2021(e)ko abenduaren 6(a), astelehena

EUSKARAREN EGUNA. TABERNA BIRTUALA

Tituluak esan bezala, atzo, euskararen eguneko
 saioa taberna bihurtu genuen.


Carlos Kasedakoari eta Viedmako Rocio argentinarrari ongi etorria egin eta gero, elkartu ginen 12 lagunok pintxo bana aurkeztu genuen, jateko moduko ederrak denak. 




Ondoren euskal kantekin jolastu ginen. Txandaka, batek abesti baten zatia kantatzen hasi, gero gelditu eta besteok nola jarraitzen duen asmatzea zen jolasaren arau. 


  





Egilea: Andoni Artziniega

2021(e)ko abenduaren 1(a), asteazkena

EUSKARAREN EGUNEAN TABERNA BIRTUALA!

 

Euskararen egunean, ostiralean, taberna birtualaren saioa burutuko dute. Ekitaldia era dinamiko baten joateko, aldez aurretik, norberak prestatutako pintxo bat eta edaria aurkeztu behar dira. Era berean, abesti ezagun batean pentsatu behar da, abesteko asmoarekin.


 

2021(e)ko urriaren 11(a), astelehena

157. saioa - Zinea

Saio honetan zinea gaitzat hartu genuen, eta Oier moderatzaile izan genuen. Hamabi lagun elkartu ginen, euskaraz gozatzeko prest, eta saio honetan, pelikulei buruzko iritziak emateko eta entzuteko.





Aspaldiko partez, Vale jaso genuen oso gustura. Donostian bizi da Vale, eta famatuen zalea denez, erne egon zen Donostiako zinemaldiari. Famatuak harrapatu nahian ibili zen gure Vale, baina ez zuela famaturik ikusi aitortu zigun.

Hasieran talde handian berba egiten hasi ginen, gure filmen kutunei buruz. Batzuk aipatutakotan:

- La milla verde / Milagros inesperados
- Bailando con lobos / Danza con lobos
- Balada triste de trompeta
- Parmavati
- El silencio de los inocentes
- Gorilas en la niebla
- Il postino
- El pijama a rayas
- La vida es bella
- La guerra de las galaxias

Filma euskaldunak, noski aipatu genituela:
- Tasio
- Akelarre
- Aupa Etxebeste / Agur Etxebeste
- Hauskor
- Berri ona
- Los carboneros de Navarra


Gero eta lagun gehiago etorri zitzaizkigun, eta beraz, talde txikietan hurrengo bi galderei erantzun genizkien.

Generorik gustukoena zein zen eta ia Filmetan agertzen diren esaldi famatuak gogoratzen bagenituen.

Esamolde gogoratuenen artean, hurrengoak nabarmendu ziren:
"Inoiz, jende hila ikusten dut"
"Ikusi arte, baby"
"Zure aita naiz ni"
"Badakit zer egin zenuten pasa den udan"
"Egun on, printzesa"
"Wagner entzuten dudan bakoitzean, Polonia inbaditzeko gogoa datorkit"
"Ez hadi nire gogokoena dunan hobbyarekin sar, nire buruarekiko maitasuna".
"Jo ezazu, Sam, jo ezazu".
"Egur gehiago ... egur gehiago ... ekarri egur gehiago" 
"Nire hankak, nire hankak".
 
Ea zein pelikuletan agertzen diren asmatzeko gai zareten!
 
 Une honetan, denbora igaro ahala, taldearen oroimenean, esamolde horietako batzuk, nolabait eraldatuta gogoratzen ditugula, azpimarratu zen; esate baterako, "Casablanca"ko antzezleak ez dio inoiz "Sam, berriro jo ezazu", "Jo ezazu Sam, jo ezazu" baino. Era honetako hainbat aipamen egin ziren.




Saioa amaitu aurretik, Sarak Zugarramurditik, Nafarroatik, gurekin bat egin zuen. 
Beti bezala, primeran pasatu genuen euskaraz, noski.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!



Andrea Uruguai




2021(e)ko irailaren 26(a), igandea

153. saioa - Diasporaren eguna ospatzen



Irailaren 11n, "Diasporaren eguna" ospatu genuen Jalgi Hadi Mundura taldeko 153. saioan.

Hamabi lagun elkartu ginen, haien artean hiru lagun berri zeudelarik. Izan ere, Lucía, Sonia eta Irene, euskara ikasle uruguaitarrak, gurera etorri ziren, eta poz-pozik hartu genituen!

Saioa hasteko, bakoitzak bere burua aurkeztu zuen, giro atsegin eta lasaian, pazientzia handia edukiz, gure lagun berriek uler zezaten.



Jarraian, asmakizunak aurkeztu genituen, denon artean asmatzeko. Gero, talde txikietan, asmakizunak sortzeari ekin genion. Oso asmakizun burutsuak sortu zituztela nabarmendu behar da. Azken urratsean, talde handian asmatu genituen. 


Marrazkiak egiteko ere tarte bat izan genuen, eta horiek aintzakotzat hartuta, hitzak asmatu behar izan genituen. Oso dibertigarria izan zen.




Bukatzeko, Faluk zozketa bat egin zuen, irabazleak Irene, Maider eta Lucía izan zirelarik. Zorionak neskak!!



Eskerrik asko lagun guztioi parte hartzeagatik, eta nahi duzuen arte



Andrea Uruguai

2021(e)ko abuztuaren 27(a), ostirala

Azken bertso saioa

 Abuztuaren 26an, ostegunez, bertsozaleon saioa izan genuen astero lez. Diaspora egunerako litekeen egitasmoa hizpide izan genuen. Besteak beste, ospakizun horren harira Anik sorturiko bertsoak ere. Horretaz gainera, saio hartarako etxeko lan genituen bertsoak kantatu genituen. Ataza zera zen: bertso baten bidez gauza edo pertsonaia baten gainean pistak ematea besteok zer edo nor den asmatu behar genuelarik eta hemen dituzue horiek. Saia zaitezte definizio horiek asmatzen eta iruzkinen atalean idatzi, Animo !!! erraza da eta !!!



1- Argia egunero,                                                                 2- Uda iritsi eta,

zabaltzen mundura.                                                            badator bidaia.

Bero ematen eta,                                                                    Eskolak itxiteko,

denontzat lilura.                                                                    hauxe da garaia.

Asmatu nahi baduzu,                                                             Kanpoan egotea,

begira zerura.                                                                        hori gure nahia.

Ni nauzu hor zintzilik                                                            Itzultzea zaila da,

nagon izar hura.     (Andrea)                                              ez bada erregaia.

   


3-Itxasoa xurgatuz,                                                       4-Sentimendu hau sarritan dugu,

badoa zerura.                                                               erakarpen lez entzuna.

Gero euria dakar,                                                          Baina behardu, egiaz bada,

berdetuz natura.                                                          ekintzen betekizuna.

Udako beroetan,                                                           Ondo joanez izaten du, bai,

nahi dugu guk hura.                                                     baita ere erantzuna.

Eta eskas denean,                                                          Elkar maitatuz eratzen baita,

badugu ardura.  (Ani)                                                sarritan elkartasuna.  (Ani)



5- Paisaia dastatzeko,                                                    6-Garai latzetan agertzen ohi den,
beharrezko gunea.                                                         benetako makulua.
Ezin alperrik galdu,                                                        Talde handian bidaiatzean,
halako unea.                                                                  dagoen estimulua.
Urrun begiratzeko,                                                         Hurkoa denez, beharko luke,
dago abagunea.                                                             ezarria titulua.
Muino gainean dago,                                                      Egiarekin erantzuteko,
erakusgunea. (Oier)                                                  beldur ez den ispilua. (Oier)



7- Higandik jaso dudan guztia,                             Zutik egoten ez banaun/k gauza,
ez dun ez, gauza erkina.                                       hihaiz niretzat behegaina.
Niretzat beti erakusten dun/k,                               Ta bihotzaren negu hotzetan,
borondate bukaezina.                                           hire beroa ordaina.
Behin edo behin jota banagon/k,                           Atsekabean ta nahigabean,
halako giza-hondakina.                                        laguntzen naun/k kentzen mina.
Orduan ere nire alde hago,                                     Aurreko hori ondo irakurri,
txeratsu adiskide fina.                                           ha baita pista bikaina. (Andoni)


2021(e)ko abuztuaren 17(a), asteartea

145. saioa - Artea

 Arkitektura, eskultura, margolaritaza, dantza, musika, antzerkia, zinea, literatura…

Zazpi lagun bildu ginen: Oier, Yaiza, Sara, Andrea, Martin, Javi eta Andoni.

Galderak bi ataletan banandu genituen. Lehenengoan honako galderentzako erantzunak bilatu genituen. Artelan bat aipatzekotan zein izango litzateke? Zein da gehien txunditu zaituen artelana? Eta ikusi dituzunetarik  kaskarrena, zatarrena? , Eta artista bat aipatzekotan zein? Zer da zuretzat artea? Zein da artearen funtzioa gizartean zure ustez?


Bigarrengoan beste hauek ziren hizpiderako, baina denborak ez zigun eman. Hurrengo baterako litezke: Zergaitik artea garrantzitsua dela esango zenuke? Kreatiboa zara? Inoiz egin duzun zerbait kreatiboa aipatuko zenuke? Zein da artearekiko zure esperientzia pertsonala? Arkitektura, eskultura, dantza, musika, antzerkia, cine, margoa, literatura…? Arlo horietakoren bat jorratu duzu inoiz?
Zer motatako artea bilatzen duzu turismo egiten duzunean, elizak, museoak…….? Zer museo edo erakustaldi duzu gogoangarri?


Azkenik Kahoot-ean partida bat egin genuen abangoardia artistikoen gainean: Cubismoa, surrealismoa, dadaismoa, espresionismoa, abstrakzioa, arrazionalismoa.......... Yaiza irabazlea 💪


https://create.kahoot.it/details/55088fa3-af3c-4f1e-9a60-cc2f0068f795


Gaiari buruz informazio gehiago: https://www.slideshare.net/951961/abangoardiak?next_slideshow=1





2021(e)ko uztailaren 27(a), asteartea

139. saioa - ITXURAREN ERALDAKETA.

 

ITXURAREN ERALDAKETA.

Aldaketa arinak.

Itxura da bestearen aurrean norberak erakusten duen lehenengo ezaugarria, begietatik sartzen dena, eta zuzenean burmuinera doana. Horrek, gure izaerari lotuta, hau da, ezezagunaren aurrean erne egon beharrarekin batera, askotan aurreiritzi eta aurre-epaiketa batzuk sortzea dakar. Esate baterako, enpresa batek norbait kontratatu nahi duenean, sarri askotan, gehienetan ez esatearren, hautagaien argazkia eskatzen dute, lehenengo baheketa egiteko asmoz. aldiz, bere irudiarekin ziur ez dauden hautagaiak bere irudia ematen saihesten ahalegintzen dira.

Askok norberaren itxura, pertsona horrek duen nortasunaren isla dela diote. Batzuk bestearengandik ezberdintzeko erabiltzen dute, askatasun eta erabakitzeko gaitasunaren seinale, beste batzuk ifrentzuan, talde baten barruan onartuak izateko, talde horren ezaugarrien barruan egoten ahalegintzen dira.

Guzti honi denboraren faktorea gaineratu behar zaio, gure itxura egonkorra ez delako. Gure gorputzak hazten eta zahartzen doazen heinean, eraldatu egiten dira: azalak tximurtzen dira, ilea erorten eta urdintzen da, … halabeharra da. Askotan aldaketok era natural baten hartzen ditugu, bestetan, aldaketon ekiditen edo ostentzen ahalegintzen gara, galduko dugun partida dela jakinda.

Azken hamarkadetan eman den aldaketa generoaren arteko bateratze bat eman dela da, hein txiki batetan bada ere. Gaur egun, ile luzedun gizonezkoak, ile laburdun emakumezkoak, arrakadadun (beste gehigarri batzuen artean) gizonezkoak ikustea, ez da hain bitxia. Gizonezkoek euren itxura gehiago zaintzen dute, azalaren hidrataziotik hasita orrazkeraren zainketaraino. 

Denboran zehar ematen diren aldaketen barruan, ohikoena, batez ere gizonen artean, ilearen galtzearena dago. Y kromosomari lotuta, emakumeek aldaketa hau jasatea ez da ohikoa, oso adinekoa ez bada, edo egoera zailak bizi ez baditu. Talde barruan dauden gizonezkoak ikusita, orokorrean, arazo hau gutxi jasan dutela esan behar da. Gertaera honen aurrean, hainbat irtenbide daude. Lehen egiten zena, berezko erorketa uztea zen. Gaur egun, oraindik gazte samarrak izanagatik galtzea jasaten dutenen artean, askok buru osoa soiltzea erabakitzen dute. Gutxi batzuk (gero eta gehiagok, ustez), iruditik bizi direnak askok, tenislari ezagun bat tartean, ile-txertaketara joten dute.

Guztioi gertatuko zaiguna ilea urdintzearena da. Arinago edo geroago gertatuko den zerbait da. Ohikoena berrogeitakaz urterekin ilea urdintzen hastea da, melanozitoek euren betebeharra galtzen dutelako, baina batzuengan funtzio hori arinago galtzen dute, eta ilearen zuritzea azkarrago ematen da. Klasikoki, emakumeek ilea labur mantendu eta tindatu egiten zuten, gizonezkoak aldiz, bere horretan uzten zuten. Honek generoen arteko aldea iradoki dezake, emakumeek euren gizon/senarrentzako “eder eta gazte” mantendu behar zirela. Azken urteetan, hau aldatzen joan da. Gero eta emakume gehiago ile urdinduarekin ikusten dira, eta gizonezko askok, euren ilea tindatzen dute. Gaztea izanagatik ere ilea tindatzeko aukera dago, kolore anitzekin. Zer egon liteke honen atzean? Ezberdindu nahi izatea, norbere burua aspergarritzat jotea eta aldatu nahi izatea, edota artisten artean, berezkoa dela ezberdintzea, nabarmentzeko, batez ere.

Alemanian badago joera bitxi bat 8-9 urteko neskatoak ilea oso luze uztea. Gizonezkoen artean ere, ile luzedun alerik ikustea, ez da bitxia izaten. Gizonen artean ere, kontrako joera eman da, hau da gorputza ilez bipiltzeko joera. Hasieran, kirolari batzuk egiten zuten, hala nola txirrindulariak, igerilariak, boxeolariak, futbolariak, … baina modan jarri den zerbait dela dirudi.

50-60ko hamarkadetan, hondartzetara eguzkia hartzera joatea ohikoa bihurtu zen, eta beltzaran jarri nahi izaten zen. Eguzkia hartzeak A eta D bitaminaren aktibatzea dakar eta honek osasuntsuago egotea iradokitzen zuen. Kontutan hartu behar da, gizateria, bigarren mundu gerraren ostean zegoela (Espainiako estatuan, guda zibilaren ostean), eta sasoi oso gogorrak pasatu behar izan zituela, batez ere, goseteak zirela eta. Pertsona batzuk beltzarantze hau muturrera eraman nahi izaten dute. Azken hamarkadetan, Eguzki-izpien aurreko esposizioak azaleko minbizia eragin dezakeela jakin da, izpi ultramoreek zeluletako material genetiko eraldatzen dutelako, batik bat. Talde barruan, jendeak ez du bere azala beltzaraztea bilatzen, batzuk berehala gorritzen direlako, besteak azal zuriak gogokoago dituztelako. Azaleko minbizia zela eta pertsona bati aurpegia deformatu zitzaiola aipatu izan da. Aipagarria da, nola aurreko gizaldietan, pertsonak garrantzitsuak ahalik eta estalien joatea bilatzen zutelako, beltzaraztea nekazal guneetako eta kalean lan egiten zuten langileen ikurra zelako.

 

Aldaketa sakonagoak.

Itxuraren aldaketa sakonagotzat piercingak eta tatuaiak egitea hartu dira besteak beste, aldaketa horiek ezabatzea erraza ez direlako. Egia esan ez dira oso kasu arruntak izaten, baina eman … ematen dira. Batzuk piercingak egitea erabakitzen dute, agian asaldatze edo errebeldia ikur bezala, ohikotik harago joateagatik, … 70. hamarkadako punk taldekideek halako ikurrak edukitzen zituzten, eta hauen erabilera zabaldu egin zen. Kontua hurrengoa da. Badirudi piercingnaren kontua ez dela genero islatzatzaile bat, gehien bat gazteen artean ematen den ohitura bat dela, bai gizon bai emakumezkoen artean. Erabiltzaileen artean, bi motatakoak sailka genitzake; piercinga agerian darabiltenak (euren ezaugarriak erakusteko nahiarekin) edota piercinga ostenduta daroatenak (piercing eurentzako egin dutelako, edota bizitza profesionalean eraginik ez izatea nahi dutelako). Taldekideen artean, norbaitek piercingen bat eginda duela aitortu du (bularraldean, kasu honetan). Ezagunen batek, piercingen bat egin zuela aipatu da (zilborrean, kasu honetan).

Tatuaiena beste mundu bat da. Antzina, etnia askotako partaideek euren gorputzak marrazten zituzten. Batzuetan artearen parte, euren artean ezberdintzeko era, besteetan erritualen parte bezala eta inoiz tatuaia eramaten zuen pertsona besteentzat “markatuta” gera zedin burutzen ziren. Gaur egun. funtzio erabat estetikoa burutzen dute. Tatuaiak egiterako orduan bi eratakoak bereiz daitezke; testuak idazten dituztenak eta irudiak. Testuetan ohikoak dira, seme-alaben izenak jartzea, edo maite den norbaitena, baita norberarentzat oso esanguratsuak izan diren esaldiak. Irudien artean, aniztasuna zabalagoa da. Badaude tatuaia txiki bat daramatenak, baita gorputz ia osorik marrazten dituztenak. Piercing kasuan bezala, tatuaiak ibilbide profesionala baldintzatuko duen tokian egitea aholkatzen da, hau da, gehien bat, jantzien azpian gera dadila. Taldean tatua egiteko nahia agertu da, bere ikurra izango litzatekeen irudia maraztuz. Batzuei tatuaiak ondo geratzen zaizkiela aitortu da.

Beste aldaketa sakonagoak egitea, ez da batere ohikoa, baina eman … ematen dira; pertsona bitxitzat eta nabarmentzeko nahiarekin sailkatuko genituzke. Badaude bekokian, azal azpian, puxtarri bezalako batzuk jartzen dituztenak, adarrak irudikatzeko; aurreko haginak zorrozten dituztenak, itxura oldarkorrago bat emateko, …

 

Hobetzeko ebaketak.

Gehienetan, pertsonak euren gorputzarekin nahiko eroso daudela esan behar da. Batzuk pisua murriztuko lukete, baina hori ariketa fisikoarekin lor daitekeela uste da. Egia da, estetikaren mundua ikaragarri garatu dela, batez ere, azalekoagoa den mundu baten bizi garelako, gorputz gazte eta perfektuen ametsa, gero eta nabarmenagoa da. Hori da,  behintzat, filmak erakusten digutena. Pertsonai nagusiak, gehienetan, gazte lerdenak izaten dira, ia akatsbakoak. Lerdentasun horren bila, askok ebaketa estetikoetara eta euren gorputzetan gehigarriak jartera joten dutenak; titien neurria handitzeko eskatzea ez da bitxia, eta gero eta gizarte lodiago batetan, liposukzioak gero eta ohikoagoak dira, besteak beste.

Beste alde batetik, badaude estetikatik harago doazen ebaketak. Ebaketa plastikoak istripu edo eraso baten ondorioz sortutako kalteak, adibidez, konpontzeko erabiltzen diren ebaketak dira. Horrek erabat beharrezkoak ikusten dira, konpontzaileak ezezik, terapeutikoak ere direlako.

Taldekideek ebaketa txikiak egingo lituzketela aipatu da, erabat beharrezkoak ez badira ere; batek, begiak egingo lituzkeela esan zuen, betaurrekoak kentzeko asmoz, baina beldurra daukala, beste batek, betazalak murriztuko lituzkeela eta garau bat kendu, …

 

Azkena.

Jendearen itxuraren aurrean, aurreiritziak izatea normala da, etorkizunean gerta daitekeenaren aurren prestatzen gaituelako; baina, azken finean, aurreiritzi horiek gure erabakiak baldintzatzen dituztenez, guk geuk gure etorkizuna baldintzatzen dugu, gehienetan oinarri handirik gabeko aurre-epaiketekin. Umeek, gizartearen eragin txikiagoa izan dutenek, ez dute itxuraren aurreko aurreiritzirik, eta guztien aurrean antzera jokatzen dute.

 

Oier Zorrontzatik.