bertso ikasgela etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
bertso ikasgela etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko abuztuaren 24(a), astelehena

34. saioa: 8ko handia

 

ARIKETAK

 

1- Bakoitzak esan zerbait ondorengo puntuei buruz

- doinuak (zailak, errazak …)

- orain artekoa baliagarri izan duzu bertsoen mundura hurbiltzeko?

- bertsoez gehiago jakiteko gogorik?

- bertso gehiago entzuteko eta bertsoez gehiago gozatzeko irrikarik?

- zure ustez, zer garrantzia du bertsolaritzak euskararentzat eta euskaldunontzat?

2- Gaurko ditugun hiru doinuak landu, txandaka kantatuz eta komentatuz: neurria, errimak, esanahia ….

3- Interneteko oin hauen laguntzaz egin bakoitzak kopla bat eta kantatu txandaka, bakoitzak leloa eta kopla (erabili hitz komodinak)

https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/739/

5- Amaia Agirre eta Jon Martinen bertso saioa komentatu: gaia, bertsoz bertso txandaka, bertsolari bakoitzak zer bide hartzen duen kontuan izanik.

https://bertsoa.eus/bertsoak/9537-zortziko-handian-agirre-eta-martin

Doinua eta neurria

Aita semeak kopla musika eta Pello Joxepe bertso musika erabiliko ditugu. Ikusiko dugu baita ere euskal jota edo fandangoa dantzatzean erailtzen den Andre Madalen.

 

AITA-SEMEAK

Aita-semeak tabernan daude, (5+5)

ama-alabak jokoan (bis). (8)

Berriz ikusi beharko dugu (5+5)

behi gizena auzoan, (8)

berriro ere ez da faltako (5+5)

trapu zaharrik kakoan. (8)

Aita-semeak…

Eta lapurrek ohostu dute

guk gendukana etxean,

eta gu gaude erdi biluzik

beti inoren menpean.

Aita-semeak…

Geurea dugu erru guztia,

geurea dugu osoan,

ez inori, ba, errua bota

Euskal Herria hiltzean.

Aita-semeak…

Baina gaztea naiz eta daukat

etorkizuna eskuan,

ez zaigu hilko Euskal Herria

ni bizi naizen artean.

Aita-semeak…

Gu euskaldunok jarri gaitezen

harro aurrera begira,

dantzatzen eta kantatzen duen

herria pozik bizi da

Aita-semeak…

 

PELLO JOXEPE

Pello Joxepe tabernan dela (5+5)

haurra jaio da Larraulen, (8)

etxera joanda esan omen du: (5+5)

“Ez da neria izanen; (8)

beraren amak topa dezala (5+5)

haur horrek aita zein duen. (8)

Pello Joxepe tabernan dela (5+5)

haurra jaio da Larraulen. (8)

 

-Hau pena eta pesadunbria,

senarrak haurra ukatu!

Haur horrentzako beste jaberik

ezin liteke topatu.

Pello Joxepe, bihotz neria,

haur horrek aita zu zaitu.

Haur horrentzako beste jaberik

ezin liteke topatu.

 

-Fortunatua nintzala baina

ni naiz fortuna gabia:

abade batek eraman dizkit

umia eta andria,

haurra berea bazuen ere

andria nuen neria;

abade batek eraman dizkit

umia eta andria.

 

ANDRE MADALEN, ANDRE MADALEN
laurden erdi bat olio
andreak zorrak egin ta gero
jaunak pagatuko dio. (bis)


 


Do

 

Errima

Lerro 

24. saioa: 8ko txikia

 

ARIKETAK

1- Etxean egindako bertsoak kantatuko ditugu Xarmangarria nahiz Maritxu nora zoaz 

doinuekin.

2-  Asmakizuna (5) bertsoak kantatuko ditugu ikasitako doinuekin eta gero entzun Bertso 

jolasen webgunean https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/280/

3- Bertso jolasen webgunetik ondorengo ariketak egingo ditugu:

- Esamoldeekin lotzen 1 eta 2

- Esaera zaharrekin lotzen 1 eta 2

- Poto konpon (Arpajolearen astea)

4- Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegien bertsoak entzun eta komentatu

https://bertsoa.eus/bertsoak/14791-zortziko-txikia-maialen-lujanbio-eta-aitor-sarriegi-btn17

5- Errima atalean agertzen diren errimekin bakoitzak ahapaldi bat idatzi eta puntuka kantatuko ditugu

 

Doinuak


- Maritxu nora zoaz, (7)

eder galant hori? (6)

- Iturrira, Bartolo, (7)

nahi baduzu etorri. (6)

- Iturrian zer dago? (7)

Ardotxu txuria. (6)

Biok edango dugu (7)

nahi dugun guztia (6)

 

Xarmangarria zira

eder eta gazte,

ene bihotzak ez du

zu baizikan maite.

Bertze zenbait bezala

ote zira libre?

Zurekin ezkontzeaz

dudarik ez nuke.


Erabili ditzakegu doinu hauek 8.ko txikian dagoen edozein bertso kantatzeko.

Adibidez ondorengo bertsoetan. Ea konturatzen zareten noiz elkartzen diren

hitz bi eta non dagoen diptongoa, nik jarri ditudan adibideen antzera.

 

ASMAKIZUNA (5)


Inork maite ez duen 

zera-hau zer ote da?                                                                                                    

Eraman ta ekarri 

daitekena bera        

etxetik kalera zein   

kaletik etxera          

erraz sartzen zaiguna

ta nekez atera.         


Gure lagunen etsai  

ta etsaien lagun       

daukanak begietan  

omen du ezagun.    

Baina ez dago argi  

hain argi daukagun

gugan sartzen den edo

gugan daramagun.


Kostatzen zaion arren

gugandik joatea      

desagertzen denean

ahaztu ta bakea.      

Halere beti ez da     

gertatzen kaltea      

batzutan komeni da

pixkat izatea.          

 

Azaltzen da gutxien                                                                                                                                      

behar dugunean      

etxe bakartian zein  

kale ilunean,            

duda-mudak itotzen                                                                                                                                      

gaituen unean,        

dardarka jartzen gaitu

sartzen zaigunean.