Gaur e
2020/07/18 EUSKAL ETXEAK ETA ELKARTEAK
Gaur elkartu gara Oier, Ainara, Marije, Raúl, Sara, Gorka, Dylan eta Luis Argentinako Santa Rosatik maderatzaile lanak egin dituen Valerekin. Gaurko gaia “Euskal etxeak eta elkarteak” izan da eta saio mamitsua atera da gaur ere bai.
Euskal etxeen gaia gehiago atera da Hegoamerikako partaideen aldetik baina hamaika elkarte eta afizio ezberdin atera da baita ere. Gai hauetaz hitz egin dugu:
Astronomia: Kutsaduraren eragina. Gaur kometa bat ikusteko aukera Euskaditik
Euskara, olerkiak eta literatura elkarteak.
Emakumeen elkarteak.
Menpekotasudunei laguntza emateko elkarteak.
Hegoameriketako Euskal etxeak.
Naturarekin zerikusia duten elkarteak
Behartsuei, hurbilekoei zein etorikinei, laguntzeko elkarteak.
Gaurko saioak euskal etxeetaz berba egiteko aukera emanaz gain, gizartean dauden beste gai garrantzitsu batzuei buruz hitz egiteko aukera ere eman digu. Talde hau gizarteko maila ezberdin askotan sartuta dagoela agerian geratu da eta gainera euskaraz aritzen bagara ekintza hoietan parte hartuz, BIKAIN!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina