2020(e)ko urriakren 11(a), igandea

44. Saioaren jarraipena.... Sukaldaritza (Errezetak)




1 - MELOI  ENTSALADA

12 Laguntzako osagarriak

meloi heldu 1

500 gramo York urdaizpikoa

300 gramo Txaka edo Karramarro errusiarra

500 gramo ganba.

Maionesa pote ertain 1

4 yogurt natural

12 arrautza.

    Prestatzeko modua

1- Meloia tako edo marrazkiz zatitu

2- York urdaiazpikoa takotan zatitu

3- txaka berdin.

4- salteatu sartagin batean ganbak

5- Jarri dena plater zabal batean.

6- Maionesa eta yogurta  batera nahastu eta bota gainetik

7- Egosi arrautzak eta marratu entsaladan.

8 -Hozkailuan sartu hotza jateko 

ON EGIN


2 - PIZZA

Osagaiak

Orea   Kilo bat irin

Bi koilarakada olio

Bi koilarada legamia lehor

Koilaradakada bat gatz

Koilaradakada bat azukre

Bi katilu eta erdi ur epel

 

Saltsa          Tomate saltsa (litro erdi inguru)

                   Bi tomate fresko

Olioa

Bi baratxuri ale (tipula nahi baduzu)

Oreganoa

Prestaketa

Saltsa

·        Tomate saltsa lapiko batean jarri

·        Baratxuri aleak eta tomateak txikitu

·        Sutan egosi murriztu arte

Orea

·        Jarri osagai lehorrak (irina, legamia lehorra, gatza eta azukrea) ontzi batean eta ondo nahastu

·        Gehitu olioa eta ur epela orea osatzeko

·        Ondo oratu


Pizza ondo egiteko GAKOA: oratzeko modua da, airea sartu behar da orea handitzeko.

 

·        Igurtzi olioz plater bat eta zabaldu hor orea

·        Film batekin ondo estali eta utzi handitzen

·        Osatu bost pilota oreagaz (bakoitza pizza bat izango da)

·        Pilota bat hartu eta zabaldu asadera batean

·        Labean sartu aurretik goiko aldea margotu saltsagaz (prepizza egiteko)

·        Labean jarri eta orea eginda egotean jarri saltsa gehiago eta sartu labean pixkat gehiago.


PIZZA prest dago!!

 

Beste osagai batzuk gehitu diezaiokegu:


Gazta, olibak, perretxikoak, piperra, tipula, tomate-xerrak, urdaizpikoa edo nahi duzuna… Guakamolea ere gehitu daiteke!!

 

OHARRA: gainean tipula jartzen badiogu, FIGAZZA du izena.

 

OHITURA: Normalean, Uruguain, pizza eta faina batera jaten da: faina pizza gainean jartzen da eta “pizza a caballo” du izena.

Faina hori txitxirio irinarekin egiten da eta normalean faina egiteko hautsa erosten dugu eta oso erraz egiten da.

Hemen ahizpak egiten duen beste faina errezeta bat pasako dizuet, oso erraza dena eta goxoa ere bada.

 

3 - FAINA

Osagaiak              Katilu bat esne

Arrautza bat

Sei koilarakada irin

Koilaradatxo erdi gatz

Koilaradatxo bat royal hauts

Katilu laurden olio

Piper errea / artoa /gazta                   /espinaka

 

Prestaketa       

·        Irabiatu esnea eta arrautza 30 minutuz

·        Jarraitu irabiazten eta gehitu:   irina

gatza

Royal hautsa

olioa

piper errea /artoa /gazta /espinaka (mixerretik pasatuta)

 

·        Jarri olioa erretiluan eta labean berotu

·        Bota erretiluan prestaketa erdia, estali urdaizpikoagaz eta gero bota gainean prestaketaren beste erdia.



4 - GUAKAMOLEA

Osagaiak              Ahuakate bat

Tomate txiki bat

Tipula erdi


Baratxuri ale bat

Limoi erdi baten 

Gatza eta piper hautsa (nahi duzuna)

 

Prestaketa             1. Pisatu ahuakatea sardexka batekin

2. Txikitu gainerako osagaiak

3. Gehitu limoi zukua, gatza eta piper hautsa

4. Ondo nahastu osagai guztiak (finago nahi baduzu mixerra erabili)

 Natxo, tostadekin edo nahi duzunarekin jan daiteke

 


5 - ZAPALLITO BETEAK

Barazki hau ZAPALLITO* deitzen da eta askotan beteak jaten ditugu. Horrela ebakita egosten dira bigunak geratu arte. Gero, barrukoa ateratzen da eta mamia eta esnearekin nahasten da. Hori izan daiteke betegarri bat, bestela haragi txikituta erabiltzen da. Gainean bexamel saltsa jartzen da eta labera.

*Uruguain eta Argentinan zapallito deitzen da (Cucurbita maxima var. zapallito), heldugabe jaten den fruitu honi. Uruguaiko eta Argentinakoa da eta kolonaurreko garaitik hazten dute.

Udan ereiten da, Buenos Aires eta Montevideoko latitudeetan. Loreak agertu ondoren, 9 - 13 egun pasatu eta gero uzta biltzen da. Urte-sasoi barazkia sailkatzen da.


6 - PATATA TORTILLA

Osagaiak

Patatak

                                      Arrautzak 

                                      Tipula

                                      Olioa eta gatza

Prestaketa

Patatak txikitu eta frijitu olio askorekin.

Oliotan komeni da tipula jartzea biguntzeko.

Zartenean ipintzen da olio gutxirekin eta ondo nahastu. Gero, arrautzak irabiatu, denarekin. Zartenera bota, sua suabe izatea, zartaginean mugitzea komenigarria da. Ateratzen da eta pintxoak egiteko erabil daiteke, piper berdea ere denbora berean frijitzen dira gainean jartzeko.

Tabernetan txaka, gazta, urdaizpikoa, ... jar daitezke gainean. 


 7 - Behi buztana saltsan

Osagaiak

-        Txahal edo behi buztana

-        Azenario bat tamainakoa

-        Tipula bat

-        Piper berde bat

-        Berakatz ale bi

-        Zurrustada bat ardo beltza

-        Olio, gatza eta ura (salda)

Aurreneko gauza da buztan zatiei larregizko gantza, puska zuriak, kentzea. Uretan sartu (ordu batzuetan edo gau osoan) odola galdu dezaten eta ondotik sukaldeko paperean ondo sikatu.

Lapiko batean olioa berotzen ipini (hiru-lau bat koilarakada handi, lapikoaren hondoa beterik). Ondo beroa dagoenean buztan zatiak frijitu alde bietatik gorritu arte. Orduan zuritu eta txikitutako barazkiak,( berakatza azal eta guzti) eta gatza gehitu, eta eduki dena erregosten. Barazkiak ondo beratuta daudenean ardoa gehitu eta apur batean egosten eduki (5 min. Urritzen). Ura edo salda gehitu gero (buztan zatiak guztiz estaldu barik). Lapikoa itxi eta balbula igon denetik 25 bat min. egiten utzi (60 bat min. txahala barik behia bada).

Okela zatiak atera eta hoztutakoan tuper batean hozkailuan sartu. Barazkiak  (berakatza kenduta) txinotik pasatuta zehatu (nahi den lodieraren arabera, lodiagoa nahi bada ura galtzeko sutan lurruntzen eduki ala arinagoa nahi izanez gero ura gehitu). Lortutako saltsa hoztutakoan tuper batean hozkailuan sartu (biharamunean gainaldean metatutako koipea kendu). Nahastu okela eta saltsa eta listo dago noiznahi berotu eta jateko.

On egin !!!


8 - MERMILUA, IRASAGAR, KODOINA 

1.     Zuritu frutak eta azalak gorde.

2.     Ebaki laurdenetan eta kendu zuztarra.

3.     Azalak egosi ur gutxi-gutxitan. Gorde “salda” apur hori.

4.     Presio-lapikoan egosi mamia 5 minutuz, erantsi limoi baten zukua fruita-kilo bakoitzeko eta, ura(baso normal baten erdia). Laranja edo gorrixka koloreko konpota aterako da.

5.     Pisatu konpota hori: (1.000gramo fruita/750gramo azukre)gehitu (Kondoina mingotsagoa denez, sagarrak baino azukre gehiago eskatuko du).

6.     Orain gehitu 3.urratseko salaen salda. (pektina behar du masak, loditzeko).

7.     Orain lapiko handian egosi su eztian, egurrezko paloteari eraginez,sarri, maiz, askotan, sarritan…..

8.     Poliki loditu eta gorritu denean(60-90 min.)itzali sua.

9.     Kristalezko edo plastikuzko tupperrak olioz igurtzi eta zabaldu gozokia.

KONTUZ!!! Eragiteko, palote luzea (edo okertua behar da, fruitak 200ºCko tenperatura hartuko duenez, zipriztinen ondorioak erredura larriak izaten dira. Bestela, bildu eskua eta eskuturra eskuzorroan.

Probatu ondoren, Zaporea ez baldin bada nahiko gozoa, erantsi sakarina, espartamo, estebia edo antzekorik.


9 - MENDAZKO IZOZKIA. 

Osagaiak:

·       Mendazko (edo mendafinezko) 20 bat gramo hosto.

·       100g esne.

400g esnegaina (>35% koipe).

·       300g esne kondentsatua.

·       150g txokolate txip edo puskak.

·       Koloratzaile berdea.

 Jarraibideak:

·       Lapiko baten esnea, esne kondentsatua eta mendazko hostoak nahastu.

·       Su motelean irakin arte utzi. Gero, 8 bat minutu eragin, nahasketa urritu arte.

·       Irabiagailuarekin nahasketa txikitzen da.

·       Nahasketa iraztontzi batekin iragaztek da, hosto apurrak baztertuz.

·       Une honetan, koloratzailea nahas genezake (hautazkoa da, ez dago ohiko dendetan). Kontuz, apurka – apurka nahastuz, asko zabaltzen baita.

·       Hozten uzten da.

·       Esnegaina harrotzen da. Aurreko nahasketarekin nahasten da. Esnegainarekin nahasteko, mugimendu motelak egin behar dira, bertan dagoen aireak ihes egin ez dezan.

·       Txokolatezko txipak nahasten dira, batzuk gordez.

·       Nahasketa izozkailura joango den ontzian (nik plunk cake erakoa hautatzen dut) jarten da, azken txokolate txipak gainean jarriz. Ontzia estali, film batekin, esate baterako.

·       Izozkailuan gutxienez 8 ordu egon behar da, baina egun batetik bestera hobeto.

·       Ateratzerakoa, hutsean edo barkillo gainean egin daiteke. Txokolatezko jarabea ere gaineratu ahal zaio.

ON EGIN. 

10 - EUSKAL PASTELA

MASA

600 gramo irin

400 gramo gurin

8 gramo gatz

8 gramo legami

Arrautza bat

Bi gorringo

400 gramo azukre

GEREZI KONFITURA EDO… KREMA

125 gr azukre

Litro erdi bat esne

75 gramo gurin

15 gramo maizena

75 gramo irin

3 gorringo

50 gramo koñak

BESTE BATZUK

Almendra xehatua

Arrautza irabiatu bat

Moldearentzako irina eta ogi arraspatua

Prestaketa

Masa egiteko: lehenik, azukrea eta gurina nahas ezazu, eta gero gainerako guztia botatzen joan. Legamia eta gatza irinari erantsi eta aurreko nahasketa guztiari bota.

Eskuz ongi landu, eta moldea errodilloarekin egindako masa-xafla batekin bete ezazu.

Konfitura bota.

Edo krema bota nahi izanez gero, kremarentzako osagai guztiak nahasi eta irabiagailuarekin irabiatu. Su motelean jarri eta etengabean eragin. Irakiten eta loditzen hasten denean, sutik kendu eta moldea kremarekin bete.

Konfitura edo kremaren gainera almendra xehatu pixka bat bota eta beste masa-xafla batekin estal ezazu guztia. Bukatzeko, gaineko aldeak kolorea har dezan, ongi irabiatutako arrautza eman gainazal osoan.

LABEAN GUTXI GORA BEHERA 25 MINUTU EDUKI 160 GRADUAN


ON EGIN !!!



1 iruzkin: