Blogaren sorrera
Jalgi Hadi Mundura (JHM) WhatsApp taldea orain hiru lau urte osatu genuen Mintzanet proiektuan genbiltzan sei zazpi pertsonek, eta bere bidez komunikatzen ginen partaideok, baina ez zuen bizi askorik.
Koronabirus sortu berritan Mintzanet BIZKAIA sortu zen eta handik lasterrera JHM WhatsApp taldea hazi egin zen eta taldekideon harremanak ugaritu, 30 pertsona inguru izatera iritsiz.
Sasoi bertsuan Online bidezko elkarrizketak edo topaketak egiten hasi ginen, lehenengoa 2020ko apirilaren 3an izan zelarik. Ordutik astero bi aldiz (astearteetan eta larunbatetan) jarraitu dugu elkartzen eta taldea gogotsu zegoenez aurrera jarraitzeko, talde bloga sortzea pentsatu genuen 2020ko abuztuaren 18an.
Administratzailea izango den pertsonak bloga sortu ondoren, taldekide guztiei bidali zitzaien ondorengo galdetegia:
1- Ematen duzu baimena zure argazkia blogean agertzeko?
2- Onartzen duzu blogean agertzea zure identifikazio izena eta bizitokia (probintzia, lurraldea ....)? Zein?
3- Blogean jartzen denaren ikusle bakarrik izango zara ala baita egile ere? Bigarren kasu honetan Google-ko kontua bidali behar zaio administratzaileari, honek gonbidapenak egin ahal izateko.
Ondorioz, blogean argazkia jartzeko baimena eman eta egile izateko prest agertutakoak hauek dira:
Ainara Maia, Irun, Gipuzkoa
Alvaro Txile
Andoni Artziniega
Andrea Uruguai
Ani Bizkaia
Beatriz Tandil
Beatriz Viedma
Dylan Bristol
Gorka Sevilla
Gotzon Batikon Etxegarai, Euskal Herria, Mundua
Inma Bergara
Ionkar Londres
Javier Amadoz
Jorge La Pampa
Luis Urdaibai
Maider Alemania
Maialen Plaentxia Montevideo
María Silvia Misiones
Marije Bizkaia
Martin Montevideo
Oier Zorrontza
Otutu Belgika
Raul Zarrakaztelu
Sara Montevideo
Valeria La Pampa
Kaixo!
ErantzunEzabatu1- Ematen dut baimena nire argazkia blogean agertzeko.
2- Onartzen dut blogean agertzea nire identifikazio izena eta bizitokia. Ni Maria Silvia Soloaga naiz. Posadasekoa, Misionesekoa, Argentinakoa naiz.
3- Blogean jartzen denaren ikusle bakarrik izango naiz ala baita egile ere. Nire Google-ko kontua mssoloaga27@gmail.com da.