1. Andoni
Gaurko saioan Andonik Garobel mendilerroa
ezagutzera eman digu, Aiaraldeko biztanle eta mendizale ororentzat
erreferentea. Gaztelaren eta Euskal Herriaren arteko muga zedarritzen duen
lerro bat osatzen dute hango haitzek.
Ezkerraldetik hasita Nerbioi ibaiaren sorburua
eta urjausia ezagutu ditugu. Honek bere 222 metroko jausikeraz Europako garaiena omen da eta eurite-sasoian
soilik ikusi ahal da, eremu karstiko honetan urak lurrean barrena bide egiten
baitu. Ondoan burdinazko behatoki bat dago balkoi baten modura ertzetik jalgia,
goian-behan hutsa delarik arnasa eteteko modukoa . Mendi-lerroaren ertzetik
mendebaldera eginez Txarlazo gaina dugu, bertan Orduñako Antiguako Amaren
elizan dagoen birginaren erreplika den eskultura ikusgarria dago. Gertu dago Orduñako
mendatea, garai batean Gaztela eta Bizkaiaren arteko merkataritza bide izan zena.
Parapente eskola bat ere badago inguruan.
Aurrerago eginez Tologorri gaina dugu eta gora igotzeko zirrara pizteko modukoa
den “bide beltza”. Honen ondotik Unginoko gaina, haitzaren paretan irekia duen
zuloarengatik “Unginoko begia” da ezaguna. Adrenalina goseak direnek, aldiz,
via ferrata bat bertan dute zain. Azkenik, Eskutxi eta Peña de Aroko gainak eta
San Miguel urjausia. Amaitzeko goian izan zen “lobera” baten aztarnak erakutsi
dizkigu. Lekua berriztatu zuten eta eskena irudikaturik otsoaren eta artzain
baten eskulturak ere jarri zituzten praktika haren oroitgarri.
2.Hona hemen Maiderrek bere leku kuttunenaz eginiko aurkezpena
3. Valeriak Donostia hiria aurkeztu digu
Donostia!!
Gipuzkoako
hiriburua da. 186.000 (ehun eta laurogeitasei ) biztanle ditu. Bizkaikoko Golfo turistiko hiri bat
da. Lehenengo
argazkia Udaletxea da, leku horretan lehenengo casinoa egin zuten.
Donostia
Kontxa eta Ondarreta hondartzengatik ezaguna da.Kontxako
ibilbidean, taberna batzuk daude. Orain itxita daude pandemiagatik.Hondartza
hori surflariakez da normala. Baina garai honetan itsasoa aproposa zen. Bi
hondartza artean, koloreren
zubia dago, oso polita da eta jende asko joaten da hara. Ez
dakit nolakoak diren bi hondartzak, noski, joan den hilabetean iritsi ninzenelako
Gero,
bideoan, alde zaharra ikusiko duzue, hor taberna gehiago daude, eta Bretxako merkatua
ere bai, merkatu hori famatua da, astelenetik larunbate arte irekita egoten da,
astero, beserritarrak joaten dira, haien barazkiak saltzeko. Nire
extxea bretxako merkatua aurrean dago. Bestealde
batetik nire etxe atzean Urumea itsasadarra dago. Batzuetan bere pasalekua itxita egoten da. Joan den
astean ibai horretako olatuak ia ia 10 metrokoak izan ziren. Donostiak
auzo batzuk ditu, horietako baten izena Gross da. Oso polita eta dotorea da. Hor
kursaala dago,Kursaalak ikuskizunen berezko programazioa du: KursaalEszena. Kalitate
eta ospe handiko musika-jarduera kanto latzenditu. Seniorrentzat, gazte helduentzat
eta familientzat pentsatuta daude jarduera horiek. Donostiako
Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta herrialdeko empresa garrantzitsuenek sostengatzen
dute hori. Leku
horretan, munduko zinema jaialdia ospatzen da, horregatik oso leku famatua
da.
Bukatzeko
Kursssal ondoan Zurriolako hondartza dago, oso lasaia da, gazteentzat, baita
familia guztientzat ere.
4. Faluk Zarrakaztelu bere herria erakutsi zigun
Faluk bere herria erakutsi zigun: Zarrakaztelu (Nafarroako Erribera). Bere ustez ez da oso herri ederra, baina guztiek bezala bere xarma du. Zarrakazteluko inguruak zoragarriak dira eta beraien artean, Bardea, Aragoiko ibaia, La presa, Larrateko begiratokia eta La Olivako monasterioa aipatu zituen. Bistan da, han ez dela gehiegi euskaraz hitz egiten, baina nahiz eta euskaldun gutxi bizi ( 15 bat aste barruan) euskara asko maite dute bertakoek eta elkarte gehienek euskarazko izenak dituzte: Irrintzi, Guztionak, Nafarroa, Iparralde, eraso, Hego Eztanda, Hizkuntza, Batasuna….Euskararen aldeko elkarte bat ere badago : Hazi Zarrakaztelu izenekoa eta bere lana euskararen hazia erremu horretan ureztatzea da. Egia esan , fruituak begibistakoak dira Erriberako muga horretan.Bukatzeko, euskararen egun baterako prestatu zuten bideo bat jarri zigun eta gozatu genuen. Primeran egiten ari dira eta herria esan baino politagoa iruditu zitzaigun.
https://www.youtube.com/watch?v=eBGnJidlcFY
5. Oierrek Zorrontza herria ezagutzera eman zigun
ZORRONTZA.
Herriaren izen ofiziala
Amorebieta-Etxano da, baina bertokoak Zornotza edo Zorrontza deitzen dugu,
idatzia eta ahoskatua, hurrenez hurren. Bizkaiko erdigunearen inguruan dagoela
esan daiteke. Bidegurutzea da Bilborantz, Arratiarantz, Durangalderantz eta
Gipuzkoarantz eta, Urdaibairantz doazen lagunentzat. 58 km2 ditu eta
19200 bizilagun gara. Udalerriaren goia Aramotzeko mendilerroan dago,
Betzuenburun, 792 metrora. Gaur eguneko udalerria, 1951ra arte bi herri
ezberdin zirela aipatu behar da, Zornotza bera eta Etxano.
Lagun bati bazter esanguratsuenak erakutsi
behar banizkio, hurrengo txangoa burutuko nuke:
· Lehenik eta behin herriko plaza erakutsiko nioke. Han
udaletxea daukagu. Berton, gaur egun, EAJk agintzen du, PSE-PSOEren
laguntzarekin. Herriko plaza lagun askoren elkartzeko gunea da.
·
Handik gertu, Andres Nagelen donostiarraren “Izenbakoa”,
arraultz itxurako eskultura. Jendeak honi ”Patata” deritzo, izen honek
adostasun handia lortu duelarik.
· Zelaieta parkea, toki lasaia da, umeen eta familien
jolaslekua da. Berton, Zelaietako kultur zentroa (liburutegia, gelak, aretoak,
erakustokiak, frontoia eta musika – eskola izango dena) dago. Baita mutur
batean, Urgozoko iturri estimatua ere.
·
Errekan gora eginda, Jauregibarriako parkera helduko
ginateke, belardi zabalekin. Txango txikia egiteko aproposa da eta herritik
gertu dago. Leku hau ezaguna da, hemen kroseko eta ziklokroseko probak egiten
direlako. 90. Hamarkadako hasieran, hemen munduko kros txapelketa burutu zen.
Txango luzeago bat egin behar banu, Bizkargirantz (565 m) joango nintzateke, han Espainiako guda zibilean, 1937an, gatazka odoltsua gertatu zen, eta Nafarroatik etorritako “nazionalak” irabazi zuten, Bilborako bidean. Hemen, urtero, ospakizun bat egoten da, gertaera haiek gogoratuz, maiatzeko lehen igandean
·
Etxanoko Dudea auzoa ere interesgarria da, herri
zaharraren burua non zen jakitek
·
Hurrengo egun bat,
Eubatik Belatxikieta aldera joateko erabili daiteke. Basorantz igo ahala
Aramotzeko mendilerroarekin bat egingo dugu, Durangaldea eta Arratia banatzen
duen mendikatea.
·
Behin
Belatxikietan, leku zoragarri batez gozatu ahal izango dugu, belardi handi bat
dagoelako, bolatokia, Inaxio deunaren baseliza, eta taldeentzako, sua egiteko
aukera dago. Inaxio deunaren egunean (Uztailaren 31n), jaiak ospatzen dira toki
honetan. Eguberri eta Urte berri egunetan ere igoteko ohitura dago.
·
Azken ahalegin
batekin, Belatxikietako tontorrera (668 m) helduko ginateke, berton dagoen
ikuspegiaz gozatuz, iparraldera Bizkaiko kostaldea eta hegoaldera Gorbeiako
tontorra.
https://drive.google.com/file/d/1dBAlfuMjvGbTgh727_IsQ9bbgWCDE5Tj/view?usp=sharing