Abuztuaren 15ean 40.SAIOA izan
genuen eta oso ederra izan zen. 15 lagun bildu ginen larunbat batean.
Lehendabiziko saioan parte hartu zuten 8 partaideak ere han izan ziren. Ziurrenik,
ez zuten esperoko taldeak horrela jarraitzea, baina sortzen ari dena zoragarria da eta garbi dago taldeak indartsu
jarraitzen duela.
Gure zaletasunez
aritu ginen giro onean, beti bezala, eta
GOZATU egin genuen.
Lehendabiziko atalean MUSIKAZ hitz egin genuen. Partaide bakoitzak bere talde eta kantarik kutunenak aipatu behar izan zituen. Mota ezberdinetako erantzunak izan genituen eta euskarazko musika nagusi izan zen:
Taldeak: Barricada, Su ta gar, Gatibu, Ken 7, Amaia Montero, Oskorri, Itoitz, Ezpalak, LPR, Benito Lertxundi, Zea Mays, Zarama, Pantxo eta Peio, Izaro, M.Urdangarin, No te va a gustar, Charly García, Ez dok amairu, Kalakan…
Kantak: Baldorba, Mendian gora, Koilarak, Behin batean Loiolan, Katedral bat, Satisfaction, Ilargia, Txoria txori, Lepoan hartu, Lau teilatu…
Bigarren atalean LITERATURAZ aritu ginen. Gure libururik kutunenez hitz egin genuen eta
han azaldu ziren gustuak ere anitzak izan
ziren: Kutsidazu bidea Ixabel, Koaderno handia, Otto Pette, El señor de
los anillos, Los hijos
de la tierra, Los
pilares de la tierra, Inventario, Sisifo maiteminez, Don Quijote, Gau
ilunekoak, Baserrian, Kaio baten
historia eta hegan egiten
erakutsi zion katuarena, Misteriosa Buenos
Aires, Printze txikia, Obabakoak, Aitaren etxea, Euskararen bidegurutzean, Eneko Aritza lehen
errege baskoia….
Hirugarren atalean FILMEZ eta TELESAIOEZ aritu ginen. Han ere oso zerrenda anitza izan genuen.
Filmak: Tasio, Amaren eskuak, El paciente inglés, Pulp fiction, La lista de Schindler, Amama, Kutsidazu bidea Ixabel, Dantza, Lo que el viento se llevó, El secreto de sus ojos, Cinema Paradiso, Loreak, Handia, Aupa Etxebeste, La sociedad de los poetas muertos….
Telesaioak: Lazkao
Txiki, Goenkale, Friends, Tribuaren
berbak, Euskalonski, Goazen, Eskamak
kentzen, Bi eta bat….
Azken atalean gure JAN eta EDATEKO
gustuez aritu ginen. Han
primeran somatu zen mundu
osoko euskaldunok garela. Gainera Amerikan bazkaltzeko
ordua zen eta Europan , berriz, afaltzekoa.
A! Saioa bukatu baino lehen bi SORPRESA izan genituen: gure Batik, parte hartu ezin zuenez, bideo bat bidali zigun, eta Andreak oso bertso dotoreak bota zituen.
Jalgi Hadi Mundura elkarteak indartsu jarraitzen du!
Anima zaitez gurekin EUSKARAZ gozatzera!
40. saiorako bertsoak
Oso azkar heldu zaigu
berriz batzeko eguna,
ta ederra izaten da
Saioz saio joan gara
egiten gure jarduna,
hola-euskararen hegoei
emanez askatasuna.
Mundiala gertatu da
guztiok lortu duguna
egiten dugun guztian
nagusituz maitasuna.
Berrogeigarren hauxe da
benetako-ospakizuna.
Esan deiogun elkarri
eskerrik asko laguna!
Bertsoak: Andrea Uruguai
Egilea: Raul Zarrakaztelu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina