2021(e)ko urtarrilaren 10(a), igandea

82.saioa - KINA JOKOA

Gaur, 2021ko urtarrilaren 9an, JALGIHADIMUNDURA taldean KINA  (BINGOA) jokoan aritu gara.

Gaurko saioan 15 pertsonak parte hartu dugu. Atzo, jokalari bakoitzak bere KINA txartel pertsonala jaso zuen. Txartel bakoitza 6 kartoiz osatuta dago eta kartoi bakoitzak 15 zenbaki ditu. Beraz, jokoak 90 zenbaki ditu. Jokatzeko, txartela paperara pasatu behar zen, bai eskuz kopiatuta bai inprimatuta. Lagun guztiok gure txartela paperan jarri dugu.

Javierrek KINA software bat bere konputagailuan instalatu du eta taldearekin partekatu du. Programa honek 25 segunduko tartearekin ausazko zenbaki bat ateratzen du. 

Talde osoak taula haundi bat ikusi ahal izan du, 90 zenbakiekin. Zenbaki berri bakoitza handian agertzen zen pantailan.

Horrela, loteria jarraitzea errazagoa izan da.

Bi abeslari handiak izan ditugu: Yaiza eta Jorge. Yaizak zenbakiak abestu ditu eta Jorgek zifrak errepikatu ditu.

Bi sari izan ditugu. Bata lerroa abesterakoan, hau da edozein kartoiko lehenengo lerroa

horizontala (5 zenbaki) abesterakoan. Eta bestea KINA abesterakoan, kartoi oso bat betetzerakoan (15 zenbaki).

Horrela, jokatzen hasi gara. Jendea oso kontzentratuta ibili da ta isiltasunean, zenbakiak ez galtzeko. Noizean behin komentarioren bat entzuten zen...

Zenbakiak pasa eta pasa dira, eta azkenenean norbaitek lerroa! abestu du, Marije izan da.

Gero, jokatzen jarriatu dugu, KINA sariaren bila. Zenbakiak pasa eta pasa dira, hurbil zegoen KINA saria, ta bat batean zenbaki berri bat atera da eta zer sorpresa ! bi pertsonek abestu dute KINA aldi berean! Sara eta Ionkar.

KINA abesten zuen lehenengo pertsona, oparia aukeratu zezakeen, baina bakarrik bi opari izan genituen eta 3 txapeldun. Opariak hauek izan ziren: Ainarak idatzitako eleberria “Oroiminezko igandeak” eta Andreak egindako kamiseta. 


Azkenean Faluk hirugarren opari jarri du: Zarrakazteluk
o zapi bat.

Momentu ederra pasa dugu eta gainera parte hartuz soilik, ilusioa betetzen da !





Testua: Javier Amadoz (2021ko urtarrilak 9)

Argazkilaria: Valeria La Pampa



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina