BERTSO IDATZIAK ETA KANTATUAK

Goizean esnatzean,
hartzen dut konpota.
Bazkaltzeko orduan,
izango dut zopa.
Soberan dagoena,
ezin da inoiz bota.
Zerbait ahaztuz gero,
hor dago azoka.
Ta ezin da faltatu,
ardo bete kopa.                (Andrea)

................................................................

Datorren zapatuan,
berriro jatekoa.
Ez dakit badaukadan,
hainbeste gogoa.
Ahalegin egitea,
hori da asmoa.
Alegiazko barik,
ein benetakoa.
Ugaria izango da,
ez damutzekoa.            (Oier)

..........................................................

Goizean gosaltzeko, 
zereal malutak.
Jaten dudan guztia,
koipea kenduta.
Gero meriendatzeko,
makina bat fruta.
Ura edan egunero,
bai hainbat zurruta.
Txerrikia noiz jan nun
daukat nik ahaztuta.                 (Andoni)

....................................................................

Hizkuntza eta kirola,
elkartuz dabiltza.
Berriro aitzindari,
dela Amuriza.
Esan dezakegunez,
bikainki zen mintza.
Neurriz eta arimaz,
kantatzea hitza.
Horra zer kirol mota,
den bertsolaritza.                 (Ani)


Batek jarri behar du,
jokoan pilota.
Txapa lurrean dela,
saltoka saltoka.
Partida irabazteko,
gogor behar joka.
Azkenerako biek,
daude-eta jota.
Bakarrak lortze ditu,
txapela ta kopa.                      (Ani)


........................................................................
Txertoa ipini behar didate,
nire eguna heldu da.
Astrazeneca, Pfaizer, Moderna,
aukeratzen daukat duda.
Albo efekturik izango ote den,
horixe da nire ardura.
Gihar edo/ta buruko mina,
beheranzko edo kalentura.

Txertoa hartzeko nire,
eguna heldu da.
Astrazeneca, Pfaizer,
Moderna, hau duda!
Albo efektuena,
da nire ardura.
Hango ta horko minak,
edo kalentura.                             (Andoni)

 

...................................................

Demoniozko atea,
nork irekiko du?
Inguruan badago,
nori itaundu.
Denok bultzatuz gero,
beharko zabaldu.
Ez deigun behintzat,
horko giltza galdu.

Etor hadi laguna,
horrena egitera.
Gogor bultzatuz gero,
ziur doa behera.
Esaten dudanean,
orain aurrera.
Azkenik lortu dugu,
zabalik sarrera.                       (Oier)

.....................................................................

Amaia hori ezagutzen dut,
oso neskatxa jatorra.
Gogoratzen dut zarrakaztelun,
pasatu nuen oporra.
Nik ere Faluk esan bezala,
uste dut dela azkarra.
Euskararekin maitasuna du,
kemena eta indarra.

Ate aurrean jarri ta gero,
barruan sartzeko gura.
Zer ote dago ate atzean,
buruan daukadan duda.
Pentsati nago horren aurrean,
benetan naiz ikusgura.
Modu batean edo bestean,
sartuko naiz barrenera.

Ate aurrean jarrita,
barruratu gura.
Zer ote da atzean,
buruan dut duda.
Pentsatzen hasi eta,
daukat ikusgura.
Edonola ere ni,
banoa barrura.                    (Andrea)

  

...............................................................

Asko ikasi urte osoan,
emaitza onak atera.
Uda honetan ez du klaserik,
baina seguru ikastera.
Langile fina gure Amaia,
gainera beti aurrera.
Ikasten badu ez dut dudarik,
gaindituko du esuskara.                       (Falú)   

..............................................................

Guk begiratu dezagun orain,
eraiki dugun mundura.
Gainezka dugu lur eta airean,
sortutako kutsadura.
Hortaz behingoan arduratzeko,
zinez unea heldu da.
Baita neurriak hartzeko ere,
zainduaz denon natura.             (Ani)

...........................................................................

Begiratu dezagun,
gure ingurura.
Gainezka baitaukagu,
hemen kutsadura.
Hortaz arduratzeko,
uneaa heldu da,
Ta neurriak hartzeko,
zainduaz natura.                (Ani)


...................................................

Bera hurreratzean,
sentitu zirrara.
Ukitzen nauenean,
somatu dardara.
Olgetan gaudenean,
barre ta algara.
Ohean gaudenean,
bihurtzen naiz arra.


Azalak igurtziaz,
laztanen irrika.
Soinen berotasuna,
gaude intzirika.
Goian gaudenean,
buka erauntsika,
Lehertu garenean,
jarraitu mistika           (Oier)


..........................................................

Jende orori entzuten deutsot
pandemia pasa dela
Neurtzeko ikusi behar da
zein dan gure eskala
Jendea dago hiltzen
bizitza ari galtzen
jokatzen bere azala
inguruan euki ezean
ezer ez balitz bezala


Txertoarena irtenbidea
sinestuta dago jendea
Nik ez dot uste hain erraza,
ez dela irtenbidea...
Ez iza alua...
Hi bai hi kaikua
onena da babestea
guztion helburua izango da
pandemia ekiditea                       (Oier)



.................................................................


Hitz egiteko hartu dezagun
beharrezko den patxada
Nahiz ta bakoitzak eraman gura
arraina bere uretara
Egia da ba badela hortik
munduan hainbat erdara
Baina guk sendo esan dezagun
Euskal Herrian euskaraz

Baina pairatu ditugu sarri
hainbat eraso ta traba
Ta egunotan jakin dugunez
Irundik dator sastada
Hala ere elkar animatuta
defendatuz zaparrada
Gure hizkuntza erabiliaz
ongi aterako gara               (Ani)



.......................................................................

Pello Joxepe ez zait gustatzen,
bertsoak sortzeko eran.
Nahiago ditut beste doinuak,
izatea pentsaeran.
Horrekin ez naiz oso trebea,
hitzak askotan soberan.
Egunen baten espero dut bai,
ateratzea primeran.                    

Baina tartean saiatuko naiz,
nahiko ondo egitea,
Zuekin beti ederki nago,
faltatzen den matea da.
Dena den mate nik ez dut hartzen,
baina hor daukagu Sara.
Berak matea eramaten du,
eskerretik eskumara.

Bertsoak eta mate mingotsa,
orain bagoaz plazara.
Eta Marijek eramango du,
membrillo eta koilara.
Jan eta gero edango dugu,
joango gara tabernara.
Bapo edanda ta txolinduta,
denok gure etxeetara.                       (Andrea)


.........................................................................

Lagun berriak badauzkat
itsasoko beste aldean
Astean bitan baturik
etxe-giro epelean
Harreman birtual honi
nahikoa dela iriztean
Zerbait falta daitekeela
hurbiltasuna ustean
Hitz ugariz dihardugu
ordenagailu aurrean
Aireak hitzak daroaz
denbora igarotzean
Asebako sentipena
arima hutsa uztean
Euren beroa nahiago
besarkada estutzean       (Oier)


..........................................................................

ZORTZIKO HANDIAN. Doinua: Peio Josepe


Koronabirus petraltxu honek
zabaldu jok bere itzala
Baina bertsotan eiteko ere
aukera emon joskuk hala
Gureganatu nahi dauen orok
ahal dauena egin deixala
Gidari jodgu ezin hobea
Ani maisu mundiala              (Andoni)


..........................................................................

Hemen bizi naiz, Londresen bertan
baina nahiago Araba
Janaria hemen ez da hain txarra
baina inoiz ez tripakada
Londresen dauzkat lana ta etxea
baina familia ez bada
Euskal Herria nire buruan
ematen dit bihozkada                 (Ionkar)



................................................................

Ostiralero elkartzen gara
gure taldeko lagunak
Zortxiko txiki, zortxiko handi
nabarmenak zailtasunak
Tira ez gara bertsolariak
baina denak euskaldunak
Ta bertsoz bertso hobetzen goaz
hemen ditugu bakunak                   (Falu)


...............................................................

Danok argi dekogu,
uda datorrela.
Ondo igaroteko´
aukera itzela.
Plisti-plasta ibilteko,
dago ur epela.
Eguzkian jarteko´
kreman mela-mela....
Euliak uxatzeko,
emon zitronela.

Mendiaren aukera,
hautatu duena.
Bidaia prestatzea,
hori da aurrena.
Kantinplora ahaztuta,
hori bada pena.
Korrika egitean,
nor heldu lehena.
Garaileari emon,
mosu ederrena.              (Oier)

 

 ..........................................................

Ostirala iritsi,
goazen etxera.
Gure arimak dira,
Ani ta euskera.
Ederki lagunduta,
guztiok lanera.
Atsaginez abestuz,
gu beti aurrera.          (Falu)

    

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina