2020(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

63. saioa

Aurreko saio batean Gorkaren eskutik jaiei buruz berba egin genuen, eta astearte honetan ere beste jai batzuk ekarri ditugu gure saiora.

Portugaleten lau festa daudela kontatu digu Andonik lau santuren izenez: irailean San Nicolas, uztailean “Virgen de la Guia”, San Roke abuztuan, eta badago beste bat  San Noé izenekoa ere, mozkorren patroia omen dena. 70.hamarkadaren bukaeran sortu zen San Noé jaia "Bardin da" koadrilari esker. Koadrilako kide bat, Pojojo, oso pertsona jakitun bat, Kaxarranka dantzan egiten den bezala, kai zaharretik Arana tabernako balkoira eramaten zuten, eta leku hartatik herriko jendea beindekatzen zuen ardoarekin.

Abesti bat ere abesten zen:

San Noé el patrón más elegante

nunca avisa cuando se va a mamar.

En las fiestas es acojonante

y además es patrón del Bardin Da.

http://monografiashistoricasdeportugalete.blogspot.com/2012/04/bardin-da-una-cuadrilla-historica-de.html


Ainararen eskutik Irungo festak ezagutu ditugu: San Martzialak ekainean 30ean ospatzen dira eta  desfile bat egiten da: alardea. 19konpainiatan bananduta 8000 soldaduk eta 19 kantinerak parte hartu zuten azken alarde tradizionalean. Parekide alarde bat ere badago, eta 1800 pertsonaz osatutako 11 konpainiak  hartu zuten parte

1996an emakume talde batek parte hartu nahi izan zuen eta jendea ez zegoen ados. Geroztik bi alarde paralelo ospatzen dira, bata gizonen alardea, eta bestea alarde parekidea, edonork parte hartu dezakeena. Irungo alkateak alarde tradizionalean hartzen du parte normalean.

Parte hartzeko, alardeko juntari eskaera egin behar zaio.

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/2371250/irun-alardea--alarde-mistoa-eta-tradizionala-san-martzial-egunean/  ekainaren 30ean


Tandilgo Beak Ama Birginaren eguna ospatzen dela bere herrian kontatu digu, eta desfile bat egiten dela. Buenos Airesen santu ezberdinak daudela aipatu du eta haien artean, San Nicolas eta Ama Birjina, famatuena, Lujan birgina ere aipatu du. Orokorrean, santuen egunak ez dira ospatzen Argentinan. Baina Argentinako euskal etxe bakoitza jai batetaz arduratzen da eta San Ferminak, San Inazio eta San Sebastian ospatzen dira, besteak beste. San Ferminak Tandilen ospatzen dituzte, abesbatza eta dantzariek parte hartzen dutelarik. Eta San Jabier egunean, Euskararen egunean, afari bat prestatzen dute ikasleekin.


Centro Vasco Gure Etxea - Tandil. (2015). Olazabal, I. Berreskuratuta https://www.youtube.com/watch?v=3mMoRDbffkY

Euskal Herriko jaiak oso parte-hartzaileak izaten dira, eta kalean jende anitz egoten da. Herrian zehar gauza asko egiten da jendeak parte hartzeko. Esan behar da euskaldunak mozorrotzeko eta jaietarako prest egoten direla beti. Oierrek Durangon mozorro eguna sortu zela kontatu digu, Fausto deunaren jaia. Goizean goizetik durangarrak eta inguruetako jaizaleak mozorroak jantzita ibiltzen dira.

Hona hemen irudi batzuk:

https://anboto.org/durango/1445106186346-durangoko-mozorro-eguna-iruditan 

Zorrontzako jaien berri ere ekarri digu Oierrek. Herriko jaiak, Karmengo jaiak dira eta uztailaren 15etik (Karmengo Andra Mariaren egunaren bezpera) uztailaren 27ra (Santanatxu eguna) ospatzen dira. Oso jai luzeak dira baina esan behar da egun hauek oso garrantzitsuak direla herrian. Danborrada pertsona heldu eta umeentzat egiten da, baita koadrilen desfilea ere. 

70. hamarkadan jaiak herrikoi bihurtu ziren Jai Batzorde bati esker, udalaren laguntza barik. Baina Udal demokratikoak osatu ondoren, udala eta Koadrilen Batzordea elkarlanean hasi ziren herriko jaiak antolatzeko.

"San Pijonak" jaiak ere ezagutu ditugu. Eubako jaiak ziren, talde batek sortutakoak, eta bizikleta-lasterketa sortu eta antolatu zuten. Festaren izena "San Pijón", beraien tabernaren izen berbera, zen. Irailaren lehenego domekan egiten zen eta oraindik ere jai horiek ospatzen dira.

https://ahotsak.eus/amorebieta-etxano/pasarteak/amo-016-002/


Andreak bere herriko jai nagusiari buruz egin du berba. Uruguaiko inauteria munduko luzeena da (40 egunekoa); desfileak egiten dira (murgak, parodistak, konparsak, humoristak, "revista"). Auzo guztietan tabladoak ipintzen dira. Tabladoak ezenarioak dira eta han inauteriko taldeak aurkezten dira gauero. Hilabete osoa irauten dute inauteriek eta tabladoetan txosnak ere jartzen dira, non janaria eta edaria saltzen diren, besteak beste. Aurpegia margotzeko ohitura ere badago eta jendeari, batez ere umeei, aurpegia margotuta eramatea gustatzen zaie. Bestalde, badago txapelketa nagusi bat Udako antzokian eta jende askok hartzen du parte. Martxoaren hasieran jakiten dira txapelketa honen emaitzak eta jaiak ospatzeko egiten dira txapeldunen inguruetan.

Uruguaiko inauteriei buruz dokumental labur bat:



Uruguay Natural Tv. (2016,6,29). El Carnaval en Uruguay. Berreskuratuta https://www.youtube.com/watch?v=GyVnEBZWy18 








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina