Luis Sampedro

Bi oinarrizko arau daude idazketarako:

1. Idazketa barnetik atera behar da, barneko behar bati erantzun behar dio.

2. Behin idazketan murgilduta, dena eman behar da, hondo-hondoraino joan, sinetsi eta bizi idazten dena.

Idazleak beti bere mundutik idazten du eta ni neu idazle naiz idazketak salbatu ninduelako. Idazleak zintzoa eta autentikoa da horregatik, beragandik ateratzen zaion zerbait delako idazten duena.

Idaztea norberaren meatzaria izatea da, arkeologoa izatea, norberarengan sakontzea,


Martin Luther King: Hausnartzen dugunean gure XX.mendeaz, gaiztoen gaizki eginak ez zaizkigu oso larriak irudituko, baina bai pertsona onen isiltasun eskandalagarria.



ARIKETA: KATEA. Istorio baten lehenengo paragrafoa bota nuen nik, eta hurrenez hurren bakoitzak segida eman zion hasitako istorioari: 


Zurrumurru bat erortzen zen han barnetik. Zurrumurru hutsa. Hitzik gabe korronte bat sentitu eta orduan barnera sartzeko erabakia hartua zegoen. Paper zati bat hartu nuen eta agurra idatzi nizun. Ez adiorik, laster arte bat baizik.

(Ainara Maia) 

Norbaitek egin behar zuen egin beharrekoa. Inork ausardia izango ez balu, neuk egin beharko nuke.

(Maider Olarra)

Ez dakit zer egin, duda pila bat sortzen zaizkidalako eta txandapasa egiten dut.

(Aniceto Ajuriagogeaskoa)

Bide gurutzean elkartu ginen eta bideak izan zen banatu gaituena .

(Andrea Bella)

Biharamunean, bide hori utzi genuen eta amonaren baserrira joan ginen babarrunak jatera inbitatuak ginelako. Beraz, babarrunak hartu eta gero solasean hasi ginen, eta kartetan.

(Miguel Gonzalez)

Bat-batean, trenak zurrunbilo izugarria egin zuen. Eta haren gurpil handiak biraka hasi ziren. Haurrak, emakumeak eta adinekoak eskuetan mukizapiak zituzten leihoetan. Nasan, batzuek malkoak dituzte eskuak altxatzen. Nola heldu azken une horri agur-ekitaldian.

(Josu)

Horrelakoa da bizitza. Nork esango zigun afari erromantikoa izan eta gero hau erabakiko genuela, baina uste dut bazela aurrera egiteko garaia, bai guk eta baita Jalgi Hadi Mundura taldeak.

(Raul)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina