8. ANI: Galdakaori buruzko gainbegiratua
Galdakao herria
Bizkaian (Euskal Herrian) dago, Bilbotik 11 bat km.ra, eta 30.000 biztanle
inguru ditu.
https://www.google.es/maps/@43.2264873,-2.8477381,15z
Maps webgune honetan
ikusi daitekeenez, Gurutzea da herriaren erdigunea. Bilbotik hurbilen Aperribai
auzoa dago, eta urrutien Gumuzio edo Erletxeta (Zornatza-Amorebieta bidean) eta Usansolo (Arratiara bidean).
Usansolotarrek
aspalditxotik agertu dute Galdakaotik banatu eta aparteko herria izateko asmoa.
Baina orain arte hainbat traba izan dituzte Bizkaiko Aldundiaren partetik. Esan
behar da 1.950 bueltan (Frankismo garaian) bat egin zuten herriek errazago izan dutela berriz
banatzea, baina Usansoloren kasuan inoiz ez da izan herria. Hala ere, badirudi
une honetan errazago izango dutela asmo hori lortzea Aldundia, Galdakaoko udala
eta Usonsolorren artean (zinegotzi bi ere badituzte) egon daitekeen akordioari
esker.
Galdakao erdiguneari
dagokionez, kale nagusia deritzon Juan Bautista Uriarte Pazakoetxetik
Udaletxera doa, eta inguru horretako argazki batzuk erakutsi eta komentatuko
ditut.
Argazki honetan Plazakoetxe eta Tximilarreko
etxeak agertzen dira, XIX. mendearen amaieran Galdakaon sortu zen Explosivos
Rio Tinto enpresak eraikitakoak: ikusi daitekeenez behealdeko etxeak,
handiagoak eta dotoreagoak, enpresaburuentzat eraikiak izan ziren, eta muino-gainean
(zuhaitzen goialdean) eraikitakoak langile arruntentzat.
Hasierako
Galdakaon XX. mendearen erdialderantza
hasi zen populazioa handitzen, eta hain zuzen ere Juan Bautista Uriarte
kalearen inguruan, bereziki kale honen amaiera inguruan dagoen udaletxe bueltan
hasita.
Hau da udaletxearen
eraikin nagusia, nahiz-eta gaur egun udalak badituen bulegoak kultur etxean ere
eta beste toki batzuetan, herrian zehar.
Udaletxe hau
aipatutako kale nagusiaren amaiera aldean aurkitzen da eta kaletik gorantz
joanda, muino baten gainean, Santa Maria eliza.
Eta elizaren aurrez aurre eta beherantz egiten duen
landari Ardanza parkea deritzo, zuhaitzez eta belar finez hornitutakoa berau,
maps webgunean berdez agertzen den ingurunea, hain zuzen ere.
Udaletxearen albo batera kotxeen aparkalekua dago eta
bere ondoan Euskaraldiaren salmenta eta informazio bulegoa, Esan udal bulegoen alboan. Azpimarratzekoa da aurten bulego eder
hori izateaz aparte dinamizatzailea ere baduela Galdakaoko Euskaraldiak.
Udaletxearen aurrez aurre eta Gurutze plazan
dago Galdakaoko lehen eskola ere, Gandasegi. Gaur egun hainbat eskola eta
ikastola bat ere badaude Galdakaon, eta eskola hau haurtzaindegirako erabiltzen
da. Bestalde frontoi berri zarratua ere ikus dezakegu Gandasegi eskolaren
ondoan. Orain dela urte batzuk arte frontis bezala etxe baten horma eta ezker
pareta aire librean zeukan frontoia zegoen toki berean.
Azkenik aipatzekoak dira baita ere
herrian zehar agertzen diren hainbat eskultura, horietako asko herri honekin
zerikusi zuzena dutenak. Webgune
honetan ikusi daitezke, azalpen eta guzti.
https://www.galdakao.eus/eskulturak
Baina bereziki zeresan ugari
eman digun emakume esne saltzailearena aipatu nahi nuke.
Garai batetan ohikoa izaten zen baserrietatik esnea astoan eramatea herri-guneetara eta etxez etxe saltzea. Lan hori gehienbat emakumeek egiten zuten, eta ez beti astoez baliatuz, baizik eta kantinak eskuetan, lepoan edo buru gainean eramanez.
Horren
harira komentatu dugu baita ere emakumeek garai baten egiten zuten asto beharra
edo lana. Eta esaera bi ere gogoratu ditu Andonik:
“Asto
lanak egin” eta “Astoa izan eta mando bizi”
Beste
adibide bat bezala komentatu dugu baita ere Santurtziko arrantzaleen emazteek
etxez etxe arraina saltzen ibiltzearena, arrainez kargatutako otzarak buru
gainean zituztela. Eta Andonik berak ipini gaitu ondorengo abestia kantatzen:
“Desde Santurce a Bilbao ….
Eskerrrik asko, Andoni, blogean hain txukun ipinteagatik Galdakaori buruzko azalpentxo hau
ErantzunEzabatu