ARIKETAK
1- Etxean egindako bertsoak kantatuko ditugu Xarmangarria nahiz Maritxu nora zoaz
doinuekin.
2- Asmakizuna (5) bertsoak kantatuko ditugu ikasitako doinuekin eta gero entzun Bertso
jolasen webgunean https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/280/
3-
Bertso jolasen webgunetik ondorengo ariketak egingo ditugu:
- Esamoldeekin lotzen 1 eta 2
- Esaera zaharrekin lotzen 1 eta 2
- Poto konpon (Arpajolearen astea)
4-
Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegien bertsoak entzun eta komentatu
https://bertsoa.eus/bertsoak/14791-zortziko-txikia-maialen-lujanbio-eta-aitor-sarriegi-btn17
5-
Errima atalean agertzen diren errimekin bakoitzak ahapaldi bat idatzi eta
puntuka kantatuko ditugu
Doinuak
- Maritxu
nora zoaz, (7)
eder galant hori? (6)
- Iturrira, Bartolo, (7)
nahi baduzu
etorri. (6)
- Iturrian zer dago? (7)
Ardotxu txuria. (6)
Biok edango dugu (7)
nahi dugun guztia
(6)
Xarmangarria zira
eder eta gazte,
ene bihotzak ez du
zu baizikan maite.
Bertze zenbait bezala
ote zira libre?
Zurekin ezkontzeaz
dudarik ez nuke.
Erabili ditzakegu doinu hauek 8.ko txikian
dagoen edozein bertso kantatzeko.
Adibidez ondorengo bertsoetan. Ea konturatzen
zareten noiz elkartzen diren
hitz bi eta non dagoen diptongoa, nik jarri
ditudan adibideen antzera.
ASMAKIZUNA (5)
Inork maite ez duen
zera-hau zer ote da?
Eraman ta ekarri
daitekena bera
etxetik
kalera zein
kaletik
etxera
erraz
sartzen zaiguna
ta nekez atera.
Gure lagunen
etsai
ta etsaien
lagun
daukanak
begietan
omen du
ezagun.
Baina ez
dago argi
hain argi
daukagun
gugan
sartzen den edo
gugan
daramagun.
Kostatzen
zaion arren
gugandik joatea
desagertzen
denean
ahaztu ta bakea.
Halere beti
ez da
gertatzen
kaltea
batzutan
komeni da
pixkat
izatea.
Azaltzen da gutxien
behar
dugunean
etxe
bakartian zein
kale
ilunean,
duda-mudak itotzen
gaituen
unean,
dardarka
jartzen gaitu
sartzen zaigunean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina