Ondoren, honen harira, nork bere ume garaiko pasadizoren bat
kontatuko du esaldi honen hariari jarraituz: holakoa nintzela (gurasoek,
besteek…) esaten zidaten………….. eta hariko anekdota edo biografiaren
pasarte bat partekatuko dugu, esandakoaren adierzle.
2021(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena
88. Saioa
2021(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea
85. saioa
Gaur, Oier, Marije eta Luis hiru bizkaitarrak elkartu dira eta geroago Javier elkartu da beraiekin Hondarribitik.
Hasieran, Bizkaian erabiltzen den berba bati buruz galdetu du Oierrek, “mieztu” (mehaztu). Berba batek beste bat ekartzen du eta gero etorri dira “ameu”, “olgeu” edo “jaritzi”. “Aditu” ere aipatu da eta nola Bizkaian (“aittu”) esanahi bat daukala eta Gipuzkoan beste bat azdierazi da. Javierrek “Translate”-n begiratu du mehaztu berba eta “adelgazar” bezala itzuli dio. Ez gaude ados bizkaitarrok. “Itzultzaile neuronalean” datorrenarekin bai bagaude ados, “aclarar” (zuhaitzak, fruituak, landareak,..). Baserrietan asko erabilitako berba bat da mehaztu. Hazia erein ostean, landarak ernetzen direnean, hor-hemen kendu egiten dira landareak, gelditzen direnak indartsuago has daitezen. Zuhaitzetan fruitu asko dagoenean ere kendu egiten dira garaun batzuk besteak handiagoak has daitezen.
Hegoamerikatik Maizpide barnetegira etorri direnak ere gogoratu ditugu eta pena eman digu elkartzeko aukera gutxi izateak. Ea beraien herrira itzuli aurretik elkartzeko aukera dugun!
Egia esateko, gaurko saiorako gairik prestatu gabe egon arren, hamaikatxo gairi buruz hitz egin dugu. Denetarikoari buruz aritu gara eta gai oso ezberdinaka atera dira saiora. Donostiako danborradarekin jarraitu dugu eta gero etorri dira Athletic-ek irabazitako tituloa, Estatu Batuak eta bertako lehendakari berriaren izendapena, Bitcoina, diru elektronikoa. Nola ez, bizi duguna visita, Koronabirusari buruz ere aritu gara eta hau lotu dugu jaiekin eta tabernekin. Amaitzeko, zaborrari buruz hitz egin dugu eta Marijek esan duena aipatuko dugu, bera joaten izan denean akanpatzera edo naturaz gozatzera hau esan eta egiten saiatu omen da beti: “etorri garenean baino garbiago utz dezagun toki hau”
2021(e)ko urtarrilaren 10(a), igandea
82.saioa - KINA JOKOA
Gaurko saioan 15 pertsonak parte hartu dugu. Atzo, jokalari bakoitzak bere KINA txartel pertsonala jaso zuen. Txartel bakoitza 6 kartoiz osatuta dago eta kartoi bakoitzak 15 zenbaki ditu. Beraz, jokoak 90 zenbaki ditu. Jokatzeko, txartela paperara pasatu behar zen, bai eskuz kopiatuta bai inprimatuta. Lagun guztiok gure txartela paperan jarri dugu.
Javierrek KINA software bat bere konputagailuan instalatu du eta taldearekin partekatu du. Programa honek 25 segunduko tartearekin ausazko zenbaki bat ateratzen du.
Talde osoak taula haundi bat ikusi ahal izan du, 90 zenbakiekin. Zenbaki berri bakoitza handian agertzen zen pantailan.
Horrela, loteria jarraitzea errazagoa izan da.
Bi abeslari handiak izan ditugu: Yaiza eta Jorge. Yaizak zenbakiak abestu ditu eta Jorgek zifrak errepikatu ditu.
Bi sari izan ditugu. Bata lerroa abesterakoan, hau da edozein kartoiko lehenengo lerroa
horizontala (5 zenbaki) abesterakoan. Eta bestea KINA abesterakoan, kartoi oso bat betetzerakoan (15 zenbaki).
Horrela, jokatzen hasi gara. Jendea oso kontzentratuta ibili da ta isiltasunean, zenbakiak ez galtzeko. Noizean behin komentarioren bat entzuten zen...Zenbakiak pasa eta pasa dira, eta azkenenean norbaitek lerroa! abestu du, Marije izan da.
Gero, jokatzen jarriatu dugu, KINA sariaren bila. Zenbakiak pasa eta pasa dira, hurbil zegoen KINA saria, ta bat batean zenbaki berri bat atera da eta zer sorpresa ! bi pertsonek abestu dute KINA aldi berean! Sara eta Ionkar.
KINA abesten zuen lehenengo pertsona, oparia aukeratu zezakeen, baina bakarrik bi opari izan genituen eta 3 txapeldun. Opariak hauek izan ziren: Ainarak idatzitako eleberria “Oroiminezko igandeak” eta Andreak egindako kamiseta.
Azkenean Faluk hirugarren opari jarri du: Zarrakazteluk
o zapi bat.
Momentu ederra pasa dugu eta gainera parte hartuz soilik, ilusioa betetzen da !
Testua: Javier Amadoz (2021ko urtarrilak 9)
Argazkilaria: Valeria La Pampa
2021(e)ko urtarrilaren 5(a), asteartea
80.saioa - 2020. urteko saioaren balorazioa
2021(e)ko urtarrilaren 2(a), larunbata
80. saioa
Dagoeneko, 2021ean gaude eta elkarteak oso indartsu jarraitzen du. 2020ko apirilean, konfinamendu garaian, sortu zen eta ordutik astearte eta larunbatero euskaraz gozatzeko elkartzen gara. Egia esan, sortu den taldea zoragarria, guztiz irekia eta nahiko malgua (nahi eta ahal dugunean parte hartzen dugu) da. Saioak kristoren esperientziak izaten dira eta partaide kopuruak politak.
Gaurko saioan 10 lagun elkartu gara eta hiru atal izan ditugu.
Lehenengoan urte bukaerari buruz hitz egin dugu. Zein abesgarria den mundu osoko euskaldunekin hitz egitea eta zein ezberdinak diren batzuetan gure ohiturak.
Bigarren atalean, gure Anik azken zozketan parte hartu zuten taldeko lagunontzat sortu zituen koplak erakutsi dizkiugu, eta denon artean abestu ditugu. Zein ongi pasatu dugun!
Bukaeran, taldeko balantze azkar bat egin dugu taldeko ahuleziak eta bertuteak ikusteko. Argi dago sortu dena izugarria dela, pozaren pozez gaudela, aurten ere euskaraz gozatuko dugula eta kristorenak eta bi egiteko prest gaudela taldeak ongi jarrai dezala.
Jalgi Hadi Mundura elkartean (mundu osoko euskaldunen bilgunean) 2021ean ere zuen euskaldun guztion zain egongo gara amets honek jarrai dezala.
Anima zaitezte parte hartzera! Ez zarete damutuko!
Koplak (Aita semeak doinuaz)
Euskal
Herriko euskarari guk
heldu
diogu gustura,
ekinez
eta erabiliaz
zabaldu
dadin Mundura (leloa)
1- Muxikatik Luis txorizalea
ari zaigu txio txio
ta hor nonbaiten mundutar Batik
abestu dezagun dio
2- Argentinatik geografoa
Mundu erakusle Bea,
ta Uruguaitik talde hontako
animatzaile Andrea
3-Alemanian bizi ta ekin
dabil donostiar Maider,
eta izarrez ia guztia
dakiena dugu Oier.
Euskal
Herriko euskarari guk
heldu
diogu gustura,
ekinez
eta erabiliaz
zabaldu
dadin Mundura (leloa)
4-
Argentinako Panpatik ari
zaigu zirikatzen Jorge,
Kortezubitik, berriz, zer esan
ugari duen Marije
5-Alacanteko Yaiza, Adrian
eta Karlos ere lagun;
eta gainera irakasle ta
bidelagun den Izaskun
6- Gorkak elkartzen
ditu batera
Barakaldo ta Sevilla,
Aitzol Miamin bizi da baina
donostiarra mutila
Euskal
Herriko euskarari guk
heldu
diogu gustura,
ekinez
eta erabiliaz
zabaldu
dadin Mundura (leloa)
7 - Portugaleten jaioa ei da
azken fitxaje Andoni
ta zahar gazte esan daiteke
dela aspaldiko Ani
8 - Irungoa da orain datorren
poeta dugun Ainara
ta Uruguaitik agertzen zaigu
saltsero antzeko Sara
9 - Ta Valeria Argentinatik
bizitzen Gipuzkoara,
eta Estitxu Erandiotik
ondoko Bilbo hartara
Euskal Herriko euskarari guk
heldu diogu gustura,
ekinez eta erabiliaz
zabaldu dadin Mundura (leloa)
10 - Londresera ta Burdeosera
Euskal Herritik kanpora
Ionkar ta Migel ari zarete
euskaraz gugaz gustora
11 - Sebas, Alfredo, Bego, Beatriz,
Silvia argentinarrak,
euskararentzat badituzue
gogoak eta sugarrak
12 - Uruguaiko Noelek maite
du euskara ta musika,
eta Bizkaiko Deustu auzotik
agertu zaigu Monika
Euskal Herriko euskarari guk
heldu diogu gustura,
ekinez eta erabiliaz
zabaldu dadin Mundura (leloa)
13 - Josu Otutuk oroitzen digu
Europako kapitala,
ta Raul Faluk Zarrakaztelun
euskarak duen ahala
14 - Azken koplaren izenak dira
gure Jabi iruindarra,
ta Atlantiko beste aldean
Martin uruguaitarra
Euskal Herriko euskarari guk
heldu diogu gustura,
ekinez eta erabiliaz
zabaldu dadin Mundura (leloa)
Testua: Raul Zarrakaztelu
Bertsoak: Ani Bizkaia
-
Gaur Jalgi Hadi Mundura taldeko 1. Mintzodromoa izan dugu. Uruguaitik Andrea eta Muxikatik Luis izan ditugu ekintza honen aurkezleak. Pa...
-
1. Andoni Gaurko saioan Andonik Garobel mendilerroa ezagutzera eman digu, Aiaraldeko biztanle eta mendizale ororentzat erreferentea. Gazte...
-
Irailaren 8an DIASPORAREN EGUNA elkarrekin ospatu genuen. Horretarako taldeko lagunak elkartu ginen eta ekimena antolatu egin genuen. Mundua...
-
1 - MELOI ENTSALADA 12 Laguntzako osagarriak meloi heldu 1 500 gramo York urdaizpikoa 300 gramo Txaka edo Karramarro errusiarra 500 gramo...
-
Larunbatean, hilak 24, ospatu dugu JALGI HADI MUNDURA online bidezko gure euskaldunon bilgunearen 60. saioa, eta idazketa-tailer emankor ba...