Kaixo.
Ekainaren 5ean, Mintza eguna ospatzera Hendaiara
joan nintzen. Nire lehengo aldia izan zen. Antolaketa oso ondo egon zen. Nire
txakurra eroateko aukera eskertu nuen, baita menu ezberdinak egon zirela, haien artean
beganoa. Normalean, Txakurra badaukazu ez dago aukerarik halako lekuetara
joatea ezta belarjalea bazara.
Heldu ginenean gure zenbakia hartu genuen eta
abesbatza bat entzun genuen. Hendaiari buruzko hitzaldi historiko bat entzun genuen.
Gero, Hendaiatik bueltatxo bat eman genuen eta bertso eskolako hiru
gazteengandik bertso batzuk entzun genituen. Zoritxarrez, guk ez genuen txutxu
trenean bidaiatxoa egiteko aukerarik izan. Bazkaria ia amaituta zegoenean, postreetan, atzerrian
edo Hendaiara hurbildu ezin ziren pertsona batzuekin onlinez elkartu ginen
mintza praktika egiteko. Beraien artean, Andrea eta Sara zeuden. Jaia erromeria
batekin amaitu zen eta bakoitza bere etxera joan zen. Keinuen hizkuntzako itzultzailea egotea adierazgarria izan zen
Esperientzia ona izan eta zegoen giroa ere ona
izan zen. Espero dut datorren urtean berriro parte hartzea.
|
Kike Amonarriz, Topaguneko nagusia, bere berbaldia botatzen. Keinuen hizkuntzen itzultzailea ere egon zen
|
|
Txistulariak. |
|
Abesbatza |
|
Bertsolariak |
|
FalĂș elkarrizketatua. |
|
|
Aperitifak edo janaurrekoak.
|
|
Historiazalea bere berbaldia botatzen.
|
|
Behatoki polita. Hondarribia aurrean.
|
|
Txutxu trenean Hendaian zehar. Gure taldeak ezin izan zuen honetaz gozatu.
|
|
Taldeko partaideak. Javier, Ainara, FalĂș, Oier, Lurra nire txakura eta seiok
|
|
Bazkaltzen |
|
Bideodeiean. Gure taldetik Sarak eta Andreak parte hartu zuten. |
|
Andrea bideodeian
|
|
Erromerian, Imuntxo eta Belokiren taldearekin.
|
|
Erromerian, dantzaldia.. |
Basauriko Mikel Deunako Estitxu.