2021(e)ko maiatzaren 3(a), astelehena

115. Saioa. ESAMOLDEAK

 Gaurko saioan esamoldeak landu ditugu. Eguneroko berriketarako baitezpadako baliabideak ditugu esamoldeak. 

Aurrenik, zerrenda bat pantailaratu eta esamolde ohikoenei birpaso bat eman diegu talde handian: "gureak egin du.... lekutan izan... kokoteraino egon.... euria gogotik ari du.... hoa antzarrak ferratzera..... eta abar".

 Esanahiaz jabetze aldera, sinonimoak edo antzeko adiera duten beste adibideak ematen jardun dugu.  Gero, talde txikietan antolaturik, zerrenda horretatik ahal denik eta esamolde gehien erabiltzeko aitzakian elkarrizketa bat garatu dugu, eta azkenik talde handian elkarrizketa horien irakurketa dramatizatua egin dugu. 

Dibertigarria izan da. Batzuek inprobisatu egin dute elkarrizketa denboraren baitan amaitu ezinda, eta baten batek antzezteko grina muturrera eramanik, mela-mela eginda esan eta baso bat bete ur burutik behera bota ez du ba!!! 
Mundiala haiz Falu!!! 
😂😂😂




                                                                                          Andoni, Artzinega

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina