2020(e)ko urriaren 19(a), astelehena

IDAZKETA TAILERRA I: ORRI ZURIAREN AURREAN

Lehengo batean, oso aspaldi, JALGI HADI MUNDURA euskara elkarte birtualean ZOOM bidez LEHEN IDAZKETA TAILERRA antolatu nuela parte-hartzaileentzat. 

ORRI ZURIAREN AURREAN, ZER? 

Oporretako koaderno hori atera dut, eta egunero zerbait idatziko dut.

Demagun lehenengo orrialdean apuntatuko ditudala beti biharko utzitako zeregintxoak; adibidez, lehen orrialdean, arbola baten gerizpean, aspalditik idatzi nahian zabiltzan gutun hori duzu. 

Bigarren orrialdean, pausaleku bat irudikatuko dut. 

Hirugarren orrialdean, zergatik ez? aspalditik egiteko gogoz nagoen tertulia luzea. 

Laugarren orrialdean, markatuko ditut zintzilik geratutako bisitak. 

Azken orrialdean eguneroko martxara itzultzerakoan tupusteko handiegia ez hartzeko argibideak idatzi nahi izango ditut. 

Egunerokoaren bidez norberaren esperientziatik abiaturik idazlegaia idazten hasten da, eta besteekin partekatzearen garrantzia azpimarratu nahi nuke, zuzentze, hobetze, osatze aldera. 

Beraz, zoom bidez egindako lehen idazketa-tailer hartan nire asmoa izan zen pare bat ordutan honako galdera hauei erantzunez hitz egitea, eztabaidatzea eta abar, eta zuk, irakurle, erantzun badituzu, erantzunak blog honen iruzkinetan jar, otoi: 

1. Zer da zuretzat idaztea? 

2. Zer idazten duzu egunero?  

3. Zer idatziko zenuke gustura? 

Eta ondoren, ETXEKO LANAK bidali nien partehartzaileei, baina, irakurle, zuk ere egin dezakezu ariketa eta guztiokin partekatu: 

ETXEKO LANA: BIBLIOMANTZIA. 

HARTU HURBILEN DUZUN LEHEN EUSKAL LIBURUA ETA IRAKURRI 30. ORRIALDEKO LEHEN LERROA. NOLA JARRAITUKO ZENUKE PUNTUTIK AURRERA? ZEIN ETORKIZUN EDO INSPIRAZIO IKUSTEN DUZU LIBURUAREN LERRO HORRETAN? 

Horren emaitzak hona bidali, nahi baduzue: xorinokantharia@ni.eus 



Bibliografia:

IDATZI ETA IZAN

(Writing and being: nobel prize lecture. 1991. Nadine Gordimer.)

Liburuaren berri Laura Mintegiren bitartez izan nuen egunkarian, eta liburu horren gailurra Stockholm-en emandako diskurtsua da. Intelektualaren papera zeta haien funtzioaz egiten dio galde bere buruari, areago herri gatazkatsuetan bizi delarik. Zeri izan fidela? Norbere buruari? Eta burua non kokatu ba al dakite? 

EXERCISES DE STYLE/ ESTILO ARIKETAK

(Raymond Queneau/ Xabier Olarra) 


ESCRIBIR ES VIVIR

Jose Luis Sampedro

Idazlea naiz, idazketak salbatu ninduelako. 


MIENTRAS ESCRIBO

Stephen King

Begiak ixten ditut, ilunpetan Rimbaud ikusten dut, ilunpetan bakardadearen oihala irensten dut, hemen nago bele, hemen nago zozo. 



1 iruzkin:

  1. Oso interesgarria iruditzen zait, Ainara, idazketa tailer honen bidez zabaldu duzun bideari. Eskerrik asko eta aurrera! Aniceto

    ErantzunEzabatu