2020(e)ko irailaren 27(a), igandea

ARGI-KUTSADURA.

 Egia da, hemen, Euskal Herrian, astronomia elkarte asko ez daudela. Honetarako arrazoi nagusi bi begitantzen dira; alde batetik, gure inguruneak jasaten duen eguraldi aldakorra, eta bestetik, ingurune populatu eta garatu honetan dagoen izugarrizko argi-kutsadura. Eguraldiarena ezin da saihestu, baina argi-kutsadurarena beste kontu bat da.

 Hiriguneak, industria poligonoak eta saltoki guneak; eta errepideak argitzeko erabiltzen den argiteriak dira kutsatzen honen sorburuak. Egoera hau aldagarria da? Argitze-sistema eraginkorragoak erabil daitezke. Esate baterako, kaleko argien oinak hain luzeak ez dira zertan izan behar. Argitu behar duten esparrua gero eta urrutiago egon, argi horrek intentsitate gehiago beharko du, gehiago kontsumitzen da eta espaziorantz gehiago islatzen da. Ez da gauza berdina 10 metro edo 5 metrotako altuera batetik ingurunea argitu behar izatea; gainera lurrerantza bakarrik argiztatzen duten argiak soilik erabili beharko lirateke. Badira, baita, beharrezkoak ez diren argiak gune ezberdinak iragartzeko erabiltzen diren argi publizitarioak, erabat kentzen ez badira ere, ordu txikietan itzalita egon ahal direnak, gauza berdina esan daiteke, herri barruan ez dauden parkeen argiteriaren inguruan. Beste kontu bat argiterian erabiltzen den argiaren izaeran dago; argia zenbat eta zuriagoa izan, energia gehiago du eta indar gehiagorekin islatzen da. Astronomiaren ikuspuntutik, argi gorristak egokiagoak dira, espektroan indar gutxien dituztenak direlako. Gaur egun, udal askok jartzen dituzten LED zurizko argiak ez dira egokienak. Politikoak dira guzti hau arautu behar dutenak, baina ez dirudi arazo hau euren lehentasunen artean dagoenik, alde batetik ez duelako izaera ekonomikorik, eta bestetik, presio-taldeen eragina jasan beharko luketelako (enpresak, jendea, …).

 Argi gehiegi dagoenean, gure ziklo zirkadianoa aldatu egiten da, esna-aldia eta lo-aldiak ez ditugulako mantentzen, orduan gure hormonen eragina aldatu egiten da; melatonina kortisola, serotonina eta dopamina jokoan sartzen dira. Horien ondorioz, gure sistema inmunitarioria, memoria eta jokaerak aldatu egiten dira.

 Gehiegizko argi kutsadura honek ez dio gizakiari bakarrik eragiten, inguru horietan bizi diren beste espeziei baita. Adibidez, dortoken kasuan, hauek hondartzatan jaioten dira, eta itsasoko ilargi betearen distira aprobetxatzen dute, zein norabidean joan behar diren jakiteko; inguruan argi indartsuagoren bat badago, noraezean geratzen dira, hil egiten direlarik. Hegaztiak, euren migrazioetan, euren bideari utzi egiten dioten eta argi distiratsuen inguruan  biraka hasten dira, beste kasu batzuetan, eraikinekin talka egiten dute. Intsektuek ere, argi urdin eta ubelak ikusten dituzte, gehien bat; guk argi zuria (urdin ugaria duena) igortzen dugunez, argi hauen inguruan ibilten dira. Animalia guztiek  badaukate euren erritmo biologikoa, batzuk argipean bizi dira, beste batzuk gautarrak dira. Gizakiok argiak pizten ditugunean, animali askoren erritmoa aldatzen dugu , nekatu eta orientazioa galdu egiten dute, saguzarrak, esate baterako.  Animalien ekintza asko argipeko ordu kopuruagatik baldintzatuta daude, hazkuntza, ugalketa eta migrazioak, esaterako; euren inguruan etengabeko argitasuna sortzen badugu, animali horiek ez dira inoiz garatuko.

 Gizateriaren garapenak onura asko ekarri du, milaka, milioika estimuluz goza genezake gure inguruan.  Gizakia zeru garbia begiratzeri utzi egin dio, jokaera antropozentriko bat hartuz, espazioan gertatzen diren ikuskizunak ahaztuz.


Euskal Herriko argi-kutsadura. Zuri eta gorriz argitsuenak, urdin ilunez, kutsadura gutxien duten eremuak.


 

 Oier Zorrontza.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

 

 




 

 

 

 

 



 

 


 


 

 

 

 



 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina