2021(e)ko urriakren 11(a), astelehena

157. saioa - Zinea

Saio honetan zinea gaitzat hartu genuen, eta Oier moderatzaile izan genuen. Hamabi lagun elkartu ginen, euskaraz gozatzeko prest, eta saio honetan, pelikulei buruzko iritziak emateko eta entzuteko.





Aspaldiko partez, Vale jaso genuen oso gustura. Donostian bizi da Vale, eta famatuei zalea denez, erne egon zen Donostiako zinemaldiari. Famatuak harrapatu nahian ibili zen gure Vale, baina ez zuela famaturik ikusi aitortu zigun.

Hasieran talde hadian berba egiten hasi ginen, gure filmen kutunei buruz. Batzuk aipatutakotan:

- La milla verde / Milagros inesperados
- Bailando con lobos / Danza con lobos
- Balada triste de trompeta
- Parmavati
- El silencio de los inocentes
- Gorilas en la niebla
- Il postino
- El pijama a rayas
- La vida es bella
- La guerra de las galaxias

Filma euskaldunak, noski aipatu genituela:
- Tasio
- Akelarre
- Aupa Etxebeste / Agur Etxebeste
- Hauskor
- Berri ona
- Los carboneros de Navarra


Gero eta lagun gehiago etorri zitzaizkigun, beraz, talde txikietan hurrengo bi galderei erantzun genizkien.

Generorik gustukoena zein zen eta ia Filmeetan agertzen diren esaldi famatuak gogoratzen bagenituen.

Esamolde gogoratuenen artean, hurrengoak nabarmendu ziren:
"Inoiz, jende hila ikusten dut"
"Ikusi arte baby"
"Zure aita naiz ni"
"Badakit zer egin zenuten pasa den udan"
"Egun on printzesa"
"Wagner entzuten dudan bakoitzean, Polonia inbaditzeko gogoa datorkit"
"Ez hadi nire gogokoena dunan hobbyarekin sar, nire buruarekiko maitasuna".
"Jo ezazu, Sam, jo ezazu".
"Egur gehiago ... egur gehiago ... ekarri egur gehiago" 
"Nire hankak, nire hankak".
 
Ea zein pelikuletan agertzen diren asmatzeko gai zareten!
 
 Une honetan, denbora igaro ahala, taldearen oroimenean, esamolde horietako batzuk, nolabait eraldatuta gogoratzen ditugula, azpimarratu zen; esate baterako, "Casablanca"ko antzezleak ez dio inoiz "Sam, berriro jo ezazu", "Jo ezazu Sam, jo ezazu" baino. Era honetako hainbat aipamen egin ziren.




Saioa amaitu aurretik, Sarak Zugarramurditik, Nafarroatik, gurekin bat egin zuen. 
Beti bezala, primeran pasatu genuen euskaraz, noski.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!



Andrea Uruguai