Zortzi bat lagun bildu ginen azken saio honetan.
Maizpiden ikastaro trinko bat egiten dabilen Andreak ariketa bat proposatu zigun. Berak esamolde bat esan eta besteok esanahia zehaztu behar genuen. Horrek aitzakia eman zigun ezgutzen ditugun antzeko beste esamolde batzuk plazaratzeko, Luisek, kasu, bere eskualdeko euskaran erabiltzen den “zurtz eginda” esamoldea irakatsi zigun “harritua” adierazteko.
Gainerakoan, datozen saioetarako ideia berriak izan genituen hizpide, eta, hain zuzen ere, larunbaterako saioa prestatzeko xehetasunak eta jarraibideak argitze aldera mintzatu ginen.
Ondoren, honen harira, nork bere ume garaiko pasadizoren bat
kontatuko du esaldi honen hariari jarraituz: holakoa nintzela (gurasoek,
besteek…) esaten zidaten... eta hariko anekdota edo biografiaren
pasarte bat partekatuko dugu, esandakoaren adierazle.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina