Dagoeneko, 2021ean gaude eta elkarteak oso indartsu jarraitzen du. 2020ko apirilean, konfinamendu garaian, sortu zen eta ordutik astearte eta larunbatero euskaraz gozatzeko elkartzen gara. Egia esan, sortu den taldea zoragarria, guztiz irekia eta nahiko malgua (nahi eta ahal dugunean parte hartzen dugu) da. Saioak kristoren esperientziak izaten dira eta partaide kopuruak politak.
Gaurko saioan 10 lagun elkartu gara eta hiru atal izan ditugu.
Lehenengoan urte bukaerari buruz hitz egin dugu. Zein abesgarria den mundu osoko euskaldunekin hitz egitea eta zein ezberdinak diren batzuetan gure ohiturak.
Bigarren atalean, gure Anik azken zozketan parte hartu zuten taldeko lagunontzat sortu zituen koplak erakutsi dizkiugu, eta denon artean abestu ditugu. Zein ongi pasatu dugun!
Bukaeran, taldeko balantze azkar bat egin dugu taldeko ahuleziak eta bertuteak ikusteko. Argi dago sortu dena izugarria dela, pozaren pozez gaudela, aurten ere euskaraz gozatuko dugula eta kristorenak eta bi egiteko prest gaudela taldeak ongi jarrai dezala.
Jalgi Hadi Mundura elkartean (mundu osoko euskaldunen bilgunean) 2021ean ere zuen euskaldun guztion zain egongo gara amets honek jarrai dezala.
Anima zaitezte parte hartzera! Ez zarete damutuko!
https://drive.google.com/file/d/11fq6OHN6MYm16ak9xpv6mF6Bnrci8A7k/view?usp=sharingKoplak (Aita semeak doinuaz)
Euskal
Herriko euskarari guk
heldu
diogu gustura,
ekinez
eta erabiliaz
zabaldu
dadin Mundura (leloa)
1- Muxikatik Luis txorizalea
ari zaigu txio txio
ta hor nonbaiten mundutar Batik
abestu dezagun dio
2- Argentinatik geografoa
Mundu erakusle Bea,
ta Uruguaitik talde hontako
animatzaile Andrea
3-Alemanian bizi ta ekin
dabil donostiar Maider,
eta izarrez ia guztia
dakiena dugu Oier.
Euskal
Herriko euskarari guk
heldu
diogu gustura,
ekinez
eta erabiliaz
zabaldu
dadin Mundura (leloa)
4-
Argentinako Panpatik ari
zaigu zirikatzen Jorge,
Kortezubitik, berriz, zer esan
ugari duen Marije
5-Alacanteko Yaiza, Adrian
eta Karlos ere lagun;
eta gainera irakasle ta
bidelagun den Izaskun
6- Gorkak elkartzen
ditu batera
Barakaldo ta Sevilla,
Aitzol Miamin bizi da baina
donostiarra mutila
Euskal
Herriko euskarari guk
heldu
diogu gustura,
ekinez
eta erabiliaz
zabaldu
dadin Mundura (leloa)
7 - Portugaleten jaioa ei da
azken fitxaje Andoni
ta zahar gazte esan daiteke
dela aspaldiko Ani
8 - Irungoa da orain datorren
poeta dugun Ainara
ta Uruguaitik agertzen zaigu
saltsero antzeko Sara
9 - Ta Valeria Argentinatik
bizitzen Gipuzkoara,
eta Estitxu Erandiotik
ondoko Bilbo hartara
Euskal Herriko euskarari guk
heldu diogu gustura,
ekinez eta erabiliaz
zabaldu dadin Mundura (leloa)
10 - Londresera ta Burdeosera
Euskal Herritik kanpora
Ionkar ta Migel ari zarete
euskaraz gugaz gustora
11 - Sebas, Alfredo, Bego, Beatriz,
Silvia argentinarrak,
euskararentzat badituzue
gogoak eta sugarrak
12 - Uruguaiko Noelek maite
du euskara ta musika,
eta Bizkaiko Deustu auzotik
agertu zaigu Monika
Euskal Herriko euskarari guk
heldu diogu gustura,
ekinez eta erabiliaz
zabaldu dadin Mundura (leloa)
13 - Josu Otutuk oroitzen digu
Europako kapitala,
ta Raul Faluk Zarrakaztelun
euskarak duen ahala
14 - Azken koplaren izenak dira
gure Jabi iruindarra,
ta Atlantiko beste aldean
Martin uruguaitarra
Euskal Herriko euskarari guk
heldu diogu gustura,
ekinez eta erabiliaz
zabaldu dadin Mundura (leloa)
Testua: Raul Zarrakaztelu
Bertsoak: Ani Bizkaia

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina