Bagenekien bazetorrela aspaldi, jende askoren arreta piztu arren, gurekin batzeko ohorea genuen. Egia esan, ez ginen sakon ezagutzen, sare bidezko hainbat batzarrena, besterik ez.
Eguna ilun hasi zen, eta eguerdi ostean elkartzeko hitzordua eginda genuen. Bapatean, Bilboko Arriaga plazan, hara non agertu zen, betiko irribarrearekin eta berotasunarekin, eguna argituz. Asmo zehatzik ez genuenez, Gernikara abiatzeko proposatu zidan, beste taldekide biekin (nik ere, oraindik, aurrez aurre ezagutzen ez nituenak) batzera.
GERNIKA
Gogorik dagoenean ez dago mugarik eta Andrea Bella Gernika-Lumoraino abiatu
zen inguruetan bizi garen Marije, Oier eta Luisekin elkartzeko. Pintxo gozo batzuk eta edari
batzuk dastatuz, solasean eman zuten tartea. Dena gozo, baina gozoena
elkarrekin berbetan egotea!
Tabernako terrazan gai askotaz
berbetan eta argazki batzuk atereaz egonaldi bikaina egin ostean, herritik
zehar ibilalditxo bat egin genuen. Denbora azkar joan zen eta Gernika-Lumoren
historia eta toki esanguratsu batzuei buruz aipamen batzuk baino ezin izan
genituen egin.
Berbaz berba eta urratsez urrats, Picassoren GUERNICA koadroaren erreplika dagoen lekura heldu ginen. Koadroaren azpiko aldean aldarrikapena; “GUERNICA GERNIKARA” (Horrela izan dadila laster). Eta hementxe kontatu zuen Andreak, JALGI HADI MUNDURA taldearen lehenengo urteurrena datorrela eta argazki batzuk eta bideo batzuk egitea proposatuko diela taldekide guztiei. Hau esan orduko, poltsotik atera zuen “EUSKARAZ BIZI NAHI DUT” jartzen duen zapi handi bat eta “GUERNICA”ren aurrean egin zuen bere bideoa.
Badirudi, pertsona batzuentzat ez dagoela mugarik bere helburuak lortzeko,
eta berdin zaie elkarrengandik urrun egon, itsasoa tartean egon, edo herrialdeen
mugak itxita egon.
Andreari esker, arratsalde ederra izan genuen!
Andrea, benetan BELLA zara!
Zurekin berriro bat egin nahi dugu!
BARRIKA
Jalgi Hadi Mundura taldeko Uruguaiko Andrearekin elkartzeko parada izan nuen eta Barrikako hondartza eta kostaldea hautatu genuen tarte hori pasatzeko. Bertako flysch-aren eta itsasoaren ikuste ederraz gozatu genuen eginiko ibilbidean zehar. Niretzat hainbeste denboran pantailaren bidezko harremana izan eta gero hunkigarria eta gogoangarria izan zen aurrez aurre elkar ezagutzea.
Egileak: Luis Urdaibai, Oier Zorrontza eta Andoni Artziniega
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina