2021(e)ko maiatzaren 9(a), igandea

117. saioa - Esaera zaharrak

 


Gaurkoan azken larunbateko gaiaren jarraipena izan da, alegia, aurrekoan esamoldeak landu bagenituen, oraingoan euskarazko atsotitzak ezagutu eta heien esanahiaz jabetzeari heldu diogu. 


Saioaren dinamikari dagokionez, aurrekoaren berdina izan da. Atsotitzak lantzeko ariketa sorta bat egin dugu lehenik, eta gero, hiruko taldetan antolaturik, egoera bat irudikatu eta, atsotitzak erabiltzeko moduko elkarrizketa bat garatu egin dugu.

Azkenik, talde handian, beste taldeek sorturiko elkarrizketen irakurketa dramatizatua entzuteko parada izan dugu.

Elkarrizketak osatzeko aurreko saioan baino denbora gehiago izan dugu, izan ere, joan den larunbatean hortarako hogei minutu ematea gutxi dela ohartu ginen. Jarduera hau aski jostagarria suertatu da. Agidanez, hizkuntzak ikasteko modu erraza da antzespena.

Behean daude elkarrizketa idatziak eta bideoak ere.


Ainara:           OIER! Zer? Oraindik ohean?

Oier:               aaa... utzi pakean! Ospa! 

Ainara:           Nola ospa¿¿?? gauean errondan eta goizean logure, ez zara zu, maitie,                                    osasunaren lagune!

Sara:               AINARA! Zu berdin ibili zinen...! a ze parea, karakola eta barea...!!!

Oier:               AINARA, SARA! bakean dagoenari bakean utzi...

Ainara:           eta zu zertan ibili zinen atzo ba, SARA? 

Sara:               ez dut gogoratzen...

Oier:               Zuri ere etxeko teilatua ez zaizu gainera etorriko...

............................................................................................................

 

Vale:               Egunero Joserrarekin hitz egiten dut, azterketa prestatzen ari naiz eta!

Andrea:           eta ondo paratzen duzu Joserrarekin?

Vale:               Bai, noski

Luis:               Ene Joserra! Lagun onekin, orduak labur!

Andrea:           Aizu, Vale, ordu asko ikasten duzu egunero?

Vale:               Hamar ordu egunero, kokoteraino nago!

Luis:               Eutsi Vale, gustuko tokian aldaparik ez!

Andrea:           eztabaidatzen al duzue inoiz?

Vale:               Bai, batzuetan.

Luis:               Tira, iritzi ezberdinak izango dituzue.

Andrea:           Jakina, zenbat buru, hainbat aburu!

Vale:               Zer egingo diogu ba?

Luis eta Andrea:         Hil arte bizi!









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina