Abuztuaren 15ean 40.SAIOA izan
genuen eta oso ederra izan zen. 15 lagun bildu ginen larunbat batean.
Lehendabiziko saioan parte hartu zuten 8 partaideak ere han izan ziren. Ziurrenik,
ez zuten esperoko taldeak horrela jarraitzea, baina sortzen ari dena zoragarria da eta garbi dago taldeak indartsu
jarraitzen duela.
Gure zaletasunez
aritu ginen giro onean, beti bezala, eta
GOZATU egin genuen.
Lehendabiziko
atalean MUSIKAZ hitz egin genuen. Partaide bakoitzak bere talde eta kantarik kutunenak aipatu behar izan zituen. Mota ezberdinetako erantzunak izan genituen eta
euskarazko musika nagusi izan
zen:
Taldeak: Barricada, Su ta gar, Gatibu, Ken
7, Amaia Montero, Oskorri, Itoitz,
Ezpalak, LPR, Benito Lertxundi,
Zea Mays, Zarama, Pantxo eta Peio, Izaro, M.Urdangarin, No te va a gustar,
Charly García, Ez dok amairu, Kalakan…
Kantak: Baldorba, Mendian gora, Koilarak, Behin batean
Loiolan, Katedral bat,
Satisfaction, Ilargia, Txoria txori, Lepoan
hartu, Lau teilatu…
Bigarren atalean LITERATURAZ aritu ginen. Gure libururik kutunenez hitz egin genuen eta
han azaldu ziren gustuak ere anitzak izan
ziren: Kutsidazu bidea Ixabel, Koaderno handia, Otto Pette, El señor de
los anillos, Los hijos
de la tierra, Los
pilares de la tierra, Inventario, Sisifo maiteminez, Don Quijote, Gau
ilunekoak, Baserrian, Kaio baten
historia eta hegan egiten
erakutsi zion katuarena, Misteriosa Buenos
Aires, Printze txikia, Obabakoak, Aitaren etxea, Euskararen bidegurutzean, Eneko Aritza lehen
errege baskoia….
Hirugarren atalean
FILMEZ eta
TELESAIOEZ aritu ginen. Han
ere oso zerrenda anitza izan genuen.
Filmak:
Tasio, Amaren eskuak, El paciente
inglés, Pulp fiction, La lista de Schindler, Amama, Kutsidazu bidea Ixabel, Dantza, Lo que
el viento se llevó, El
secreto de sus ojos, Cinema Paradiso, Loreak, Handia, Aupa Etxebeste, La sociedad de los poetas
muertos….
Telesaioak: Lazkao
Txiki, Goenkale, Friends, Tribuaren
berbak, Euskalonski, Goazen, Eskamak
kentzen, Bi eta bat….
Azken atalean gure JAN eta EDATEKO
gustuez aritu ginen. Han
primeran somatu zen mundu
osoko euskaldunok garela. Gainera Amerikan bazkaltzeko
ordua zen eta Europan , berriz, afaltzekoa.
A! Saioa
bukatu baino lehen
bi SORPRESA izan genituen: gure Batik, parte
hartu ezin zuenez, bideo
bat bidali zigun, eta
Andreak oso bertso dotoreak bota
zituen.
Jalgi Hadi Mundura elkarteak indartsu jarraitzen du!
Anima zaitez
gurekin EUSKARAZ gozatzera!