Donostia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Donostia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko urriaren 11(a), astelehena

157. saioa: ZINEMA

Saio honetan zinea gaitzat hartu genuen, eta Oier moderatzaile izan genuen. Hamabi lagun elkartu ginen, euskaraz gozatzeko prest, eta saio honetan, pelikulei buruzko iritziak emateko eta entzuteko.


Aspaldiko partez, Vale jaso genuen oso gustura. Donostian bizi da Vale, eta famatuen zalea denez, erne egon zen Donostiako zinemaldiari. Famatuak harrapatu nahian ibili zen gure Vale, baina ez zuela famaturik ikusi aitortu zigun.

Hasieran talde handian berba egiten hasi ginen, gure film kuttunei buruz. Batzuk aipatzekotan:

- La milla verde / Milagros inesperados
- Bailando con lobos / Danza con lobos
- Balada triste de trompeta
- Parmavati
- El silencio de los inocentes
- Gorilas en la niebla
- Il postino
- El pijama a rayas
- La vida es bella
- La guerra de las galaxias

Film euskaldunak, noski aipatu genituela:
- Tasio
- Akelarre
- Aupa Etxebeste / Agur Etxebeste
- Hauskor
- Berri ona
- Los carboneros de Navarra

Gero eta lagun gehiago etorri zitzaizkigun, eta beraz, talde txikietan hurrengo bi galderei erantzun genizkien.

Generorik gustukoena zein zen eta ia Filmetan agertzen diren esaldi famatuak gogoratzen bagenituen.

Esamolde gogoratuenen artean, hurrengoak nabarmendu ziren:

"Inoiz, jende hila ikusten dut"
"Ikusi arte, baby"
"Zure aita naiz ni"
"Badakit zer egin zenuten pasa den udan"
"Egun on, printzesa"
"Wagner entzuten dudan bakoitzean, Polonia inbaditzeko gogoa datorkit"
"Ez hadi nire gogokoena dunan hobbyarekin sar, nire buruarekiko maitasuna".
"Jo ezazu, Sam, jo ezazu".
"Egur gehiago ... egur gehiago ... ekarri egur gehiago" 
"Nire hankak, nire hankak".
 
Ea zein pelikuletan agertzen diren asmatzeko gai zareten!
 
 Une honetan, denbora igaro ahala, taldearen oroimenean, esamolde horietako batzuk, nolabait eraldatuta gogoratzen ditugula, azpimarratu zen; esate baterako, "Casablanca"ko antzezleak ez dio inoiz "Sam, berriro jo ezazu", "Jo ezazu Sam, jo ezazu" baino. Era honetako hainbat aipamen egin ziren.




Saioa amaitu aurretik, Sarak Zugarramurditik, Nafarroatik, gurekin bat egin zuen. 
Beti bezala, primeran pasatu genuen euskaraz, noski.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Andrea Uruguai




2021(e)ko apirilaren 11(a), igandea

JHM elkarrekin Lazkaon: musukoarekin musuari uko egin gabe (1.partea)

Lazkaon egon ginen Argentinatik eta Uruguaitik etorritako lagunok, euskaraz bizitzen. Irundik Ainara ahal izan zuenean, pandemia egoeragatik hurbildu zitzaigun tarte ederrak partekatzeko.


Ainara Maia bidelaguna Bego Tisera bidelariarekin, duela lau urte bezala San Nicolas de los Arroyos-en, orain Lazkaon besarkaturik!


Ainara bere "Batxi" sorginduan Donostiatik Lazkaora


Oparirik ederrena aurrez aurre ikustea eta hitz egitea, eta elkar besarkatzea musukoarekin musuari uko egin gabe, begiekin bihotzak hunkiturik. 

Bigarren aldiz ere joan zen Ainara hegalaria bere "Batxi" autoan Donostiatik Lazkaora, Jon Maiaren euskal ibilbideari buruzko hitzaldia entzuteko aitzakian, baina egiatan Lazkaoko barnetegiko bere lagunekin egotera itxitura guztien gainetik, eta Jon Maia berarekin argazkia atera zuen!




Maitasunaz hitz egiteko 
IZARRAK aipatzen ditugu, 
ukiezin bilakatu gara, 
arrazoi desberdinengatik:
batzuk klase sozialagatik, 
beste batzuk egoera fisikoagatik... 
ezin dugu elkar ukitu
baina hunkitzen gara
eta elkar sentitu 
nahiz eta maite dugunaren ondoan ez egon. 
(Ainara Maia)



Zarrakaztelurako ihesaldia antolatu zuen Andreak MINTZANETeko cappo-arekin edo buruarekin, eta Bardeetako ziertzoaz ekarri zuen Andreak Falu zarrakazteluarra Lazkaora... 
Eta hara magia! JALGI HADI MUNDURA euskara talde birtualaren txapak egiten hasi ziren Hazi Zarrakazteluko egoitzan, taldea sortu zela urtebete betetzeko zorian: 

Maizpide barnetegitik atera ziren karrikara EUSKARAZ BIZI NAHI DUT aldarrikatuz, Falu, Laura, Bego eta Alfredo. 


 

Lazkaotik Durangaldera mugitu ahal izan zen Bego Tisera bere bidelagunarekin lehen aldiz aurrez aurre egotera, MINTZANETeko buruaren magiaz, eta bi bihotzek bat egin zuten: 

 

 BI ESKU

BI HOTZ

BI HOTS TAUPAKA

ESKUETAN.  




Marije Garabieta bizkaitarrak bere esku bihoztunekin egindako artelan hau oparitu zion Andreari, JALGI HADI MUNDURA taldearen ikurrin edo bandera bilakatu den EGUZKI-LOREA! 



Gure taldeko Bati urduliztarra-mendozarra ere Lazkaora bisitan joan zen behin otso-hilez, musikaz eta trikiti-doinuez hango karrikak alaitzera eta dantzan jartzera, lagunartean giro goxoan egotera. 





Beste behin ere Donostian elkartu ginen, beti plazer bat baita Gipuzkoako hiria: 

Andrea eta Laura uruguaitarrek aukera izan zuten Aralarko San Miguel mitikoan Falu eta Rafa Blanco nafarrekin elkartzeko, eta egun lainotsua eguzkitsu bilakatzeko irribarre batzuekin. 












Lazkaoko barnetegiko euskara-ikasleak ezagunak egin dira euskal herrietan, euskal hedabideen bitartez. Bejondeizuela! 

IPARRA-HEGOA elkartearen ekimena egiatan otsailean hasi zen Lazkaoko barnetegian, eta handik diasporako euskara-ikasleekin batera Patagoniara hegan egin zuen ametsen  kutxak. Orain berriro ere Euskal Herrian dago... 


 



Egilea: Ainara Maia





2021(e)ko apirilaren 10(a), larunbata

MINTZANET sarea handitzen, mundurat da jalgitzen


Maizpide barnetegira ikastera etorri ziren sei ikasle, Jalgi Hadi Mundura taldekook, batzuok, Donostiara joan giren pasa den ostiralean, urtarrilaren 15ean, eta Ritxi Lizartza Mintzanet proiektuaren sortzailearekin eta Ander eta Cris laguntzaileekin bildu ziren. Elkarrekin bazkaldu zuten Txola tabernan, neurriak gordetzen eta giro paregabean igaro zuten bazkaria. Ondoren, Mintzaneteko egoitza ezagutzeko aukera izan zuten eta elkarrekin argazkia zuten. Horien artean, MINTZANETeko Retegi bidelagun nafarra  eta Alfredo Laborde bidelari argentinarra nabarmendu nahi nituzke; izan ere, aukera hau baliatu zuten lehen aldiz aurrez aurre fisikoki egoteko. 


Udaberriak bizipoztu ninduen
beharbada udazkenerako 
udaberrian sortutako maitasuna
indar handiagoz gauzatuko zirelako. 
ITXARON bitartean, kanta, bizi, izan!
Zu zeu izan
leial bihotzari 
itxarongo zaitut
zain egon gabe 
zainduko zaitut
ene bihotzeko maitea
ene itxaropena
ene zoriona. 
Bitartean, 
kanta, 
bizi, 
izan nadin
ni neu leial bihotzari. 
(Ainara Maia Urroz)

2021(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

85. saioa: hitzak, oroitzapenak eta denetariko gaiak

Gaur, Oier, Marije eta Luis hiru bizkaitarrak elkartu dira eta geroago Javier elkartu da beraiekin Hondarribitik.

Hasieran, Bizkaian erabiltzen den berba bati buruz galdetu du Oierrek, “mieztu” (mehaztu). Berba batek beste bat ekartzen du eta gero etorri dira “ameu”, “olgeu” edo “jaritzi”. “Aditu” ere aipatu da eta nola Bizkaian (“aittu”) esanahi bat daukala eta Gipuzkoan beste bat azdierazi da. Javierrek “Translate”-n begiratu du mehaztu berba eta “adelgazar” bezala itzuli dio. Ez gaude ados bizkaitarrok. “Itzultzaile neuronalean” datorrenarekin bai bagaude ados, “aclarar” (zuhaitzak, fruituak, landareak,..). Baserrietan asko erabilitako berba bat da mehaztu. Hazia erein ostean, landarak ernetzen direnean, hor-hemen kendu egiten dira landareak, gelditzen direnak indartsuago has daitezen. Zuhaitzetan fruitu asko dagoenean ere kendu egiten dira garaun batzuk besteak handiagoak has daitezen.

Hegoamerikatik Maizpide barnetegira etorri direnak ere gogoratu ditugu eta pena eman digu elkartzeko aukera gutxi izateak. Ea beraien herrira itzuli aurretik elkartzeko aukera dugun!

Egia esateko, gaurko saiorako gairik prestatu gabe egon arren, hamaikatxo gairi buruz hitz egin dugu. Denetarikoari buruz aritu gara eta gai oso ezberdinaka atera dira saiora. Donostiako danborradarekin jarraitu dugu eta gero etorri dira Athletic-ek irabazitako tituloa, Estatu Batuak eta bertako lehendakari berriaren izendapena, Bitcoina, diru elektronikoa. Nola ez, bizi duguna visita, Koronabirusari buruz ere aritu gara eta hau lotu dugu jaiekin eta tabernekin. Amaitzeko, zaborrari buruz hitz egin dugu eta Marijek esan duena aipatuko dugu, bera joaten izan denean akanpatzera edo naturaz gozatzera hau esan eta egiten saiatu omen da beti: “etorri garenean baino garbiago utz dezagun toki hau”




Testua: Luis Urdaibai


2020(e)ko azaroaren 8(a), igandea

64. saioa: KIDEEN TOKI KUTTUNAK, HALA NOLA GAROBEL, DONOSTIA, ZORRONTZA

1. Andoni


Gaurko saioan Andonik Garobel mendilerroa ezagutzera eman digu, Aiaraldeko biztanle eta mendizale ororentzat erreferentea. Gaztelaren eta Euskal Herriaren arteko muga zedarritzen duen lerro bat osatzen dute hango haitzek.

Ezkerraldetik hasita Nerbioi ibaiaren sorburua eta urjausia ezagutu ditugu. Honek bere 222 metroko jausikeraz  Europako garaiena omen da eta eurite-sasoian soilik ikusi ahal da, eremu karstiko honetan urak lurrean barrena bide egiten baitu. Ondoan burdinazko behatoki bat dago balkoi baten modura ertzetik jalgia, goian-behan hutsa delarik arnasa eteteko modukoa . Mendi-lerroaren ertzetik mendebaldera eginez Txarlazo gaina dugu, bertan Orduñako Antiguako Amaren elizan dagoen birginaren erreplika den eskultura ikusgarria dago. Gertu dago Orduñako mendatea, garai batean Gaztela eta Bizkaiaren arteko merkataritza bide izan zena.



 Parapente eskola bat ere badago inguruan. Aurrerago eginez Tologorri gaina dugu eta gora igotzeko zirrara pizteko modukoa den “bide beltza”. Honen ondotik Unginoko gaina, haitzaren paretan irekia duen zuloarengatik “Unginoko begia” da ezaguna. Adrenalina goseak direnek, aldiz, via ferrata bat bertan dute zain. Azkenik, Eskutxi eta Peña de Aroko gainak eta San Miguel urjausia. Amaitzeko goian izan zen “lobera” baten aztarnak erakutsi dizkigu. Lekua berriztatu zuten eta eskena irudikaturik otsoaren eta artzain baten eskulturak ere jarri zituzten praktika haren oroitgarri.


           

2.Hona hemen Maiderrek bere leku kuttunenaz eginiko aurkezpena


3. Valeriak Donostia hiria aurkeztu digu

Donostia!!

Gipuzkoako hiriburua da. 186.000 (ehun eta laurogeitasei ) biztanle ditu. Bizkaikoko Golfo turistiko hiri bat da. Lehenengo argazkia Udaletxea da, leku horretan lehenengo casinoa egin zuten. 


Donostia Kontxa eta Ondarreta hondartzengatik ezaguna da.Kontxako ibilbidean, taberna batzuk daude. Orain itxita daude pandemiagatik.Hondartza hori surflariakez da normala. Baina garai honetan itsasoa aproposa zen. Bi hondartza artean, koloreren zubia dago, oso polita da eta jende asko joaten da hara. Ez dakit nolakoak diren bi hondartzak, noski, joan den hilabetean iritsi ninzenelako

Gero, bideoan, alde zaharra ikusiko duzue, hor taberna gehiago daude, eta Bretxako merkatua ere bai, merkatu hori famatua da, astelenetik larunbate arte irekita egoten da, astero, beserritarrak joaten dira, haien barazkiak saltzeko. Nire extxea bretxako merkatua aurrean dago. Bestealde batetik nire etxe atzean Urumea itsasadarra dago. Batzuetan bere pasalekua itxita egoten da. Joan den astean ibai horretako olatuak ia ia 10 metrokoak izan ziren. Donostiak auzo batzuk ditu, horietako baten izena Gross da. Oso polita eta dotorea da. Hor kursaala dago,Kursaalak ikuskizunen berezko programazioa du: KursaalEszena. Kalitate eta ospe handiko musika-jarduera kanto latzenditu. Seniorrentzat, gazte helduentzat eta familientzat pentsatuta daude jarduera horiek. Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta herrialdeko empresa garrantzitsuenek sostengatzen dute hori. Leku horretan, munduko zinema jaialdia ospatzen da, horregatik oso leku famatua da. 

Bukatzeko Kursssal ondoan Zurriolako hondartza dago, oso lasaia da, gazteentzat, baita familia guztientzat ere.


4. Faluk Zarrakaztelu bere herria erakutsi zigun


Faluk bere  herria erakutsi  zigun: Zarrakaztelu (Nafarroako  Erribera).  Bere  ustez ez da oso  herri  ederra,  baina guztiek bezala  bere  xarma  du. Zarrakazteluko  inguruak  zoragarriak dira  eta beraien  artean,  Bardea,  Aragoiko ibaia,  La presa, Larrateko begiratokia    eta  La Olivako monasterioa aipatu  zituen. Bistan  da, han  ez  dela  gehiegi  euskaraz   hitz  egiten,  baina  nahiz  eta    euskaldun  gutxi  bizi (  15  bat  aste  barruan) euskara  asko maite  dute  bertakoek  eta  elkarte  gehienek euskarazko  izenak dituzte: Irrintzi,  Guztionak,  Nafarroa,  Iparralde,  eraso, Hego  Eztanda, Hizkuntza, Batasuna….Euskararen  aldeko  elkarte  bat ere  badago : Hazi  Zarrakaztelu izenekoa  eta  bere  lana  euskararen  hazia erremu horretan ureztatzea da.   Egia  esan ,  fruituak begibistakoak  dira  Erriberako muga  horretan.

Bukatzeko, euskararen  egun  baterako   prestatu  zuten  bideo  bat  jarri  zigun  eta   gozatu  genuen. Primeran    egiten  ari  dira  eta  herria  esan  baino  politagoa  iruditu  zitzaigun.

https://www.youtube.com/watch?v=eBGnJidlcFY


5. Oierrek Zorrontza herria ezagutzera eman zigun

ZORRONTZA.

 Herriaren izen ofiziala Amorebieta-Etxano da, baina bertokoak Zornotza edo Zorrontza deitzen dugu, idatzia eta ahoskatua, hurrenez hurren. Bizkaiko erdigunearen inguruan dagoela esan daiteke. Bidegurutzea da Bilborantz, Arratiarantz, Durangalderantz eta Gipuzkoarantz eta, Urdaibairantz doazen lagunentzat. 58 km2 ditu eta 19200 bizilagun gara. Udalerriaren goia Aramotzeko mendilerroan dago, Betzuenburun, 792 metrora. Gaur eguneko udalerria, 1951ra arte bi herri ezberdin zirela aipatu behar da, Zornotza bera eta Etxano.

 Lagun bati bazter esanguratsuenak erakutsi behar banizkio, hurrengo txangoa burutuko nuke:

·        Lehenik eta behin herriko plaza erakutsiko nioke. Han udaletxea daukagu. Berton, gaur egun, EAJk agintzen du, PSE-PSOEren laguntzarekin. Herriko plaza lagun askoren elkartzeko gunea da.

·         Handik gertu, Andres Nagelen donostiarraren “Izenbakoa”, arraultz itxurako eskultura. Jendeak honi ”Patata” deritzo, izen honek adostasun handia lortu duelarik.


·        Zelaieta parkea, toki lasaia da, umeen eta familien jolaslekua da. Berton, Zelaietako kultur zentroa (liburutegia, gelak, aretoak, erakustokiak, frontoia eta musika – eskola izango dena) dago. Baita mutur batean, Urgozoko iturri estimatua ere.

·         Errekan gora eginda, Jauregibarriako parkera helduko ginateke, belardi zabalekin. Txango txikia egiteko aproposa da eta herritik gertu dago. Leku hau ezaguna da, hemen kroseko eta ziklokroseko probak egiten direlako. 90. Hamarkadako hasieran, hemen munduko kros txapelketa burutu zen.


     Txango luzeago bat egin behar banu, Bizkargirantz (565 m) joango nintzateke, han Espainiako guda zibilean, 1937an, gatazka odoltsua gertatu zen, eta Nafarroatik etorritako “nazionalak” irabazi zuten, Bilborako bidean. Hemen, urtero, ospakizun bat egoten da, gertaera haiek gogoratuz, maiatzeko lehen igandean


·         Etxanoko Dudea auzoa ere interesgarria da, herri zaharraren burua non zen jakitek

·          Hurrengo egun bat, Eubatik Belatxikieta aldera joateko erabili daiteke. Basorantz igo ahala Aramotzeko mendilerroarekin bat egingo dugu, Durangaldea eta Arratia banatzen duen mendikatea.

·          Behin Belatxikietan, leku zoragarri batez gozatu ahal izango dugu, belardi handi bat dagoelako, bolatokia, Inaxio deunaren baseliza, eta taldeentzako, sua egiteko aukera dago. Inaxio deunaren egunean (Uztailaren 31n), jaiak ospatzen dira toki honetan. Eguberri eta Urte berri egunetan ere igoteko ohitura dago.

·          Azken ahalegin batekin, Belatxikietako tontorrera (668 m) helduko ginateke, berton dagoen ikuspegiaz gozatuz, iparraldera Bizkaiko kostaldea eta hegoaldera Gorbeiako tontorra.

  

https://drive.google.com/file/d/1dBAlfuMjvGbTgh727_IsQ9bbgWCDE5Tj/view?usp=sharing